Kilometroen posterra eta aldizkaria banatuko dituzte
Kilometroak
Eskualdeko buzoi guztietan banatuko dituzte; jaialdiko ibilbidea nolakoa izango den argitzen dute aldizkarian
E. Gartzia
Kilometroak jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, datozen egunetan posterra banatuko dute eskualdeko buzoietan. Orain banatuko duten posterrean Boxtonekin agertzen dira Porrotx eta Mari Motots pailazoak. Aurreko posterrean Realeko bost jokalarirekin agertzen zen Kilometroen irudi animatua.
Posterrarekin batera aldizkaria ere banatuko dute. Egunkari formatukoa da 16 orrialdeko aldizkaria. Bertan Kilometroen gaineko hainbat informazio bildu dute, abestiaren bideoklipa errodatzearen gaineko kontuak esaterako.
Horrez gain, Kilometroen ibilbidea zein izango den azaltzen dute aldizkarian. Lezon izango da osoki, eta Arraintokin jarriko dute lehenengo eremua edo area. Bertatik Altamira auzora joango da ibilbidea, eta handik Herriondo bailarara joko du.
Darietan jarriko dute bigarren gunea, futbol zelai zaharrean. Hirugarrena, berriz, Amunttenen. Gaintxurizketako errepidera igarota, Urrullon gunea jarriko dute. Herrira hurbiltzen, Algeposan ere gune bat prestatuko dute. Azken bi guneak herrigunean izango dira: Saldise plazan eta Euskal Herria plazan.