http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-04-08/p00004004/Argazki_lehiaketa_antolatu_dute_Kilometroen_harira.htm
Argazki lehiaketa antolatu dute Kilometroen harira
Kilometroak
Maiatzaren 28an bukatuko da lanak aurkezteko epea; gaia KMK10 dendetako produktuen erabilera da
e. gartzia
Kilometroen baitan etengabe ari dira jarduerak prestatzen, eta Orain argazki lehiaketa da ikastolen aldeko jaialdikoek prestatu dutena. Gaia ere Kilometroen baitakoa izango da. Zehazki, bertako dendetan saltzen dituzten produktuen erabilera izango da gaia. Parte-hartzaileek hainbat ikuspegitatik islatu beharko dituzte bai produktuak baita erabilera bera ere. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 28an itxiko dute.
Horrela, bertan parte hartzeko ezinbestekoa da argazkilari ez profesionala izatea. Argazkilari bakoitzak hiru argazki bidal ditzake lehiaketan parte hartu ahal izateko.
Hiru argazki horiek, baina, helbide elektroniko bidez bidali beharko dituzte. Helbidea honakoa da: kmk.komunikazioa@ikastola.net. Argazkiekin batera datu pertsonalak bidali beharko dituzte parte-hartzaileek, atxikitutako artxibo batean: goitizena, NA zenbakia, telefono zenbakia, herria edota barrutia, eta argazkiaren izenburua.
Argazkien formatua
Argazkiaren formatuari dagokionez, euskarri digitalean eta monokromo edo koloretan bidali daitezke. Era guztietako teknikak onartuko dituzte lehiaketaren antolatzaileek. Argazkiak JPG formatuan bidali beharko dituzte parte-hartzaileek eta gutxienez 1.024x768 pixel-neurrikoak izan behar dute. Zabalera aldetik, berriz, 1.500 pixeleko zabalera izan behar dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, argazkien barruan ezingo da autore markarik ipini.
KMKen produktu sorta irabazlearentzat
Kilometroetako dendetako produktuak lehiaketaren gaia izanik, irabazleak horiek eskuratzeko aukera izango du. Horrela, produktu sorta bat izango du opari argazki onena egiten duenak: Erlojua, pendrive-a eta kamiseta.
Kilometroen Komunikazio Batzordeak erabakiko du nor izango den irabazlea. Erabakia www.kilometroak.net webgunean jakinaraziko dute eta bertan erakutsiko dituzte, gainera, parte-hartzaileek bidalitako lanak.