2010-04-04

Autoaren zozketa


http://www.pasaian.com/web/noticia/auto-bat-irabazteko-txartelak-eta-udaberriko-moda-salgai-jarri-ditu-kilometroak-2010ek/
Larunbata, 2010ko apirilaren 3a

Auto bat irabazteko txartelak eta udaberriko moda salgai jarri ditu Kilometroak 2010ek

Auto bat 
irabazteko txartelak eta udaberriko moda salgai jarri ditu
 Kilometroak 2010ek Albiste ugari dakartza Kilometroak 2010ek martxoaren amaiera honetan. Batetik, Pasaia-Lezo Lizeoak hitzarmena sinatu du Astigarraga Autorekin. Salgai daude zozketarako txartelak. Urriaren 4an zozketatuko da irudian ikus daitekeen Dacia Sandero autoa. Kilometroak eguna, urriaren 3a, iritisi bitartean, autoa Gipuzkoan zehar herriz herri eramango dute ahalik eta txartel gehien saltzeko.
Argazkian, Astigarraga Autoko ordezkari Mikel Gerrikagoitia eta Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakari Junkal Mintegia ageri dira.


http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-03-31/p00004006/Kilometroek_autoa_zozketatuko_dute.htm
Kilometroek autoa zozketatuko dute
Kilometroak
Apirilaren 9an Kanboko ikastolako ikasleek antzerkia egingo dute Donibanen, Kilometroen alde
erik gartzia
Kilometroen jaialdia hurbildu ahala, gero eta jarduera gehiago egiten ari dira antolatzaileak.

Horrela, kilometroak egiteko balio duen ibilgailua zozkatuko dute. Izan ere, Pasaia-Lezo Lizeoak hitzarmena egin du Astigarraga Autorekin. Horrela, Dacia Sandero autoaren zozketa egingo dute urriaren 4an. Bitartean, baina, boletoak salduko dituzte. Horretarako, autoa herriz herri eramango dute, ahalik eta boleto gehien saltzeko helburuarekin.