2010-06-18

KMK bideokliparen aurkezpena

http://es.noticias.yahoo.com/5/20100622/tlc-kilometroak-2010eko-bideoklipa-jaiar-760ce4b.html

Kilometroak 2010eko bideoklipa jaiaren webgunean dago ikusgai gaurtik

DONOSTIA, 22 (EUROPA PRESS) Pasaia-Lezo ikastolak www.kilometroak.net webgunean jarri du ikusgai Kilometroak 2010 jaiaren bideoklipa, joan den maiatzean bost egunez grabatutakoa. Telmo Esnalek eta Asier Altunak zuzendu dute eta 75 pertsona inguru izan dira aktore egun batez. Aurten "Bostekoa" da Kilometroak jaiaren sinboloa eta horregatik bi zuzendariek Lezo eta Pasaiako lau barrutietako jendea bildu dute bostekoa erakusten. 
Horrez gain, CD-ROM bat prestatu dute. Bertan, bideoklipaz gain, "Hona Bostekoa" abestiaren letrak, karaoke bat eta musika eskoletan abestia lantzeko aukera ematen dituen partiturak daude. Abestiaren egilea den Esne Beltza taldeko kide Jon Elizaldek prestatu ditu partitura horiek.
CD-ROMaren kopiak ikastoletan, musika eskoletan eta eskualdeko tabernetan banatzeko asmoa dute Pasaia-Lezo ikastolakoek. Dena den, DVDaren eduki guztiak www.kilometroak.net helbidean aurki daitezke.



http://www.diariovasco.com/v/20100623/pasaia-errenteria/hona-bostekoa-imagenes-20100623.html

'Hona bostekoa', en imágenes



Telmo Esnal y Asier Altuna han dirigido el vídeo clip del KMK, que fue presentado ayer

23.06.10 - 02:28 -


Pasaia y Lezo han servido de escenario a la grabación del vídeo clip del Kilometroak 2010. Si el grupo Esne Beltza fue el creador de su canción, los directores de cine Telmo Esnal y Asier Altuna han sido los encargados de poner imágenes a esa combinación de letra y música que aspira a hacerse popular este verano.
Aunque Esnal nació en Zarautz y Altuna en Bergara, ambos residen en Pasaia y son padres de alumnos de Pasaia Lezo Lizeoa, circunstancias que les convirtió de inmediato en los candidatos ideales para ponerse al frente del rodaje. En su particular aventura encontraron la complicidad de 75 personas, todos ellos vecinos de Oarsoaldea, rostros anónimos que no han dudado en colaborar en una producción que ayer era presentada oficialmente en el Ayuntamiento de Pasaia.
Esnal y Altuna comparecían acompañados de Iñaki Berrio y Edurne Urkiola, en representación del Lizeo, quienes hacían hincapié en el simbolismo del número cinco, tanto en el eslogan como en la mascota del KMK. Cinco son las poblaciones (San Pedro, San Juan, Trintxerpe, Antxo y Lezo) que se ven involucradas en la próxima fiesta del euskera y también cinco los días en que se grabó el vídeo clip.
«Queríamos hacer algo sencillo y simple», señalaban los autores de largometrajes como 'Txotx' y '40 ezetz', que se han inspirado en la realidad cotidiana de aquellos que trabajan y viven en la comarca.
Playback y partituras
Junto con el vídeo clip, que ya se puede ver en la web www.kilometroak.net, Pasaia Lezo Lizeoa ha editado un CD-ROM en el que se recoge esta producción y un spot de 41 segundos basado en el mismo y centrado en el estribillo de la canción. En él también se ha incluido el tema musical, su letra y una versión a modo de karaoke, así como la partitura, para que ésta pueda ser trabajada en escuelas de música.
En los próximos días se repartirán copias en colegios, conservatorios y bares de Oarsoaldea.

'Hona bostekoa', en imágenes
Presentación. Iñaki Berrio, Telmo Esnal, Asier Altuna y Edurne Urkiola, ayer en Pasaia. :: ARIZMENDI

http://pasaia.hitza.info/albisteak/56/
2010-06-18 | 11:27:13
Kilometroen bideoklipa aurkeztuko dute asteartean
Asier Altuna eta Telmo Esnal zinema zuzendariek jarri dizkiote irudiak Esne Beltza taldearen musikari
Datorren asteartean, hilaren 22an, aurkeztuko dute aurtengo Kilometroak jaialdiaren bideoklipa. Pasa den maiatzaren 14an aurkeztu zuten Hona bostekoa abestia, Esne Beltza taldeak egindakoa. Bideokliparen bi osagaietako bat da hori. Bestea, berriz, irudiak dira. Horren ardura Telmo Esnal eta Asier Altuna (Txotx!, Aupa Etxebeste!...) zinema zuzendariena izan da.
Pasaiako lau barrutietan eta Lezon errodatu dute bideoklipa. Emaitza ikusteko, berriz, asteartera arte itxaron beharko da. Aurkezpena 11:00tan izango da, Pasai Donibaneko Arizabalo jauregian.

Antzerkia San Pedron
Bihar, berriz, Kilometroen aldeko antzerki topaketa egingo dute San Pedroko Udal Aretoan (Ertin). 18:00etan hasiko dira emanaldiak eta bertan bi taldek hartuko dute parte: Zurriola ikastolako antzerki taldeak eta Pasaia-Lezo Lizeokoak. Lehenek Shakespeare osoa, edo ia antzezlana jokatuko dute. Orduebete iraungo du. Lizeokoek, aldiz, Zu bai zaborra, zu antzezlana aurkeztuko dute Ertin, Lur Kortaren gidaritzapean. Eurek sortu dute eta obraren ildoa da ikasle bakoitzak gaur egungo gizartetik zer botako lukeen zabortegira. Motzagoa izango da iraupena, ordu erdi ingurukoa.


http://www.diariovasco.com/v/20100618/pasaia-errenteria/video-clip-cancion-2010-20100618.html

El vídeo clip de la canción del KMK 2010 se presentará el martes



Alumnos del Lizeo organizarán una función teatral mañana en San Pedro

18.06.10 - 03:12 -


La canción del Kilometroak 2010 ya tiene su vídeo clip. El próximo martes se presentará oficialmente en un acto convocado por Pasaia Lezo Lizeoa en el Palacio Arizabalo de Donibane, actual sede del Ayuntamiento de Pasaia.
Si hace un mes se daba a conocer el tema musical 'Hona bostekoa', compuesto por Xabi Solano, del grupo musical Esne Beltza, ahora ha llegado el momento de conocer la producción creada para el mismo y que ha sido grabado a lo largo de las últimas semanas por los directores cinematográficos Temo Esnal y Asier Altuna, padres de alumnos del Lizeo, en diferentes rincones de Oarsoaldea. Desde los muelles del Puerto de Pasajes a las aulas del Lizeo, pasando por las tiendas de cualquier distrito pasaitarra, las calles de Lezo o las oficinas de Luzuriaga en Antxo.
Los autores de largometrajes como 'Txotx', '40 ezezt' y 'Aupa Etxebeste!' presentarán su último trabajo en común en el transcurso de una rueda de prensa. Algunos detalles del rodaje ya han sido, sin embargo, desvelados en la revista del KMK que durante estos días se reparte a través de buzoneo en la comarca, junto a un nuevo póster, protagonizado por Porrotx y Marimotots.
Los populares payasos posan junto a Boxton, como hace poco lo hicieron cinco jugadores de la Real Sociedad, Prieto, Agirretxe, Aranburu, Labaka y Ansotegi.
Representación de teatro
La fiesta del euskera prevista para el próximo mes de octubre continúa desencadenando diversas actividades en Oarsoaldea. La última tendrá lugar este sábado, con la función de teatro organizada por los alumnos de Pasaia Lezo Lizeoa, a quienes se unirán, como invitados, estudiantes de la Ikastola Zuriola de San Sebastián.
El grupo de actores del Lizeo representarán 'Zu bai zaborra, zu'. Al término de esta obra, podrá verse 'Shakespeare osoa, edo ia', de la mano de los escolares donostiarras. Ambas funciones tendrán lugar mañana, a partir de las 18.00 horas, en el Udal Aretoa de Pasai San Pedro. La entrada será libre y gratuita.

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/06/23/sociedad/euskadi/aurtengo-edizioko-bideoklipa-aurkeztu-dute 
Aurtengo edizioko bideoklipa aurkeztu dute
N.G. - Miércoles, 23 de Junio de 2010 - Actualizado a las 09:31h.

Hona bostekoa, aurtengo Kilometroak-eko abestiaren bideoklipa, aurkeztu zuten atzo. Zuzendariak Telmo Esnal eta Asier Altunak izan dira eta aktore bezala Pasaia eta Lezoko 75 lagun bildu dituzte. Bi herri horietan ospatuko da Kilometroak, hain zuzen ere. Bestalde, bai bideoklipa eta baita abestia ere www.kilometroak.net-en aurkitu daitezke.

2010-06-16

KMK aldizkaria 2

http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-06-15/p00002005/kilometroen_posterra_eta_aldizkaria_banatuko_dituzte.htm
Kilometroen posterra eta aldizkaria banatuko dituzte
Kilometroak
Eskualdeko buzoi guztietan banatuko dituzte; jaialdiko ibilbidea nolakoa izango den argitzen dute aldizkarian
E. Gartzia
Kilometroak jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, datozen egunetan posterra banatuko dute eskualdeko buzoietan. Orain banatuko duten posterrean Boxtonekin agertzen dira Porrotx eta Mari Motots pailazoak. Aurreko posterrean Realeko bost jokalarirekin agertzen zen Kilometroen irudi animatua.

Posterrarekin batera aldizkaria ere banatuko dute. Egunkari formatukoa da 16 orrialdeko aldizkaria. Bertan Kilometroen gaineko hainbat informazio bildu dute, abestiaren bideoklipa errodatzearen gaineko kontuak esaterako.

Horrez gain, Kilometroen ibilbidea zein izango den azaltzen dute aldizkarian. Lezon izango da osoki, eta Arraintokin jarriko dute lehenengo eremua edo area. Bertatik Altamira auzora joango da ibilbidea, eta handik Herriondo bailarara joko du.

Darietan jarriko dute bigarren gunea, futbol zelai zaharrean. Hirugarrena, berriz, Amunttenen. Gaintxurizketako errepidera igarota, Urrullon gunea jarriko dute. Herrira hurbiltzen, Algeposan ere gune bat prestatuko dute. Azken bi guneak herrigunean izango dira: Saldise plazan eta Euskal Herria plazan.

2010-06-06

Kantu jira

http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-06-03/p00002002/
Kilometroen aldeko kantu jira egingo dute datorren igandean Lezon
Kilometroak
ðð
Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat gurasok antolatu dute; 12:00etan hasiko da kantu jira
ERREDAKZIOA
Kilometroak jaialdira abian doan trenak beste geldialditxo bat egingo du datorren igandean, hilaren 6an, Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Izan ere, Kilometroen aldeko kantu jira antolatu dute egun horretarako.

Eguerdian jarri du hitzordua Pasaia-Lezo Lizeoko guraso talde batek, Lezoko plaza nagusian. «Kantatzea gustuko duen edonor» gonbidatu dute bertara. Bertatik hasita, herriko hainbat kale zeharkatuko dituzte. Baina ez dira bakarrik kantuan ariko, herriko hainbat musikarik lagunduko baitiete.

Igandeko kantu jiraren helburua «abestien bitartez urriaren 3an ospatuko dugun euskararen aldeko festaren ilusioa herriko txokoetan zabaltzea» dela esan dute.

http://lezo.hitza.info/albisteak/69689/kilometroen_aldeko_kantu_jira_egingo_dute_bihar_lezon.htm
2010-06-05 | 19:22:33
Kilometroak
Kilometroen aldeko Kantu jira egingo dute bihar Lezon
Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat gurasok antolatu dute; 12:00etan hasiko da kantu jira
Kilometroak jaialdia laguntzeko beste ekimen bat egingo dute bihar eguerdian, Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Izan ere, Kilometroen aldeko kantu jira antolatu dute biharko. Eguerdian jarri dute hitzordua Pasaia-Lezo Lizeoko guraso talde batek Lezoko plaza nagusian, 12:00etan, zehazki. "Kantatzea gustuko duen edonor" gonbidatu dute bertara. Bertatik hasita, herriko hainbat kale zeharkatuko dituzte. Baina ez dira bakarrik kantuan ariko, herriko hainbat musikarik lagunduko baitituzte. Biharko kantu jiraren helburua "abestien bitartez urriaren 3an ospatuko dugun euskararen aldeko festaren ilusioa herriko txokoetan zabaltzea" dela esan dute.


http://www.pasaian.com/web/noticia/kilometroen-aldeko-kantu-jira-egingo-dute-lezon-igandean/

Kilometroen aldeko kantu jira egingo dute Lezon igandean

Publicado el 03 de junio de 2010
Datorren igandean, ekainaren 6an, Kilometroak 2010 festaren aldeko kantu jira antolatu dute Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat gurasok. Lezoko kaleetan zehar ibiliko dira, kantuan. Ibilbide osoan zehar herriko zenbait musikariren laguntza izango dute.
Abestien bitartez, urriaren 3an ospatuko den euskararen aldeko festaren ilusioa zabaldu nahi dute herriko txoko guztietara. Kantatzea gustuko duen jendea parte hartzera gonbidatu nahi dute. Eguerdiko 12.00etan elkartuko dira, Lezoko Gurutze Santuaren plazan.