2010-04-30

Abestia eta bideoklipa

http://www.oarsoaldekohitza.info/albisteak/67519/Esne_Beltzak_egin_du_Kilometroen_abestia_eta_lehen_aldiz_entzun_zuten_Lizeo_Egunean.htm
2010-04-29 | 12:17:46
Kilometroak
Esne Beltzak egin du Kilometroen abestia eta lehen aldiz entzun 
zuten Lizeo EguneanEsne Beltzak egin du Kilometroen abestia eta lehen aldiz entzun zuten Lizeo Egunean
Asier Altuna eta Telmo Esnal zinema zuzendariak hasi dira bideoklipa errodatzen
Pasaia-Lezo Lizeoak antolatuko duen Kilometroak jaialdiak badu abestia. Xabi Solano buru duen Esne Beltza taldeak egin du. Eta abestia hedatzen laguntzeko, bideoklipa errodatzen hasi dira, Telmo Esnal eta Asier Altunaren zuzendaritzapean. Lezoko eta Pasaiako lau barrutietako kaleak izango dira bideo musikalaren eszenatoki.
Pasa den igandean aurkeztu zuten abestia, Pasai Donibanen egin zuten Lizeo egunean. Abestiak, gainera, koreografia du, Gotzon Poza Lizeoko ikasle ohiak sortutakoa. 

http://paperekoa.berria.info/harian/2010-04-30/017/902/Kilometroen_bideoklipa_grabatzeko_lanak_hasi_dira.htm
    2010-04-30
    Kilometroen bideoklipa grabatzeko lanak hasi dira
    DONOSTIA. Pasaian eta Lezon izango da aurten Kilometroak. Egunotan bi herrietako kaleetan ari dira grabatzen jaiaren bideoklipa. Abestia Esne Beltza taldeak egin du, eta Gotzon Poza dantzariak atondu du koreografia. Bideokliparen grabaketa zuzentzen, berriz, Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemagileak ari dira. Hilabete barru aurkeztuko dute.

    http://www.pasaian.com/web/noticia/kilometroak-2010eko-abestiaren-bideoklipa-grabatzen-ari-dira/

    Kilometroak 2010eko abestiaren bideoklipa grabatzen ari dira

    Publicado el 30 de abril de 2010
    Kilometroak 2010eko abestiaren bideoklipa grabatzen ari dira Egunotan Pasaia eta Lezoko kaleak estudio bilakatu dira Kilometroetako abestiaren bideokliparen grabazioa egiteko. Hilabete baten bueltan aurkeztuko ditu biak Pasaia-Lezo Lizeoak, «hainbat artista lanean jo eta su ari baitira horretarako», ikastolatik adierazi denez.
    Abestiari dagokionez, Esne Beltza taldeak egin du eta lehen aldiz apirilaren 25ean ospatu zen Lizeo Egunean entzun ahal izan zen. «Oraindik erabat bukatu gabe badago ere aurrerapen bat eskaini zigun Xabier Solanoren taldeak. Gotzon Poza Lizeoko ikasle ohi eta dantzariak koreografia bat atondu zuen Lizeoko egungo ikasleekin eta guraso zein ikasleek begi onez eta pozez hartu zuten lehen aldiz entzun zuten abestia», aipatu da ikastolatik.
    Bideokliparen gidaritza Lizeoko guraso diren Telmo Esnal eta Asier Altuna zine zuzendariek hartu dute. Ehunka lagun ari dira parte hartzen Lezon eta Pasaiako lau barrutietan egiten ari diren filmazioan.

    http://www.diariovasco.com/v/20100430/pasaia-errenteria/kilometroak-badu-abestia-20100430.html

    Kilometroak badu abestia



    Egunotan bideoklipa grabatzen ari da, Esnal eta Altunaren zuzendaritzapean

    30.04.10 - 


    Kilometroak badu bere abestia. Esne Beltza taldeak egin du eta lehen aldiz pasa den astean ospatu zuten Lizeo egunean entzun ahal izan zen. Oraindik erabat bukatu gabe badago ere aurrerapen bat eskaini zien Xabier Solanoren taldeak.
    Gotzon Poza Lizeoko ikasle ohi eta dantzariak koreografia bat atondu zuen Lizeoko egungo ikasleekin eta guraso zein ikasleek begi onez eta pozez hartu zuten lehen aldiz entzun zuten abestia.
    Esan bezala azken egunotan lan-talde bat jo eta su ari da bideoklipa grabatzen.
    Lizeoko guraso diren Telmo Esnal eta Asier Altuna zine zuzendariek hartu dute gidaritza.
    Ehunka pertsona ari dira parte hartzen Lezon eta Pasaiako lau barrutietan egiten ari diren filmazioan. Hilabete baten bueltan aurkeztuko dituzte abestia eta bere bideoklipa.
    Kilometroak badu abestia Esnal eta Altuna Kilometroetako bideoklipa grabatzen Pasaian


    http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2010-04-30/017/902/kilometroen_bideoklipa_grabatzeko_lanak_hasi_dira.htm
    2010-04-30
    Kilometroen bideoklipa grabatzeko lanak hasi dira
    DONOSTIA. Pasaian eta Lezon izango da aurten Kilometroak. Egunotan bi herrietako kaleetan ari dira grabatzen jaiaren bideoklipa. Abestia Esne Beltza taldeak egin du, eta Gotzon Poza dantzariak atondu du koreografia. Bideokliparen grabaketa zuzentzen, berriz, Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemagileak ari dira. Hilabete barru aurkeztuko dute.