http://www.realsociedad.com/euskera/home/real.asp?menu=110100&id=109167 | |||||||||||
| |||||||||||
Pasaia Lezo Lizeoak antolatuko du 2010ko edizioa 2010eko Edizioa dagoeneko Martxan da. Aurten kilometroak Pasaian ospatuko da Urriaren 3an Pasaia Lezo Lizeoak antolatuta. Realak ekimen honekin bat egin nahi du eta horrexegatik Gorka Elustondo eta David Zurutuza asteazkenean Pasaia Lezo Ikastolan izan ziren goiz pasa solasaldian eta festa giroan. Bertan haurrentzat oso goiz polita izan zen Realeko jokalari hauek hurbiletik ikusteko aukera izan zutelako. Egia esan, gutxitan ikusten dira hainbeste haur txuri urdinez jantzita eta horrela aitortu zuten bai Elustondok eta baita Zurutuzak ere. Eta nola ez!!, bi jokakalariek Boxton agurtzeko aukera izan zuten. | |||||||||||
![]() |
http://www.elmundodeportivo.es/gen/20100501/53919831477/noticia/la-real-muesta-su-apoyo-al-kilometroak-2010.html
Real Sociedad
La Real muesta su apoyo al Kilometroak 2010
La Real muesta su apoyo al Kilometroak 2010
Redacción - 01/05/2010 03:00
La Real ha querido mostrar su apoyo al Kilometroak 2010, que se celebra el 3 de octubre en Pasaia. Esta misma semana Gorka Elustondo y David Zurutuza han participado en una actividad que se ha llevado a cabo en Pasaia Lezo Lizeoa, Ikastola organizadora de la fiesta del euskera. Elustondo y Zurutuza saludaron a Boxton, la mascota del Kilometroak.
http://www.oarsoaldekohitza.info/albisteak/67455/Realeko_jokalarien_bisita_jaso_dute_Pasaia-Lezo_Lizeoan.htm
2010-04-28 | 13:09:24
Kilometroak
Realeko jokalarien bisita jaso dute Pasaia-Lezo Lizeoan
Gorka Elustondo eta David Zurutuza izan dira ikastolan; Boxtonekin izan dira.

Boxton, David Zurutuza eta Gorka Elustondo Realeko jokalariak alboan dituela.
Boxton ere, realzale
Kilometroak
erik gartzia
Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek motibazio puntua izan zuten atzo ikastolara joateko, ikasketak momentu batez alboratuta. Izan ere, Realeko bi jokalarik bisita egin zieten Lizeoko ikasleei: David Zurutuzak eta Gorka Elustondok.
Anoetako partida onenetan bezala, ikastolako ikasleak zoro moduan jarri ziren futbol jokalariak ikusterakoan. Berehala inguratu zituzten jokalariak. Arerio gogorrenek baino markaketa estuagoa egin zieten Lizeoko ikasleek.
Ikastolako arduradunek ordena jarri zutenean, Kilometroen irudi bizidun Boxtonengana hurbildu ziren bai Zurutuza zein Elustondo. Ohi bezala, bostekoa luzatu zien Boxtonek bi jokalariei, eta hauek erantzun egin zioten.
Ekitaldi txikia egin zuten orduan Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek. Horrela, eskerrak eman zizkieten bi jokalariei, eta ordainetan zerbait eskaini zieten. Orduan hasi ziren megafonotik Realaren ereserkia entzuten. Lizeoko eraikin nagusiko kantxan zeuden haurretako asko eta asko ere kantatzen hasi ziren.
Dantza berezia
Ereserkia abestea bat-batekoa izan bazen ere, Lizeoko ikasleek bazuten aldez aurretik prestatuago zuten beste gauza bat: dantza. Esker onez ere eskaini zieten dantza Realeko jokalariei.
Kanpoko ekitaldia bukatuta, liburutegi aldera jo zuten Zurutuzak eta Elustondok, DBH 3ko ikasleen galderei erantzutera. Hor ere nahiko lan izan zuten bi jokalariek.
Realzaletasunak osasun ona du, Pasaia-Lezo Lizeoan bederen. Lizeoko kantxa kamiseta zuri-urdinez bete zuten. Agian, atzoko bisitariek bezala, baten batek Anoetako berdegunean defendatuko du kamiseta egunen batean...

http://www.diariovasco.com/v/20100429/pasaia-errenteria/elustondo-zurutuza-boxtonekin-20100429.html
PASAIA-LEZOElustondo eta Zurutuza Boxtonekin
29.04.10 -

TALDEKO ARGAZKIA. Zurutuza eta Elustondok, ikasleekin ez ezik, aurtengo Kilometroak-en irudi den Boxtonekin ere atera nahi izan zuten argazkia. :: ARIZMENDI
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/05/20/sociedad/euskadi/realak-aurtengo-kilometroak-jaialdiari-babesa-eskaini-dio
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/05/20/sociedad/euskadi/realak-aurtengo-kilometroak-jaialdiari-babesa-eskaini-dio
Realak aurtengo Kilometroak jaialdiari babesa eskaini dio
Jueves, 20 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:39h.
Donostia. Realak aurtengo Kilometroak jaialdiari babesa eskaini nahi izan dio. Kilometroetako antolatzaileek formatu bereziko aldizkaria egin nahi izan dute, horretarako poster bat argitaratuz. Bertan, Anoetako estadioko larrean errealeko Prieto, Agirretxe, Aranburu, Labaka eta Ansotegi azaltzen dira. Kilometroetako Boxton pertsonaiarekin. Formatu bereziko aldizkaria aste honetan zehar banatuko dute Gipuzkoako ikastola guztietako ikasleen artean, Ikastola Aldizkariarekin batera. Oarsoaldean ere hainbat lekutan egongo da eskuragai.