2010-05-13

Argazki erakusketa

http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-05-13/p00008024/kilometro_askoko_argazkiak.htm
Kilometro askoko argazkiak
Lezo
Aurtengo Kilometroen baitan, argazki erakusketa jarri dute Kultura eta Euskara aretoan bihar arte
Eihartze Aramendia
Argazki zaharrak begiratu eta jendea berehala hasten da pertsonak ezagutzen: «Hara, hori ez al da Imanolen seme gazteena? Eta beste hori Maiterena, ez?». Horrelako komentarioak ugariak dira egunotan Lezoko Kultura eta Euskara aretoan. Izan ere, aurtengo Kilometroen baitan Lezoko ikastolan ibilitakoen argazki zaharrak jarri dituzte; bihar arte ikusi ahal izango dira, 18:00etatik 20:00etara, hain zuzen.

Argazkien historia liburuan bildua

Argazki horiek atzean gordetzen duten historia, Lezoko ikastolarena, Agustina Pontesta lezoarrak bildu eta jaso du liburu batean: Lezoko ikastolaren sustraiak. Joan den astean aurkeztu zuten jendearen jakinmin gogoaren aurrean.

Orain, argazki horiei jarraipena eman ahal izateko eta argazki berriagoak ateratzeko, Lizeoa handitzeari ekin nahi diote pasaitarrek eta lezoarrek. Horretarako antolatuko dute Kilometroak 2010.