2010-04-15

Lizeo Eguna

Click here to find 
out more!
http://www.pasaian.com/web/noticia/lizeo-eguna-ospatuko-dute-igandean/

Lizeo Eguna ospatuko dute igandean
2010eko apirilaren 23an argitaratua
Lizeo Eguna ospatuko dute igandean Pasaia-Lezo Lizeoak bere eguna ospatuko du igandean, hilaren 25ean. Goizean, Donibaneko kiroldegian "Kilometroen oihartzunak" emanaldiaz gozatu ahal izango da eta eguerdian 500 lagun bilduko dira bazkaltzera.
«Kiroldegiko ikuskizunak Kilimetroak 2010eko kantekin du zerikusia, eta ofizialki aurkeztu ez badugu ere, aurtengo kanta entzuteko parada izango dugu», jakinarazi dute ikastolatik.



http://www.diariovasco.com/v/20100425/pasaia-errenteria/lizeo-eguna-permitira-estrenar-20100425.html

El Lizeo Eguna permitirá estrenar la canción del Kilometroak 2010



La fiesta se celebra hoy en el polideportivo y rendirá homenaje a dos empleadas recién jubiladas

25.04.10 - 
Pasaia Lezo Lizeoa festeja hoy, domingo, el ya tradicional Lizeo Eguna. Este año, la celebración es 'especial', como aseguran sus responsables, por ser el año en que la ikastola se encarga de la organización del Kilometroak. El espectáculo previsto en el polideportivo guardará relación precisamente con las músicas de la fiesta del euskera que se llevará a cabo el próximo mes de mayo.
«Aunque aún no hemos hecho su presentación en sociedad, se podrá escuchar la canción de este año», ha señalado el director del Lizeo, Agustín Migueltorena, quien señala, además, que se homenajeará a dos profesoras, Jone Sanz y Gurutze Urresti; a una trabajadora del servicio de transporte, Mila Escalada; y a una del servicio de limpieza, Mª Carmen Alijostes, todas ellas jubiladas recientemente.
Los actos arrancarán a las 11.45 horas, con actuaciones, los distintos homenajes a diferentes promociones y la despedida a las citadas empleadas. El espectáculo concluirá con la intervención de los alumnos de Educación Infantil, Primaria y Secundaria.
A partir de las 13.30 horas tendrá lugar la comida para niños y a las 14.30, la de los adultos. Entre ambas, se sumará más de un millar de comensales. Desde las 14.30 y hasta las 17.00 se han programado diversos juegos infantiles, así como un baile en la Beheko Pista a cargo de Modesto. Durante todo el día habrá además, animación musical a cargo de una zaranga.



http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-04-22/p00007001/Kilometroetarako_beroketan_etzidamu_Lizeo_Eguna.htm
Kilometroetarako beroketan, etzidamu, Lizeo Eguna
Jai eguna, Kilometroen atarian, auzolanean tinko jarraitu ahal izateko indarrak biltzeko baliatu nahi dute
O. Mitxelena
Kilometroen antolakuntzan murgilduta, urte berezia du Pasaia-Lezo Lizeoak, eta testuinguru horretan esanahi berezia du etzidamurako antolatu duten Lizeo Eguna. «Gure hezkuntza komunitatearen jai eguna da», adierazi du ikastolako buru Agustin Migeltorenak, «eta aurten, kilometrotarako auzolanarekin giro onean jarraitzeko baliatu nahi dugu festa».

Betiko legez, kiroldegian hasiko da festa, Donibanen, 11:45ean. Lehenik eta behin omenaldia egingo diete erretiroa hartuko duten langileei. Lau dira aurten omendutakoak: Jone Sanz eta Gurutze Urresti andereñoak, Mari Carmen Alijostes garbitzailea eta Mila Escalada, garraio zerbitzuko langilea. Horrez gain, 1974ko belaunaldia gonbidatu dute, eta urtero, legez, batxilergoa bukatzen dutenei omenaldia egingo diete.

Kilometroen kanta entzun ahal izango da lehenbizikoz

Lizeoak ez du oraingoz publikoki Kilometroen kanta aurkeztu, baina etzi Lizeo Egunera biltzen direnek kanta entzun ahal izago dute. «Gure hezkuntza komunitatearentzako aurkezpena izango da, barrura begira egindakoa», zehaztu du Migeltorenak. Hilabeteko epean, publiko orokorrarentzako aurkeztuko dute.

Arratsaldean, Lizeoan

Arestian aipatutako guztiak kiroldegian eguerdia bitartean egingo dituztenak dira, ondoren, urtero bezala, Lizeoaren Donibaneko egoitza nagusian bilduko direlako bazkaltzera. Bazkalostean, jolasak, tailerrak, eta ludoteka izango dira, eta, nola ez, Modestok, bere organoaren laguntzarekin, bazkarira bildutakoak dantzan jarriko ditu.