2010-06-06

Kantu jira

http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-06-03/p00002002/
Kilometroen aldeko kantu jira egingo dute datorren igandean Lezon
Kilometroak
ðð
Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat gurasok antolatu dute; 12:00etan hasiko da kantu jira
ERREDAKZIOA
Kilometroak jaialdira abian doan trenak beste geldialditxo bat egingo du datorren igandean, hilaren 6an, Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Izan ere, Kilometroen aldeko kantu jira antolatu dute egun horretarako.

Eguerdian jarri du hitzordua Pasaia-Lezo Lizeoko guraso talde batek, Lezoko plaza nagusian. «Kantatzea gustuko duen edonor» gonbidatu dute bertara. Bertatik hasita, herriko hainbat kale zeharkatuko dituzte. Baina ez dira bakarrik kantuan ariko, herriko hainbat musikarik lagunduko baitiete.

Igandeko kantu jiraren helburua «abestien bitartez urriaren 3an ospatuko dugun euskararen aldeko festaren ilusioa herriko txokoetan zabaltzea» dela esan dute.

http://lezo.hitza.info/albisteak/69689/kilometroen_aldeko_kantu_jira_egingo_dute_bihar_lezon.htm
2010-06-05 | 19:22:33
Kilometroak
Kilometroen aldeko Kantu jira egingo dute bihar Lezon
Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat gurasok antolatu dute; 12:00etan hasiko da kantu jira
Kilometroak jaialdia laguntzeko beste ekimen bat egingo dute bihar eguerdian, Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Izan ere, Kilometroen aldeko kantu jira antolatu dute biharko. Eguerdian jarri dute hitzordua Pasaia-Lezo Lizeoko guraso talde batek Lezoko plaza nagusian, 12:00etan, zehazki. "Kantatzea gustuko duen edonor" gonbidatu dute bertara. Bertatik hasita, herriko hainbat kale zeharkatuko dituzte. Baina ez dira bakarrik kantuan ariko, herriko hainbat musikarik lagunduko baitituzte. Biharko kantu jiraren helburua "abestien bitartez urriaren 3an ospatuko dugun euskararen aldeko festaren ilusioa herriko txokoetan zabaltzea" dela esan dute.


http://www.pasaian.com/web/noticia/kilometroen-aldeko-kantu-jira-egingo-dute-lezon-igandean/

Kilometroen aldeko kantu jira egingo dute Lezon igandean

Publicado el 03 de junio de 2010
Datorren igandean, ekainaren 6an, Kilometroak 2010 festaren aldeko kantu jira antolatu dute Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat gurasok. Lezoko kaleetan zehar ibiliko dira, kantuan. Ibilbide osoan zehar herriko zenbait musikariren laguntza izango dute.
Abestien bitartez, urriaren 3an ospatuko den euskararen aldeko festaren ilusioa zabaldu nahi dute herriko txoko guztietara. Kantatzea gustuko duen jendea parte hartzera gonbidatu nahi dute. Eguerdiko 12.00etan elkartuko dira, Lezoko Gurutze Santuaren plazan.