http://lezo.hitza.info/albisteak/74138/agustin_migeltorena_kilometroen_arrakasta_erabatekoa_izan_da.htm
2010-10-04 | 16:32:41
2010-10-04 | 16:32:41
Kilometroak
Agustin Migeltorena: «Kilometroen arrakasta erabatekoa izan da»
Pasaia-Lezo Lizeoko hezkuntza komunitateko arduradunek Kilometroak egunaren «balorazio positiboa» egin dute. Agustin Migeltorenak, Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak antolakuntza taldearen izenean hitz egin du eta esan du «arrakastatsua» izan zela atzoko jaia. Migeltorenak jakinarazitakoaren arabera, «jendetza izugarria» hurbildu zen ikastolen alde Lezon antolatutako jaira.
Kilometroetarako Pasaia-Lezo Lizeoak zituen aurreikuspenak goitik behera bete ziren. Eguraldia ez zen apartekoa izan, baina ez zuen apenas euririk egin. Horregatik, goiz-goizetik kilometrozale mordoa iristen joan zen Lezora: trenez batik bat (tren geltokira trena iristen zen bakoitzean jende uholdea sartzen zen zirkuituan), baina topoz, autobusez eta autoz ere euskaltzale asko eta asko bertaratu ziren. 13:00etan, esaterako, antolatzaileek Pasaiako portuan eta Gaintxurizketako industrialdean jarri zituzten aparkalekuak ia gainezka zeuden.
Goizetik giro ona
Goizean herrigunean (bertan zegoen lehenengo gunea), bigarren gunean eta hirugarrenean bildu zen batik bat jende gehien. Kilometrozale gehienek, iritsi ahala, mokadutxoa eta tragoska hartzeko aukera ez zuten galdu, eta beraz, gune horietako sukaldeetako langileak bor-bor aritu ziren lanean. Bazkaltzeko orduan, milaka otarteko zerbitzatu zituzten langile boluntarioek, eta Bekoerrota kiroldegian eta pilotalekuan zeuden bi jantokiak guztiz bete ziren.
Egunak aurrera egin ahala, laugarren gunean (Urrullo baserri ondokoan) eta bosgarren gunean bildu ziren festazaleak. Hala, bosgarren gunean (Algeposakoan), milaka eta milaka gazte bildu ziren arratsaldeko kontzertuetara.
Bigarren, hirugarren eta laugarren guneak ixten lehenak izan baziren ere, Algeposan eta herrigunean ilunabarrera arte jarraitu zuen giroak. Datu bat: beste guneetatik langileak eta edaria eraman behar izan zituzten, 16:00ak inguruan, Algeposara, bertakoak lanez gainezka zeudelako eta edariak ia bukatuta zeudelako.
Herriguneko eta Algeposako guneetako kontzertuak eta jarduerak bukatuta, Lezon bertan bildu ziren azken festazaleak. Asko izan ziren gauerdira arte Kilometroekin bat egin zutenek.
Azpeitira
Eguerdian, Don Inazio Esnali, Lezoko ikastola sortu zutenean orduan Lezon apaiz zenari, omenaldia egin zioten. Bertan esan zuten non egingo duten 2011ko Kilometroak: Azpeitin.

2010-10-04 | 08:43:57
Eguraldia lagun milaka lagun batu ziren atzo Lezon, Kilometroetan, Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz. Goizean goizetik jendez gainezka iristen ziren Lezora zein Pasaiara EuskoTreneko zein Renfeko trenak; autobusek eta autoek, berriz, prestatutako aparkalekuak bete zituzten.
IKASTOLEN FESTA
Milaka lagun Kilometroetan
Lezon egin zuten atzo aurtengo Gipuzkoako ikastolen festa, Pasaia-Lezo Lizeoak antolatuta. Hain zuzen ere, beren helburuak bete direla agertu dute antolatzaileek. Datorren urtean Azpeitian egingo da.
Berria.info 2010-10-04 - 10:21:32
Eguraldia lagun milaka lagun batu ziren atzo Lezon, Kilometroetan, Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz. Goizean goizetik jendez gainezka iristen ziren Lezora zein Pasaira Euskotreneko zein Renfeko trenak; autobusek eta autoek, berriz, prestatutako aparkalekuak bete zituzten.
Junkal Mintegia Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakariak atzo arratsean agertu zuenez, gune eta jantokietarako prestatuta zeuzkaten elikagai guztiak amaitu egin zitzaizkien, eta, ondorioz, antolatzaileek egindako jende aurreikuspenak gainditu egin zirela nabarmendu. Pozik zegoen MIntegia jasotako erantzunarekin.
Aurtengo Kilometroen helburua Lezon 0-5 urte arteko ikasleentzako ikastetxea zabaltzea da, Pasaiako eraikinera joan beharrik izan gabe herrian ikasteko aukera izan dezaten. Xede hori betetzeko itxaropena dutela aurreratu zuen Mintegiak.
Hainbat agintarik parte hartu zuten irekiera ekitaldian, hala nola, Javier Nogales Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko zuzendariak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Haritz Salaberria Lezoko alkateak eta Maider Ziganda Pasaiakoak. Azken horrek salaketa kutsuko hitzaldia egin zuen, eta Udalbiltza auzia eta torturak izan zituen gogoan.
Datorren urtean Ikasberri Azpeitiko Ikastolak hartuko du Pasaia-Lezo Lizeoaren lekukoa, eta han egingo dira Kilometroak. 1979an eta 2000an ere Azpeitian izan zen Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia.

Kilometroetako atzoko une bat. / Argazki Press
http://www.gara.net/paperezkoa/20101004/224402/eu/Jai-arrakastatsuaren-ondoren-Lezon-ikastola-izango-dute-urtebete-barru
GARA > Idatzia > Eguneko gaiak
KILOMETROAK 2010
Jai arrakastatsuaren ondoren, Lezon ikastola izango dute urtebete barru
Erabateko arrakastaz hitz egin zuten jaiaren antolatzaileek. Aurreikuspen guztiak betez, tren zerbitzuak zein aparkalekuak lepo bete ziren; guneetan ere jangairik gabe geratu arte aritu ziren lanean. «Hona Bostekoa!» lelopean ospatu zen Kilometroak jaiari esker, Lezon ikastolaren eraikin berria egin ahal izango dute. Pozarren agertu zen Haritz Salaberria alkatea, herriko txikienek ikastolara joateko laster ez dutela-eta herritik irten beharrik izango.
Janire ARRONDO | LEZO
Euskaltzaleek bostekoa eman diote euskarari. Bostekoa euskal kulturari, hezkuntzari eta Lezoko ikastolari. «Hona bostekoa» lelopean, bost gune eta bost helburu zituen aurtengo Pasaia-Lezo Lizeoak antolaturiko Kilometroak jaiak. Euskal Herriko txoko guztietatik gerturatu zen jendea; hitza, berba edo elea bakoitzak berea ahotan hartuta, euskarak busti zuen Lezoko jaia.
Bazkalondoan egindako lehen balorazioaren ondoren, antolatzaileek «arrakasta» hitza zuten ahotan. Arrakasta, letra larriz. Inguratu ziren guztiei eskerrak emateaz gain, lanean aritu ziren boluntarioei «merezitako errekonozimendua» eman nahi izan zieten.
Irrintzi eta adar soinu artean, 9.30ean, puntu-puntuan eman zioten hasiera 2010eko Kilometroak festa erraldoiari. Herri eta instituzioetako agintarien ekitaldia euskal hezkuntzaren aldeko mezuez gain, bestelako aldarriz beteta iritsi zen. Lezoko alkate Haritz Salaberriak azpimarratu zuen Lezon ikastolaren eraikin propioa izateko garrantzia. Hain justu, aurtengo Kilometroak jaiaren helburuetako bat horixe izango da, Lezon eraikin berria egitea. «Jo eta su aritu gara lanean, momentu on eta txarrekin. Baina, lezoarrentzat aukera bikaina da honakoa hemendik urtebetera haur txikiek ez baitute ikastolarako beste herri batera joan beharrik izango», zioen Salaberriak.
Hala, Lezora hurbildutako guztiei ongietorria eman zien alkateak, baina, Pasaia eta Lezo ingururako martxan dan kanpo portuaren proiektuak ere hartu zuen protagonismoa. «Gure altxorrak diren euskara eta ikastola jarri ditugu aitzakia hona gerturatzeko, baina, ibilbidean buelta bat ematean, gure beste altxor bat ezagutuko duzue: gure ingurunea». Hala, portuaren proiektuak altxor horiek arriskuan jartzen dituela salatu zuen Salaberriak. Txaloz hartu zituzten harreran bildutakoek alkatearen hitzak; Markel Olanok ez, ez zuen txalorik egin. Ahaldun nagusiak, ikastolek euskal hezkuntza sisteman duten garrantzia azpimarragarria dela esan zuen, eta «beharrezkotzat» jo zituen. Pasaiako alkate Maider Zigandak, berriz, Udalbiltzako auzipetuen aldeko hitzak izan zituen eta, manifestazioen debekuak zein atxilotuen torturak salatu zituen. Ahaldun nagusiaren aurrean, Aldundian ez daudela gipuzkoar guztiak ordezkatuta salatu zuen.
Dantza, musika, magia eta pailazoen emanaldiek busti zuten atzo ibilbidea. Goizeko hamarretatik aurrera jendea uholdeka ari zen gerturatzen Lezo aldera. Dozenaka mila izan ziren trenez iritsi zirenak, eta auto zein autobusentzako prestatutako aparkalekuek ere gainezka egin zuten. Lehen gunean bezperatik burruntzian jarria zuten txekor errearen usaina urrutitik hartzen zen, eta bazkaltzeko plana orduantxe erabakiko zuen batek baino gehiagok.
Algeposa gunean, berriz, The lirium temen(do)s taldearen rock kontzertuarekin eman zioten hasiera egunari. Eguerdirako falta zen arren, sukaldeak martxan zeuden, hirugihar edo solomo ogitartekoak eta sagardo botilak eskutik eskura zebiltzan dagoeneko. Darietako bigarren gune alderantz ekin zion ibilbideari Lezoko fanfarreak hasiera ofizialaren ondoren, eta jende andana abiatu zen atzetik. Euri tanta potoloek eguna umeltzeko saiakera egin bazuten ere, euskararen jaiari enbarazu handirik ez zioten egin hodeiek.
Jaizkibel zaindari zela, Pasaiako badia eta Lezorantzako paraje ederrak ikusiz ibilbide atsegina zain zuten festara inguratu ziren milaka lagunek. Gazteenek hartua zuten ingurua, Des-kontrol talde arrasatearraren kontzertuaren zain; taldekide bat gaixo zen eta ez zuten jotzerik izan, ordea. Hala ere, aitzakiarik ez zen falta, eta eguerdian taula gaina hartu zuten Ze esatek taldearen doinuekin lehertu zen festa. Txan Magoak ere aho zabalik utzi zituen haurrak eta helduxeagoak. Zapi gorri eta berdeak aurrera eta atzera, esku jokoekin buruhauste bat baino gehiago eragin zuen magoak. Eguerditik aurrera berriz, gustu guztien neurrira prestatutako kontzertuak ziren aukeran, Gose, Betagarri, Anje Duhalde, Gozategi edo Esne Beltza, tartean.
Nabarmentzekoa izan zen, bestalde, aparkalekuetan edo guneetan antolatzaile lanetan zebiltzanen lana, baita, garbiketan zebiltzanena ere. Ibilbide bazterrak zein komunak txukun izate aldera, etengabe aritu ziren garbitze lanetan. Egunaren aurpegi iluna, berriz, osasun arreta puntuetan eta Lezoko anbulatorioan izan zuten, gehiegizko alkohol kontsumoagatik dozenaka artatu zituzten-eta.
Bazkalondoan egindako lehen balorazioaren ondoren, antolatzaileek «arrakasta» hitza zuten ahotan. Arrakasta, letra larriz. Inguratu ziren guztiei eskerrak emateaz gain, lanean aritu ziren boluntarioei «merezitako errekonozimendua» eman nahi izan zieten.
Irrintzi eta adar soinu artean, 9.30ean, puntu-puntuan eman zioten hasiera 2010eko Kilometroak festa erraldoiari. Herri eta instituzioetako agintarien ekitaldia euskal hezkuntzaren aldeko mezuez gain, bestelako aldarriz beteta iritsi zen. Lezoko alkate Haritz Salaberriak azpimarratu zuen Lezon ikastolaren eraikin propioa izateko garrantzia. Hain justu, aurtengo Kilometroak jaiaren helburuetako bat horixe izango da, Lezon eraikin berria egitea. «Jo eta su aritu gara lanean, momentu on eta txarrekin. Baina, lezoarrentzat aukera bikaina da honakoa hemendik urtebetera haur txikiek ez baitute ikastolarako beste herri batera joan beharrik izango», zioen Salaberriak.
Hala, Lezora hurbildutako guztiei ongietorria eman zien alkateak, baina, Pasaia eta Lezo ingururako martxan dan kanpo portuaren proiektuak ere hartu zuen protagonismoa. «Gure altxorrak diren euskara eta ikastola jarri ditugu aitzakia hona gerturatzeko, baina, ibilbidean buelta bat ematean, gure beste altxor bat ezagutuko duzue: gure ingurunea». Hala, portuaren proiektuak altxor horiek arriskuan jartzen dituela salatu zuen Salaberriak. Txaloz hartu zituzten harreran bildutakoek alkatearen hitzak; Markel Olanok ez, ez zuen txalorik egin. Ahaldun nagusiak, ikastolek euskal hezkuntza sisteman duten garrantzia azpimarragarria dela esan zuen, eta «beharrezkotzat» jo zituen. Pasaiako alkate Maider Zigandak, berriz, Udalbiltzako auzipetuen aldeko hitzak izan zituen eta, manifestazioen debekuak zein atxilotuen torturak salatu zituen. Ahaldun nagusiaren aurrean, Aldundian ez daudela gipuzkoar guztiak ordezkatuta salatu zuen.
Euskaltzaleak protagonista
Saldisen izandako ekitaldi ofizialekin, agintarien txanda amaitu, eta Lezon bildu ziren milaka lagunek hartu zuten protagonismoa. Ibilbideko txoko guztietan, aurtengo Kilometroak jaietako abestia. Entzun gabe zuenak ere, inor baldin bazen behintzat, segituan hartuko zuen ahotan doinua, «Hona bostekoa, ona! euskara babesteko eta euskaraz jolasteko...».Dantza, musika, magia eta pailazoen emanaldiek busti zuten atzo ibilbidea. Goizeko hamarretatik aurrera jendea uholdeka ari zen gerturatzen Lezo aldera. Dozenaka mila izan ziren trenez iritsi zirenak, eta auto zein autobusentzako prestatutako aparkalekuek ere gainezka egin zuten. Lehen gunean bezperatik burruntzian jarria zuten txekor errearen usaina urrutitik hartzen zen, eta bazkaltzeko plana orduantxe erabakiko zuen batek baino gehiagok.
Algeposa gunean, berriz, The lirium temen(do)s taldearen rock kontzertuarekin eman zioten hasiera egunari. Eguerdirako falta zen arren, sukaldeak martxan zeuden, hirugihar edo solomo ogitartekoak eta sagardo botilak eskutik eskura zebiltzan dagoeneko. Darietako bigarren gune alderantz ekin zion ibilbideari Lezoko fanfarreak hasiera ofizialaren ondoren, eta jende andana abiatu zen atzetik. Euri tanta potoloek eguna umeltzeko saiakera egin bazuten ere, euskararen jaiari enbarazu handirik ez zioten egin hodeiek.
Jaizkibel zaindari zela, Pasaiako badia eta Lezorantzako paraje ederrak ikusiz ibilbide atsegina zain zuten festara inguratu ziren milaka lagunek. Gazteenek hartua zuten ingurua, Des-kontrol talde arrasatearraren kontzertuaren zain; taldekide bat gaixo zen eta ez zuten jotzerik izan, ordea. Hala ere, aitzakiarik ez zen falta, eta eguerdian taula gaina hartu zuten Ze esatek taldearen doinuekin lehertu zen festa. Txan Magoak ere aho zabalik utzi zituen haurrak eta helduxeagoak. Zapi gorri eta berdeak aurrera eta atzera, esku jokoekin buruhauste bat baino gehiago eragin zuen magoak. Eguerditik aurrera berriz, gustu guztien neurrira prestatutako kontzertuak ziren aukeran, Gose, Betagarri, Anje Duhalde, Gozategi edo Esne Beltza, tartean.
Nabarmentzekoa izan zen, bestalde, aparkalekuetan edo guneetan antolatzaile lanetan zebiltzanen lana, baita, garbiketan zebiltzanena ere. Ibilbide bazterrak zein komunak txukun izate aldera, etengabe aritu ziren garbitze lanetan. Egunaren aurpegi iluna, berriz, osasun arreta puntuetan eta Lezoko anbulatorioan izan zuten, gehiegizko alkohol kontsumoagatik dozenaka artatu zituzten-eta.
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/10/04/sociedad/euskadi/bostekoa-lezori
Kilometroak 2010
Bostekoa Lezori!
Pasaia-Lezo lizeoaren deialdiari erantzunez, milaka eta milaka lagunek bat egin zuten atzo Gipuzkoako ikastolen jaialdiarekin. Eguraldia lagun, giro ezinhobea izan zen egun osoan eta antolatzaileak "erabateko arrakastaz" mintzatu ziren.
Elene Arrazola - Lunes, 4 de Octubre de 2010 - Actualizado a las 04:29h.

Eguraldia lagun, egun guztian zehar jende ugari ibili zen bost guneetan barrena. (Ainara Garcia)
Esan eta egin. Pasaia-Lezo lizeoak eskatu bezala, milaka euskaltzale hurbildu ziren atzo Lezora Gipuzkoako ikastolen festarekin bat egin eta ikastetxe berriaren proiektuari bostekoa ematera.
Eguraldia lagun, goiztiarrenak Saldise plazan bildu ziren zabaltze ekitaldia ikusteko, baina jende gehiena eguerdi aldera ailegatu zen, euri tantek festa mehatxatuko zutela zirudienean. Zorionez, lainoek euriari eutsi zioten eta giro aparta izan zen iluntzera arte.
Ohi bezala, lehenbiziko orduak lasaienak izan ziren eta familia mordoa zirkuitua egitera animatu zen. Bittor Goikoetxea, Maria, Ixiar, Iker eta Aitorrekin joan zen maldan gora Darieta gunerantz. Lezotarrak izanik, "pozik" zeuden festa handiarekin, "txikienentzako eskola berria egiteko balioko duelako".
Momentu horretan, Uk Bill taldea zegoen bigarren guneko oholtza gainean eta musikariei begira, Maite, Ariane, Irene, Leire eta Maitane gazteak. "Mungiatik etorri gara eta Des- Kontrolen kontzertua ikusteko irrikan gaude", esan zuten 17 urteko neskek.
Hauek bezala, ehunka gazte bildu ziren eguerdirako bigarren gunean eta baita bosgarrenean ere, Emon, Betagarri eta Esne Beltzaren ikuskizunek jende andana erakarri baitzuten herrira.
Horrelakoetan gertatzen den bezala, batzuk disfrutatzeko beste batzuk lan egin behar izan zuten eta atzokoan 1.500 bat boluntario aritu ziren beharrean. Pasaia-Lezo lizeoko ikasle ohiak izanik, Ane, Garbiñe, Udane eta Irunek beren buruak eskaini zituzten garbiketa lanetan aritzeko.
Hori dela eta, goiz osoa erratzak eta palak eskuartean hartuta zaborrak biltzen igaro zuten neskek. Baina, eguerdian zeregin horiek alde batera utzi eta dantzari arropak jantzi zituzten Lopene plazan gainerako Alkartasuna taldekoekin euskal dantzen ikuskizuna eskain-tzeko.
Bost gune ezberdin
Familia osoarentzako programa
Ibilbidea bost gunetan banatu zuten antolatzaileek eta bakoitza publiko bati zuzendua prestatu zuten. Lehenbizikoan, esaterako, txikienentzako aktibitatez bete zuten; haur jolasak, marrazketarako gunea, dantza ikuskizunak...
Arrakasta gehien, salto egiteko oheek lortu zuten, ehunka ume ausartu baitziren gorputzari soka lotu eta jauzika hastera. Hala ere, gaztetxoenek nahiago izan zuten marrazten gelditu. Bi urte eta erdiko Pasai Antxoko Junek, adibidez, behiak margotzen eman zuen goiza amona Arantzarekin eta "oso ondo" pasatu zuela adierazi zuen.
Metro eskasetara, Ataundik joandako talogileen koadrila jo eta su aritu zen arto opilak egiten. "Kilometroak Santo Tomas eguna ez den arren", Mila Aldasororen aurreikuspenak positiboak ziren goiz erdian: "Eguraldi ona egiten badigu 1.000 talo inguru saltzera ailegatu gaitezke".
Gipuzkoa osotik etorritako artisauak ere ikus zitezkeen erdigunean bitxi, jolas, jaki eta gainerakoak saltzen. Ziurrenik, hauek ere atzo ez zituzten urteko salmenta onenak lortuko, baina giro paregabeaz gozatu ahal izan zuten. Izan ere, kalean egote hutsa festan parte har-tzeko beste modu bat izan zen dultzaineroak, joaldunak, Tirri Tarra fanfarrea, Deiadar eta Alkarkide txarangak eta Ezkia kanta abesbatzak bat-bateko ikuskizunak eskaini baitzituzten bost guneetan.
Bilbotik etorritako Amaia, Gen-tzane, Haizea, Aida, Ane, Ariane, Laura, Arrate eta Sergiok primeran pasatu zuten alde batetik bestera ikuskizunekin gozatu eta parranda egiten. Bizkaitarrak izanik, Ibilaldia ere oso gogoko dute, "baina ikusi beharko da Kilometroakek gailentzen duen".
Done Jakue bidea ezagutarazteko asmoz, Amaia eta Unai erromesen arropekin jantzita joan ziren Lezora. Begira gelditzen zitzaien guztiei ibilbidearen berri eman eta kamiseta bana oparitzen zieten Done Jakue bidea egitera gonbidatuz.
"Erabateko Arrakasta"
Milaka lagun eta milaka auto
Kilometroak 2010eko balorazioa egiteko momentuan, antolatzaileek "erabateko arrakastaz" hitz egin zuten. Alde batetik, "milaka eta milaka" parte hartzaile izan zirela jakinarazi zuten eta horren seinale, Renfeko zerbitzua "hainbatetan kolapsatu" egin zela ziurtatu zuten. Bestalde, autoentzako atondu ziren aparkalekuak "gainezka" egon zirela informatu zuten eta Pasaiako portuaren eremu zabalean zeuden aparkatzeko tokiak ere bete zirela azaldu zuten.
Bazkari garaian bi jangelak ere "gainezka" egon zirela esan zuten, salmentara atera zituzten txartel guztiak amaitu egin baitziren. Euskal Label postuan, berriz, txala erre zuten eta eskaini zituzten 2.550 razioak eguerdirako amaitu ziren.

http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/513892/pasaia-lezok-kilometroak-2010-hartuko-du/
ALBISTEAK
Gipuzkoako ikastolen jaia
Pasaia-Lezok Kilometroak 2010 hartuko du gaur
Erredakzioa - 2010/10/03 |
Iruzkina egin
Sei kilometro eta bost gune ditu Pasaia-Lezo Lizeoak prestatutako ibilbideak. Besteak beste, Esne Beltza, Governors eta Gose taldeek kontzertua entzuteko aukera dute. Jarraian, egitaraua.
Gaur, urriaren 3an, Pasaia-Lezok Gipuzkoako ikastolen aldeko jai handia hartuko du 'Hona bostekoa' lelopean. Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu du aurtengo Kilometroak 2010.
Ibilbideak sei kilometro eta bost gune ditu: Arraintoki Saldise, Darieta, Amunttene, Urrullo eta Algeposa.
Goizeko bederatzi eta erdietan irekiko dute zirkuitua eta, arratsaldeko zazpi eta erdiak arte, hamaika ekitaldi izango dira bertan.
Kontzertuak
Kontzertu eskaintza zabala izango da Pasaia-Lezon bihar igandean. Musika jaun ta jabe izango da bigarren eta bosgarren guneetan.
Lehenengo gunean, adibidez, Anje Duhalde (16:00) eta Gozategi (17:30) arituko dira. Bigarrenean, Darietan, Des-kontrol taldearen kontzertua bertan behera geratu denez, Governors taldea izango da bertan (11:30) zuzeneko indartsua eskaintzen. Gune berean, Ze Esatek (13:00), Gose (14:30), Naizroxa (16:00) eta Yelow Page (17:30) taldeek ere joko dute. Hirugarrenean, Amunttene izenekoan, Kupela (16:00) eta Triki Ta Ke (17:30) egongo dira. Amaitzeko, bosgarren guneak Gasteizko Betagarri eta Esne Beltza taldeen zuzenekoak hartuko ditu, 15:00etan eta 17:00etan hurrenez hurren.
Haurren txokoa
Lagunekin, familiarekin eta haurrekin euskal giroan gozatzeko egun aproposa izango da Kilometroak 2010.
Haurrei zuzendutako ekitaldi nagusiak honakoak dira: Txan Magoa (1. gunea, 13:00), Betizuak diskofesta (3. gunea, 12:00), Hipo eta Tomax pailazoen ikuskizuna (3. gunea, 14:30) eta Poxpolo eta konpainia (4. gunea, 10:30).
http://www.diariovasco.com/v/20101004/al-dia-local/multitud-respalda-ikastolas-20101004.html
Decenas de miles de personas acudieron ayer a la fiesta del Kilometroak en Lezo, organizada por Pasaia-Lezo Lizeoa. El dinero recaudado se destinará a sufragar la construcción de un nuevo centro educativo para los niños de entre 0 y 5 años, que ahora deben ir hasta Pasaia.
http://www.diariovasco.com/
Ibilbideak sei kilometro eta bost gune ditu: Arraintoki Saldise, Darieta, Amunttene, Urrullo eta Algeposa.
Goizeko bederatzi eta erdietan irekiko dute zirkuitua eta, arratsaldeko zazpi eta erdiak arte, hamaika ekitaldi izango dira bertan.
Kontzertuak
Kontzertu eskaintza zabala izango da Pasaia-Lezon bihar igandean. Musika jaun ta jabe izango da bigarren eta bosgarren guneetan.
Lehenengo gunean, adibidez, Anje Duhalde (16:00) eta Gozategi (17:30) arituko dira. Bigarrenean, Darietan, Des-kontrol taldearen kontzertua bertan behera geratu denez, Governors taldea izango da bertan (11:30) zuzeneko indartsua eskaintzen. Gune berean, Ze Esatek (13:00), Gose (14:30), Naizroxa (16:00) eta Yelow Page (17:30) taldeek ere joko dute. Hirugarrenean, Amunttene izenekoan, Kupela (16:00) eta Triki Ta Ke (17:30) egongo dira. Amaitzeko, bosgarren guneak Gasteizko Betagarri eta Esne Beltza taldeen zuzenekoak hartuko ditu, 15:00etan eta 17:00etan hurrenez hurren.
Haurren txokoa
Lagunekin, familiarekin eta haurrekin euskal giroan gozatzeko egun aproposa izango da Kilometroak 2010.
Haurrei zuzendutako ekitaldi nagusiak honakoak dira: Txan Magoa (1. gunea, 13:00), Betizuak diskofesta (3. gunea, 12:00), Hipo eta Tomax pailazoen ikuskizuna (3. gunea, 14:30) eta Poxpolo eta konpainia (4. gunea, 10:30).
http://www.diariovasco.com/v/20101004/al-dia-local/multitud-respalda-ikastolas-20101004.html
KILOMETROAK 2010
Una multitud respalda a las ikastolas
Decenas de miles de personas acudieron ayer a la fiesta del Kilometroak de Lezo. Los organizadores hacen «balance positivo» y dan las gracias a los 1.500 voluntarios
04.10.10 - 01:53 -

La organización emitió por la tarde un comunicado en el que hacía un «balance positivo» y daba las gracias a las 1.500 personas que ayer ejercieron de voluntarios en las cinco áreas del circuito.
La fiesta de las ikastolas guipuzcoanas comenzó a las 9.15 de la mañana con los discursos habituales y el corte de la cinta. El primer acto de la mañana fue un toque de cuerno, y a continuación dos mujeres entonaron unos irrintzis. Previamente, unas dantzaris con unos remos habían acotado la zona.
Llamó la atención que no acudiera ninguna representante de alto nivel del Gobierno Vasco, y que fuera el director de gabinete del Departamento de Educación, Javier Nogales, quien ostentara la representación de Lakua. Los alcaldes de Lezo y Pasaia, Haritz Salaberria y Maider Ziganda, se refirieron a tres personas que están inculpadas en el caso Udabiltza -Xabier Alegria, Imanol Esnaola y Juan Carlos Alduntzin- por su calidad de ex padres y ex alumnos de la ikastola organizadora.
Luego, los chavales de la ikastola volvieron a ofrecer la coreografía de la canción oficial del Kilometroak. Como se sabe, la canción ha sido una creación del trikitilari hernaniarra Xabi Solano, y la coreografía ha sido diseñada por Gotzon Poza.
A lo largo del circuito se veían muchas cuadrillas de adolescentes, un sector de la población especialmente aficionado a esta fiesta, y que en bastantes casos acude provisto de garrafas de bebida. Los organizadores del Kilometroak se ven obligados todos los años a hacer un llamamiento contra el botellón.
Había varios puestos de venta de ropa, con mucho trajín. En el caso de las chicas, una prenda de mucha aceptación han sido los vestidos, y entre los chicos y hombres, las camisetas básicas. En las ropas a la venta predominaban los cinco colores presentes en el logotipo de la fiesta: verde (símbolo de Lezo), rojo (Pasai Antxo), azul (Trintxerpe), morado (Pasai San Pedro) y rosa (Pasai Donibane).
Durante toda la mañana paseó de un lado a otro el hombre-mascota, Boxton, que esta vez tenía acompañante: Boxtin. Ha sido un padre del Pasaia-Lezo Lizeoa quien ha encarnado a Boxton durante todo este año.
A las 12 del mediodía, en el polideportivo Bekoerrota, se llevó a cabo la ceremonia de traspaso del testigo del Kilometroak a la ikastola que lo organizará el próximo año. La Federación de Ikastolas de Gipuzkoa ha decidido que sea la ikastola Ikasberri quien asuma el Kilometroak 2011. Es la tercera vez que Azpeitia acoge la fiesta de las ikastolas. Anteriormente lo había hecho en los años 1979 y 2000.
http://www.diariovasco.com/
EL VIDEO DEL DÍA
Lezo fue una fiesta con el Kilometroak
http://www.elpais.com/diario/paisvasco/
http://www.elpais.com/diario/paisvasco/
(JAVIER HERNÁNDEZ ) ![]() http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Masiva/respuesta/fiesta/Kilometroak/elpepiesppvs/20101004elpvas_3/Tes Masiva respuesta a lafiesta del 'Kilometroak' 04/10/2010 Decenas de miles de personas recorrieron ayer la ruta del Kilometroak, la fiesta de las ikastolas de Guipúzcoa, que se celebró en Lezo, en favor del centro Pasaia-Lezo Lizeoa. Según la responsable de este centro, Junkal Mintegia, los ingresos de ayer y del resto del año permitirán construir un nuevo edificio para los alumnos de cero a cinco años que actualmente tienen que desplazarse a Pasaia. El director de Educación del Gobierno vasco, Javier Nogales, inauguró el circuito de 6 kilómetros recordando en su discurso que "la educación vasca es un sistema muy rico, que tiene su ser en la autonomía de los centros escolares, reuniendo a proyectos educativos diversos". | ![]() | Masiva respuesta a la fiesta del 'Kilometroak'![]() Decenas de miles de personas recorrieron ayer la ruta del Kilometroak, la fiesta de las ikastolas de Guipúzcoa, que se celebró en Lezo, en favor del centro Pasaia-Lezo Lizeoa. Según la responsable de este centro, Junkal Mintegia, los ingresos de ayer y del resto del año permitirán construir un nuevo edificio para los alumnos de cero a cinco años que actualmente tienen que desplazarse a Pasaia. |