http://www.kazeta.info/gaur/xalbador-kolegioko-ikasleek-kontrapas-kontradenbora-eta-kontrastea-ikusgarria-aurkeztuko-dute-pasaian
Xalbador kolegioko ikasleek "Kontrapas, kontradenbora eta kontrastea" ikusgarria aurkeztuko dute Pasaian
Eguneraketa: 2010-04-09 13:42:37

-
Kanboko Xalbador kolegioak, azken urte hauetan bezala, ikusgarri artistiko bat antolatzen du. Hau hirugarreneko ikasleek eramaiten duten proiektu azkar bat da, gorputz adierazpenaren inguruan, Lekuineko LaguArte konpainiarekin elkarlanean. Ikasleek urtean zehar gai bat lantzen dute ikastolan (aurten "Kontrapas, kontradenbora eta kontrastea" izena hartu du ikusgarria). Lau egunez talde osoa Pasaian (Gipuzkoan) izan da, ikusgarri artistikoaren ekoizten. Eta azkeneik, emanaldia eskeinia izanen da, Pasaiako karriketan, ostiralez, apirilaren 9an, 19:00etan.Gainera, aurten ikusgarri hori KILOMETROAK-en eskaintza kulturalaren barne antolatzen da, Pasaia-Lezoko LIZEOA izanen baita kilometroen antolatzailea, heldu den urrian.
http://www.pasaian.com/web/noticia/auto-bat-irabazteko-txartelak-eta-udaberriko-moda-salgai-jarri-ditu-kilometroak-2010ek/
Larunbata, 2010ko apirilaren 3a
Kanboko ikastolaren kale antzerkia
Azkenik, apirilaren 9an, Kanboko (Lapurdi) ikastolako ikasleek antzerki emanaldia egingo dute Pasai Donibaneko kaleetan. Arratsaldeko 19.00etan hasiko da emanaldia barrutiko kaleetan barrena. `Kontrapas: Kontrastea eta kontradenbora´ da prestatu duten ikuskizunaren izenburua. Pasai Donibanen zehar ibiliko dira eta azken saioa Santiago plazan egingo dute Kanboko 37 ikaslek.
Pasaia-Lezo Lizeoa hainbatetan aritu da Kanboko ikastola laguntzen (Santomasetan, Antxon, taloekin biltzen den dirua haientzat izaten da) eta oraingoan, 2010eko Kilometroak antolatzen ari direla, haiek prestatutako ikuskizunaz gozatzeko aukera eskaini nahi dute.
Jarraian dituzue ikuskizunaren nondik norakoak, Kanboko ikastolak azalduta:
«Proiektu hau urtero Kanboko Xalbador ikastolako hirugarreneko ikasle guziekin eremaiten dugun proiektu artistikoa da.
Lekuineko « Lagunarte » musika eta sorkuntza konpainiarekin batera eraikiak izan dira azken bost urteetako proiektu desberdinak.
Aurten bi gela, 37 ikasle eta hiru gai (lau irakasle) inplikatu dira « kontrastea » lemaren inguruan. Euskaran eta Frantsesean kontzeptua aztertu eta sakondu dute, olerki, testu edo kantu batzuekin irudikatuz, eta Gorputz Heziketan (soin hezkuntza) Dantza ziklo bat ereman dute gai horren irudikatzen ikasiz gorputz adierazpenaren bidez.
Ondoren lau egun iraganen dituzte erakasleekin eta Lagunarte konpainiako Kristof Hiriart artistarekin Pasai-Donibanen bertan, lema horren inguruko emanaldi baten sortzeko asmoz herriko gune desberdinetan. Ikasleak zinez egiazko «sorkuntza artistiko» batetan murgilduko dira, kalitate haundiko esperientzia bat bizitzen dute, desmartxa emanaldia bezain edo garrantzitsuago izanki.
Ikusgarri hau beraz 2010 eko apirilaren 09an ostiralaz 19:00 etan herriko karrika eta gune desberdinetan iraganen da (herri barnean bildu eta publikoa gidatua izanen da), eta aski intimoa izanen da. Arreta, ikusmena eta entzumena eskatuko duena (ez baita sonorizatua izanen gehienetan), herriko, lekuko, inguruko kontrasteak ongi adierazteko gisan, publikoaren perzepzioa eta sentsibilitatea harrapatzeko. Emanaldiaren bukaera plaza nagusian izanen da».
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/04/08/vecinos/oreindik-dara-un-concierto-gratuito-el-sabado-a-las-2000-horas-en-el-bar-sustrai
Lapurdiko Kanbo ikastolako 37 ikaslek ikuskizun berezia prestatu dute biharko Pasai Donibaneko kaleetan zehar antzezteko. Ekimena aurten Pasaia-Lezo Lizeoak antolatzen duen Kilometroen alde izango da. Emankizuna, 19.00etan hasiko da barrutiko kale Nagusian.
Kontrapas: Kontrastea eta kontradenbora da prestatu duten ikuskizunaren izenburua. Ikusleak Santiago plazaraino gidatuko dituzte eta han azken saioa eskainiko dute.
http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-04-09/p00004004/Kanboko_ikasleek_kale_antzerkia_egingo_dute_gaur_Kilometroen_alde.htm
Kanboko ikasleek kale antzerkia egingo dute gaur, Kilometroen alde
Pasaia
Donibaneko kaleetan eskainiko dute 'Kontrapas: kontrastea eta kontradenbora' emanaldia; 19:00etan hasiko da
e. gartzia
Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastolako 37 haurrek Pasai Donibaneko kaleak animatuko dituzte gaur arratsaldean. Izan ere, kale antzerki emanaldia eskainiko dute Kristof Hiriarten gidaritzapean. Hiriart, Lekuineko (Lapurdi) Lagunarte musika eta sorkuntza konpainiako kidea da. Gaur arratsaldean antzeztuko duten lanaren izenburua Kontrapas: kontrastea eta kontradenbora da.
Arratsaldeko zazpietan hasiko dira. Antolatzaileek eurek adierazi dutenez, «herri barnean hasiko da emanaldia eta ikusleak gidatuko ditugu». Izan ere, ez da leku batera soilik mugatuko emanaldia.
Hasiera batean, irakasleek adierazi duten bezala, ez zuten pentsatuta zer egingo zuten: «Arrokaundietako Piraten Etxean hartu dugu ostatu. Mendiko lasaitasunak badiako zaratarekin eta industriarekin egiten du kontrastea. Gainera, biak hain hurbil egonda, handiagoa da kontraste hori eta kolpe horrekin etorri zitzaigun ideia». Horrela, Donibanen, joan den astelehenetik aritu dira antzerkiaren sorkuntza prozesuan parte hartzen.
Guztira 37 ikaslek hartuko dute parte, 14-15 urtekoak guztiak. Hala ere, gaurko emanaldia baino, garrantzitsuagoa da prestaketa, euren irakasleen iritziz. Gaurko emanaldirako ikastolan olerkiak egin dituzte. Horrez gain, gorputz espresioa ere landu dute soinketa eskoletan. Espresio horren bidez kontrastea nola islatu prestatzen aritu dira egun hauetan Donibanen, eta sanjuandar bat baino gehiago zur eta lur utzi dituzte euren prestaketa ariketekin. Horrela zeuden atzo arratsaldean Santiago plazara hurbildu zirenetako batzuk behintzat.
Makil luzeekin aritu dira prestatzen aste honetan lapurtarrak. Horrek badu arrazoirik. Izan ere, makilaren sinbolismoa erabili nahi izan dute. Dituen erabilerak islatu nahi dituzte Donibaneko kaleetan: ibiltzen laguntzeko, jotzeko, begirada zuzentzeko...
Makil horiekin dantza ere egingo dute. Izenburuan azaltzen den bezala, kontrapasean egingo dute dantza, kontraerritmoan.
Kilometroen alde
Pasaia-Lezo Lizeokoek santomasetan Antxon jartzen duten postuko dirua Kanboko ikastolara bideratzen dute. Kanboko ikastolakoek orain mesedea itzuli nahi diete. Lizeoa Kilometroak 2010 prestatzen ari direla eta, antzerki emanaldia Donibanen eskaintzea erabaki dute lapurtarrek.
http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-03-31/p00004006/Kilometroek_autoa_zozketatuko_dute.htmKale antzerkia ikastolaren alde
Astigarraga Autokoak ez dira izango Kilometroen alde egingo duten bakarrak. Horrela, Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastolako ikasleek ere parte hartuko dute Pasaia-Lezo Lizeoaren aldeko ekitaldi batean.
Hain zuzen ere, kale antzerkia egingo dute Kanboko 37 ikaslek. Pasai Donibaneko kaleetan izango da emanaldia, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Azkeneko saioa, berriz, Santiago plazan egingo dute. Antzezlanaren izenburua
Kontrapas: kontrastea eta kontradenbora da.
Kanboko ikastolatik adierazi dutenez, hirugarren mailako ikasleak dira egitasmoa egiten ari direnak, lau irakaslerekin batera. Lekuineko (Lapurdi) Lagunarte musika eta sorkuntza konpainiarekin batera egin dute elkarlanean. Euskararen eta frantsesaren arteko «kontrastean» sakondu dira antzezlana egin dutenak, olerki, testu eta abesti batzuekin. Horiez gain, dantza zikloa ere egin dute «kontrastea» kontzeptua ardatz zutela.
Lagunarteko Kristof Hiriartekin batera ariko dira Kanboko ikasleak kontzeptu horiei buruzko «sorkuntza artistikoak» egiten. Horretarako, baina, lau eguneko egonaldia egingo dute ikasleek Donibanen bertan.
Egitasmoaren arduradunek jakinarazi dutenez, «kalitate handiko esperientzia» biziko dute ikasleek, eta ikasleentzat, Pasai Donibanera etortzeak emanaldiak berak baino «garrantzia handiagoa» izango du.
Pasaia-Lezo Lizeoa eta Kanboko ikastola hainbatetan aritu dira elkarlanean. Horrela, santomasetan Antxon saltzen dituzten taloekin bildutako dirua Lapurdiko ikastolari bidali izan diote. Orain eurak dira laguntzeko prest azaldu direnak.
http://www.diariovasco.com/v/20100409/pasaia-errenteria/teatro-calle-alumnos-ikastola-20100409.html Teatro de calle con los alumnos de la Ikastola de Kanbo, en apoyo al KMK
La representación tendrá lugar desde las 19.00 horas, en Donibane. Vuelven a abrirse al público sus tiendas de ropa en los cuatro distritos pasaitarras
09.04.10 -
02:55 -
M.L. | PASAIA.
Un grupo de alumnos de la Ikastola de la localidad de Iparralde de Kanbo visita hoy, viernes, Pasai Donibane, con el fin de ofrecer una función de teatro de calle a favor del Kilometroak 2010. El espectáculo se anuncia a partir de las 19.00 horas, en plena vía pública de este distrito pasaitarra.
Bajo el título 'Kontrapas: Kontrastea eta kontradenbora', el montaje promete recorrer la calle única sanjuandarra para concluir en la plaza Santiago, donde se pondrá punto y final a esta actuación en la que participará un total de 37 alumnos llegados desde el otro lado de la frontera.
Ésta no es la primera vez que alumnos de la Ikastola de Kanbo colaboran con los de Pasaia-Lezo Lizeoa en la puesta en marcha de diversas actividades. Ya lo han hecho en otras ocasiones con motivo de la celebración de Santo Tomás en Antxo, reuniendo dinero con la venta de talos. Este año, en el que los de Oarsoaldea han asumido la responsabilidad de organizar el Kilometroak, han vuelto a ofrecer su ayuda dispuestos a deleitar a sus compañeros y demás habitantes de la zona con una propuesta artística.
Nueva temporada
Finalizada la campaña de prendas de ropa de invierno, el Kilometroak presenta su particular moda de primavera, que ya se encuentra a la venta en las diferentes tiendas abiertas al público por Pasaia-Lezo Lizeoa tanto en este municipio como en el lezoarra.
Los cuatro establecimientos vuelven a estar en funcionamiento. El situado en Antxo, concretamente en la calle Zumalakarregi, lo hace de lunes a viernes, de 16.30 a 19.30 horas, además de los sábados, de 11.00 a 13.00.
El ubicado en la calle única de Donibane abre los jueves y viernes, de 17.00 a 19.30, y los sábados, de 11.00 a 13.00. El mismo horario presenta el inaugurado en San Pedro, junto al frontón, y el existente en Lezo, en la calle Donibane.