http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-05-07/p00002013/%C2%ABGurasoei_eskaini_nahi_diet_liburua_lana_eskertzeko%C2%BB.htm
Agustina Pontesta - Lezoko bake epailea eta idazlea
«Gurasoei eskaini nahi diet liburua, lana eskertzeko»
Lezo
'Lezoko ikastolaren sustraiak' liburua aurkeztu zuen atzo Agustina Pontestak. 60ko eta 70eko hamarkadetan egon zen martxan Lezoko azken ikastola hura
Erik Gartzia
Lezoko ikastolaren historiaren gaineko liburua (Lezoko ikastolaren sustraiak) idatzi du Agustina Pontestak (Lezo, 1950). Ezagutza badu, behintzat, bertako andereño izan baitzen zazpi urtez. Atzo arratsaldean aurkeztu zuen liburua, Gezala aretoan; orduko andereñoen, ikasleen eta gurasoen pasadizoak lagun izan zituen.
Nola sortu zen liburua egiteko ideia?
Kilometroen gaiarekin batera hasi zen liburua sortzeko ideia. Badira batzuk dirua biltzen hasi direnak, eta horiei laguntzeko egin dut. Jendeari galdetzen nion Lezoko ikastolaren gainean eta beraiek hemen ikastolarik egon ez zela esaten zidaten. Nola ez da egongo, ni bertako andereño izan banintzen? Pixkat ofendituta geratu nintzen. Banekien ikastolaren dokumentazioa bazegoela liburutegian, Imanol Esnaolak eta Joxe Luix Agirretxek Lezoko euskara aztertu zutenekoa. Hasierako jendearen lekukotzak jaso zituzten, eta pentsatu nuen egun bizirik daudenen lekukotza jasotzea. Argazki pila bat ere bagenituen Orratx!-en. Ez zait asko kostatu.
Nola sortu zen ikastola Lezon?
Liburuan, XIX. mendetik hasten naiz orduko giroa azaltzen. Frantziako Iraultzaren ondoren hasi ziren Frantzian eta Espainian liburu politikoak (gaur antzeko zerbait gertatzen ari da) eskoletan sartzen. Irakasle euskaldunak erabiltzen zituzten. Lezon, adibidez, Antonio Berasategi zen irakaslea 1870. urtearen bueltan. Oso fatxa izan behar zuen. Bere etxea tirokatu zuten eta guzti! Herria erdalduntzeko helburua zuten. XX. mendearen hasieran jendea ez zegoen ados horrekin eta horri erantzunez sortu ziren ikastolak. 1912an Agustina Lizarazu klaseak ematen hasi zen, Kale Nagusiko iturriaren ondoko etxean: kristauak, euskaraz eta denei irekiak. Gainera, korronte berriari jarraitzen zioten bertan.
Zein da korronte berri hori?
XIX. mendearen bukaeran Resurreccion Maria Azkue, beste hainbatekin, ikastolak sortzen hasi zen, Bilboko etxe batzuetan, eta beste pedagogia mota bat ematen zuten. 1916an, berriz, Eusko Ikaskuntza sortu zen, eta orduan hasi ziren ikastolak erakundetzen. 1931n Miren Gezalak ireki zuen herrian ikastola, plazan. Lan izugarria egin zuten bai berak baita bere familiak ere.
Eta 1936an gerra hasi zen...
Bai. 50ko hamarkadan hasi ziren Elbira Zipitria-eta Donostian ikastolarekin. Aurrekoen jarraitzaileak ziren, eta zubi moduan aritu ziren. Gainera, bere ahizpa irakaslea zen Frantzian eta pedagogia mota berria ekarri zuen. Aurrerapena izan zen: neskak eta mutilak elkarrekin egoten ziren gela berean, erlijiorik ez zen ematen... Borroka handiak izan ziren erlijioarekin. Lezon, berriz, 1960an sortu zen berriro ikastola. Industrializazioa hasi zen Lezon, eta herri kontzientzia berriro esnatu zen: ETAren sorrera, Burgosko prozesua...
Orduan hasi zinen zu ikastolan, ezta?
1969an, baina bi urte lehenago hasi ginen prestatzen. Titulu gabekoak ginen gu, eta bakarra zegoen bazuena. Apaiza ere karguan zegoen. Jende abertzalea bildu zen ikastolan, eta batzarrak eta abar egiten hasi ziren. Orduan titulua zuen andereñoak utzi egin zuen, uste baitzuen ez zirela berarekin fidatzen. Gero hainbat herritarrek dirua jarri zuten eta etxe prefabrikatu bat erosi zuten, Markesanen ikastola jartzeko. Gerra garaiko obusak eta guzti atera zituzten...
Jende asko mugitu zen?
Dirua jartzen, ikastolaren bazkideak bilatzen... Jende askok egin zuen lan ikastolaren alde. Modu batean eurei eskainitako liburua da, eskerrak emateko. Gurasoak izan ziren benetako militanteak. Gau eskola orduan ere sortu zen, ikastolatik. Oso garai aberatsak izan ziren, jendea asko mugitzen zelako.
Nolakoak ziren baldintzak?
Ordu asko egiten genituen lan. Dena guk egin behar genuen, ez zegoen materialik. Gainera, erratza guk pasatzen genuen hasieran. Gero ez, gero amek taldeak egin zituzten. Ipar Euskal Herriko jendearekin eta Oreretako jendearekin ere harremana genuen. Bilera asko egiten genituen. Irakasleak ekartzen zituzten Kataluniatik, Frantziatik... ikastaroak emateko. Eta klaseei dagokionez, beti kalean egoten ginen. Ingurunearekin harreman handia genuen, hara eta hona joaten ginen abesten. Irakurketaz nola irakaspenaz oso oroitzapen polita dut. Orain Ipar Euskal Herrian Seaskakoak modu horretan aritzen dira.
Ez zegoen hain arautua orduko hezkuntza, ezta?
Ez. Nahiko librea zen. Ingurumenetik abiatzen zen irakaskuntza; ibaietatik, erreketatik... Hala ere, irakasle titulatuak aurkitu behar ziren, eta zaila zen. Guardia zibilak etortzen ziren zenbat ume eta abar zeuden ikustera. Behin Aizpea tabernan ezkutatu behar izan genuen!
Kilometroetan jasotako dirua Lezon ikastola eraikitzeko erabiliko dute. Zer iruditzen zaizu?
Beharrezkoa dela uste dut. Publikoa mundu guztiak parte hartzen duenean da, ez da diru kontua bakarrik. Ni Euskal Eskola Publikoaren alde nago, ez zait dirua ordaintzea gustatzen. Baina benetako euskal eskola izan dadila. Euskal Herria independente izaten denean elkartuko gara, bitartean Madrilen menpe baikaude.

Papereko edizioa | 2010-05-07 http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/
AGUSTINA PONTESTA . BAKE EPAILEA ETA IDAZLEA
LEZO . Agustina Pontestak ‘Lezoko ikastolaren sustraiak’ liburua
egin du, herriko ikastolaren historia jasotzeko eta zabaltzeko

http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-05-05/p00004006/Lezoko_ikastolaren_sustraiak_liburua_aurkeztuko_dute_bihar.htm
'Lezoko ikastolaren sustraiak' liburua aurkeztuko dute bihar
Lezo
Agustina Pontestak idatzi du liburua; Gezala Auditoriumean izango da aurkezpena, 19:30etik aurrera
E. Gartzia
Lezoko ikastolaren sustraiak liburua aurkeztuko du bihar Agustina Pontestak. Gezala Auditoriumean izango da, 19:30etik aurrera. Hala ere, ez da aurkezpen soila izango. Izan ere, ikastolaren hainbat pasadizo eta gertakizun kontatuko dituzte, bai Pontestak berak, baita mahaian berarekin izango direnek ere. Honakoak izango dira: garai hartan ikastolako guraso zen Irene Salaberria; orduko bazkide laguntzaile Exteban Olaizola Muneko eta garai hartako irakasle Jone Zabala. Aurkezle lanetan, berriz, ikasle ohi bat: Joxe Luix Agirretxe.
Mahai-inguruaren ostean, Lezoko ikastola berriaren irudi birtualak eskainiko dituzte. Ekitaldia bukatzerakoan, agertutako guztiei liburu bana emango diete.
Erakusketa, etzitik aurrera
Liburua egiteko osagai bezala argazki zaharrak erabili ditu Pontestak, eta horiek ikusteko aukera izango du nahi duenak etzitik aurrera. Izan ere, argazki horiekin zein liburuan agertu ez direnekin erakusketa egingo dute, martxoaren 14ra arte. Donibane kaleko Euskara eta Kultura aretoan jarriko dute argazki zaharren bilduma.
Ostiralean (etzi) arratsaldeko seietan irekiko dute argazki erakusketa. Hurrengo egunean, berriz, goizez irekiko dute: 11:00tatik 13:30era. Igandean, aldiz, atseden hartuko dute.
Datorren astean astelehenetik ostiralera zabalduko dute erakusketa. Ordutegi berbera izango du egunero: 18:00etatik 20:00etara. Ikastolako argazki zaharrez gain, biharko aurkezpenean erakutsiko dituzten eraikin berriaren argazkiak izango dira ikusgai, xehetasunez gain.
Hitzaldia, maiatzaren 11n
Datorren asteartean, berriz, hitzaldia egingo dute, Ikastolok, Euskal Herriko sare propioa izenburupean. Euskara eta Kultura aretoan bertan izango da, 19:00etatik aurrera. Ikastolen egungo egoerari buruz hitz egingo dute.
Hizlariak Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakari Arantxa Manterola eta Seaskako lehendakari Hur Gorostiaga izango dira.

http://lezo.hitza.info/albisteak/67776/Agustina_Pontestak_Lezoko_ikastolaren_sustraiak_liburua_aurkeztuko_du_etzi.htm
2010-05-04 | 12:44:27
Kilometroak
Agustina Pontestak 'Lezoko ikastolaren sustraiak' liburua aurkeztuko du
Etzi Gezala Auditoriumean izango da ekitaldia, 19:30ean; egileaz gain, ikastolarekin lotura beste hainbat lagun izango dira
Lezoko ikastolaren sustraiak liburua aurkeztuko du etzi Agustina Pontestak. Gezala Auditoriumean izango da, 19:30etik aurrera. Hala ere, ez da aurkezpen soila izango. Izan ere, ikastolaren hainbat pasadizo eta gertakizun kontatuko dituzte, bai Pontestak berak, baita mahaian berarekin izango direnak ere. Honakoak izango dira: garai hartan ikastolako guraso zen Irene Salaberria; orduko bazkide laguntzaile Exteban Olaizola Muneko eta garai hartako irakasle Jone Zabala. Aurkezle lanetan, berriz, ikasle ohi bat: Joxe Luix Agirretxe.
Mahai ingururaren ostean, Lezoko ikastola berriaren irudi birtualak eskainiko dituzte. Ekitaldia bukatzerakoan, agertutako guztiei liburu bana emango diete.

http://www.pasaian.com/web/noticia/%C2%ABlezoko-ikastolaren-sustraiak%C2%BB-liburua-aurkeztuko-dute-ostegunean/
«Lezoko ikastolaren sustraiak» liburua aurkeztuko dute ostegunean
Asteartea, 2010ko maiatzaren 4a
Maiatzaren 6tik 14ra bitartean, Kilometroak 2010ek Lezoko herrian ekitaldi sorta bat eskainiko du. Urriaren 3an ospatuko den jaiaren harira, Agustina Pontesta Lizeoko irakasle ohiak idatzitako "Lezoko ikastolaren sustraiak" liburua aurkeztuko da. Gezala Auditoriumean izango da, ostegunean,19.30ean.˝Lezoko ikastolaren sustraiak˝ liburuaren asmoa Lezoko ikastolaren hasierari eta haren historia gertukoari errepasoa egitea da. Agustina Pontestarekin batera, honakoak egongo dira aurkezpenean: aurkezle lanetan, Joxe Luix Agirretxe, Lezoko ikastolako ikasle ohia; Irene Salaberria, Lezoko ikastolan guraso izandakoa; Exteban Olaizola “Muneko”, beste asko bezala, guraso izan gabe, garai hartan Lezoko ikastolako laguntzaile izandakoa; eta Jone Zabala, gaur egun Lizeoko irakasle dena, eta garai batean, Lezoko ikastolan irakasle.
Liburuaren aurkezpenarekin batera Lezoko ikastola berriaren irudi birtuala ere erakutsiko dute lehen aldiz.
Beste ekitaldi batzuk ere iragarri dira:
-Maiatzaren 7tik 14raARGAZKI ERAKUSKETA
* Non: Lezoko EUSKARA ETA KULTURA ARETOAN
* Ordutegia:
o Ostiralean, hilak 7, 18:00etatik 20:00etara.
o Larunbatean, hilak 8, 11:00etatik 13:30era.
o Igandea itxita
o Astelehenetik ostiralera (7tik 14ra), 18:00etatik 20:00etara
-Maiatzaren 11n
19:30ean, hitzaldia: IKASTOLOK, EUSKAL HERRIKO ESKOLA SARE PROPIOA
* Non: EUSKARA ETA KULTURA ARETOAN
* Hizlariak:
o Arantxa Manterola, GIEko lehendakaria: Euskal Herriko Ikastolen Elkarte berriaren egoera
o Hur Gorostiaga, Seasko zuzendaria: Ikastolon mugimendua Iparraldean, egungo egoera eta erronkak.
http://www.diariovasco.com/v/20100504/pasaia-errenteria/agustina-pontesta-presentara-este-20100504.html
LEZO
Agustina Pontesta presentará este jueves un libro sobre el Lizeo
04.05.10
Los responsables del Lizeo Pasaia-Lezo han dado a conocer algunas actividades que han previsto para la semana del 6 al 14 en Lezo con motivo de la presentación del libro 'Lezoko ikastolaren sustraiak', que al calor del Kilometroak 2010 ha escrito quien fuera profesora del Liceo, la lezoarra Agustina Pontesta.
La presentación del libro la harán en el Auditórium Gezala de Lezo el 6 de mayo, jueves a las 19.30 de la tarde. 'Lezoko ikastolaren sustraiak' pretende hacer un repaso a la historia del nacimiento de la ikastola de Lezo y a su devenir posterior.
Junto con Agustina Pontesta estarán en la mesa: Joxe Luix Agirretxe, ex alumno de la ikastola de Lezo y que hará labores de presentación; Irene Salaberria, madre en su día en la ikastola de Lezo; Esteban Olaizola 'Muneko'", colaborador de la ikastola, como muchos otros aún y sin ser padre en aquel momento y Jone Zabala, profesora hoy en el Liceo, y andereño asimismo de la ikastola de Lezo en su día. Tras la presentación del libro, se proyectará la imagen virtual de la nueva ikastola de Lezo.
Exposición
Como complemento a este acto del 7 al 14 de mayo va a tener lugar una exposición fotográfica en Kultur Aretoa de la calle Donibane.
El horario de visita será el viernes 7 de mayo de 18.00 a 20.00 horas, el sábado, 8 de mayo, de 11.00 a 13.30 horas. El domingo permanecerá cerrado y de lunes a viernes, del 7 al 14, de 18.00 a 20.00 horas.
Por último el 11 de mayo, jueves, a las 19.30 habrá una charla titulada 'Las ikastolas, red educativa propia de Euskal Herria'", también en Kultur Aretoa de la calle Donibane.
Hablarán, Arantxa Manterota, presidenta de GIE, sobre la situación actual de la nueva Cooperativa Euskal Herriko Ikastolak y Hur Gorostiaga, director de Seaska, sobre el movimiento de ikastolas en Iparralde y sus retos actuales.