2010-03-03

KMK Lilatonean



http://pasaia.hitza.info/albisteak/64032/Kilometroak_Lilatonean_izango_da_aurten.htm
2010-02-18 | 18:16:33
Kilometroak Lilatonean izango da aurten
Pasaia-Lezo Lizeokoek KMK10 Pasaia-Lezo taldearen izenean lasterketan parte hartzera animatu dute jendea
Aurtengo Lilaton Herri Lasterketan Kilometroak-ek presentzia nabarmena izango du, hori espero dute behintzat Pasaia-Lezo Lizeokoek. Horretarako, Lizeoko ikasle, ikasle ohi, langile, ama, izeba eta emakumezko guztiei talde gisa lasterketan parte hartzera animatu nahi dituzte. Lilatoia bost kilometroko emakumezkoen herri lasterketa da. Banaka edo taldeka parte hartu daiteke, eta kasu honetan KMK10 Pasaia-Lezo izango da taldearen izena. Aurtengo Lilatoia 21. edizioa izango da eta martxoaren 7an, igandea, egingo da. Alderdi Ederretik aterako da 11:00etan, baina, lehenagotik animatzaile baten laguntzaz beroketa ariketak egiteko aukera izango da, lasterketa hasi baino ordubete lehenago.
Lilaton lasterketan parte hartzeko Internet bidez egin dezake norberak (www.lilaton.com). Dena den, taldearen izen ematea errazteko Lizeoan bertan zentralizatuko dute. Horrela, banatuko dituzten orrietan datuak jarri behar dira eta idazkaritzan utzi behar dira. Pertsona bat baino gehiagoren izena eman nahi izanez gero, orri desberdin batean jarri behar dira datuak.
Parte hartzeak hamar euro balio ditu. Horrez gain, lasterketan parte hartzeko prestatzen ari diren Kilometrotako kamiseta bereziak 15 euroko kostua du; denera, hortaz, 25 euro eman beharko dira izena ematerako orduan. Izena emateko azken eguna hilaren 24a. Dortsalak Lizeoak jasoko ditu eta egunean bertan banatuko dituzte. 10:00etan jarri dute Boxtonekin zita, Donostiako Alderdi Ederren.





http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-02-19/p00009001/Kilometroak_Lilatoian_izango_da_aurten.htm
Kilometroak Lilatoian izango da aurten
Kilometroak
Pasaia-Lezo Lizeokoek KMK10 Pasaia-Lezo taldearen izenean lasterketan parte hartzera animatu dute jendea
erredakzioA
Aurtengo Lilaton Herri Lasterketan Kilometroek presentzia nabarmena izango dute, hori espero dute behintzat Pasaia-Lezo Lizeokoek. Horretarako, Lizeoko ikasleak, ikasle ohiak, langileak, amak, izebak eta emakumezko guztiak talde gisa lasterketan parte hartzera animatu dituzte.

Lilatoia bost kilometroko emakumezkoen herri lasterketa da. Banaka edo taldeka parte hartu daiteke, eta kasu honetan KMK10 Pasaia-Lezo izango da taldearen izena.

Aurtengoa, Lilatoiaren 21. aldia izango da, eta martxoaren 7an, igandea, egingo da. Donostiako Alderdi Ederretik aterako da 11:00etan, baina, lehenagotik animatzaile baten laguntzaz beroketa ariketak egiteko aukera izango da, lasterketa hasi baino lehenago.

Izena emateko

Lilaton lasterketan parte hartzeko Internet bidez eman daiteke izena (www.lilaton.com). Dena den, taldean izena eman nahi dutenei lana errazteko, Lizeoan bertan eman daiteke izena. Horrela, banatuko dituzten orrietan datuak jarri behar dira eta idazkaritzan utzi behar dira. Pertsona bat baino gehiagoren izena eman nahi izanez gero, orri desberdinetan jarri behar dira datuak.

Parte hartzeak hamar euro balio ditu. Horrez gain, lasterketan parte hartzeko prestatzen ari diren Kilometroetako kamiseta bereziak 15 euroko kostua du; denera, hortaz, 25 euro eman beharko dira izena ematerako orduan. Izena emateko azken eguna hilaren 24a da. Dortsalak Lizeoak jasoko ditu eta egunean bertan banatuko dituzte. 10:00etan jarri dute Boxtonekin zita Alderdi Ederren. 



http://www.pasaian.com/web/noticia/kilometroak-2010ek-donostiako-lilatonean-parte-hartuko-du-martxoaren-7an/

Kilometroak 2010ek Donostiako Lilatonean parte hartuko du martxoaren 7an

Publicado el 19 de febrero de 2010
Pasaia-Lezo Lizeoarekin zerikusia duten emakumeak martxoaren 7an Donostian egingo den Lilaton lasterketan parte hartzera deituta daude. Boxtonek, KMKren mezularia den panpinak, Lilatonean KMK10 Pasaia Lezo taldean parte hartzeko deia zabaldu die ikasle eta ikasle ohi, langile, amatxo eta amatxo ohi, izeba, amona, bizilagun guztiei.

Bost kilometroko herri lasterketa

16 urtetik gorako emakumeentzako 5 kilometroko herri lasterketa da Lilatona. Aurtengoa 21. edizioa du, eta martxoaren 7an izango da goizeko 11.00etan Alderdi Ederretik hasita. Lasterketari buruzko informazio gehiago nahi duenak www.lilaton.com web gunera jo dezake.  

Izen-ematea

Izena emateko aukera martxoaren 4ra arte izango da. Internet bidez egin daiteke edota honako 3 herrietan:
  • Donostian: IZADI (Usandizaga, 18) eta LASTER (Elkano kalea, 6)
  • Hernanin: MITXEL (Karobieta Hauzoa, 1 bis)
  • Errenterian: SUSPERREGI (Xenpelar kalea, Kutxa parean)
Izena ematerakoan TALDEA KMK 10 Pasaia Lezo adierazi behar da.

Kamiseta berezia

Lasterketan ateratzeko kamiseta berezia prestatu du Pasaia-Lezo Lizeoa. 15 euro balio du eta eskuratzeko honako aukerak daude:
  • Antxoko KMK 10 dendan (Zumalakarregi 8): otsailaren 26tik martxoaren 5a bitarte arratsaldero, 17:00etatik 19:00etara.
  • Trintxerpeko KMK 10 biltegian (Serafin Esnaola Plaza): martxoaren 2an eta 4an goizeko 10etatik 13:30etara
  • Lizeoko idazkaritzan: martxoaren 1etik 4ra 08:00etatik 17:30era.
Martxoaren 7an goizeko 10:00etan Alderdi Ederren, Andia kalearen parean, egongo da Boxton KMK 10 Pasaia Lezo taldeko korrikalarien zain. Erraz ezagutuko dute parte-hartzaileek eta denak biltzean elkarrekin joango dira lasterketaren beroketa puntura. 



http://www.diariovasco.com/v/20100220/pasaia-errenteria/kilometroak-correra-lilaton-20100220.html

El Kilometroak correrá la Lilatón

Pasaia-Lezo Lizeoa anima a participar en esta carrera popular formando parte del grupo KMK 10

20.02.10 - 02:12 -


El Kilometroak 2010 estará presente en la Lilatón, la carrera popular de 5 kilómetros que, destinada a mujeres mayores de 16 años, se celebrará el 7 de marzo en San Sebastián. 'Boxton', la mascota emisaria del KMK y de su logo, invita a participar en la iniciativa formando parte del grupo KMK 10 Pasaia Lezo a todos los trabajadoras del Lizeoa, alumnas y ex alumnas, familiares, vecinas de Oarsoaldea y demás personas.
La Lilatón alcanza este año su 21 edición y arrancará a las 11.00 horas, de Alberdi Eder. La inscripción debe de formalizarse antes de 4 de marzo tanto en la web www.lilaton.com, o cualquiera de los tres puntos habilitados a tal fin. En Donostia, en Izadi (C/Usandizaga, 18) o en Laster (C/Elkano, 6); en Hernani, en Mitxel (en el barrio Karobieta, 1 bis); y en Errenteria, en Susperregi (C/Xenpelar, junto a la Kutxa). Es importante dar el nombre del grupo con el que se participa, KMK 10 Pasaia Lezo.
Pasaia-Lezo Lizeoa recuerda que han sacado unas camisetas especiales para salir conjuntadas, que se venden al precio de 15 euros.
Ostirala da, 2010ko Matxoaren 5a 
Kilometroak 2010ek ehun korrikalari izango ditu Donostiako Lilatonean
Ehun emakumek osatuko dute Pasaia Lezo Kilometroak 2010 taldea, martxoaren 7an, igandean, Donostian ospatuko den Lilaton frogan. Boxton Kilometrotako irudi biziarekin batera egingo dituzte lasterketako 5 kilometroak.
Ekimen honekin, «Lizeoko komunitatea osatzen dugun emakumeok (langile, ikasle eta ikasle ohi, amek...) bat egin nahi izan dugu urriaren 3an izango den Kilometroak festarekin eta berau antolatzeko ditugun 5 arrazoi nagusiekin (euskara, euskal kultura, seme-alaben hezkuntza, euskal eskola propioa eta Lezoko ikastola berria)», azpimarratu denez.

Goizeko 10.00etan

Goizeko 10etan egin dute Boxtonekin zita Alderdi Ederren. Handik abiatuko dira beroketa gunera eta ondoren lasterketara. "Hona bostekoa!" leloa Donostiako kaleetan zabalduko dute. «Hona bostekoa! Aurtengo gure leloa, parekidetasunaren aldeko lanari egiten diogun eskaintza izango da igandean», azaldu dute parte-hartzaileek.


http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-03-03/p00007007/Kilometroek_Donostiako_Lilatoian_egingo_dute_korri_igandean.htm
Kilometroek Donostiako Lilatoian egingo dute korri igandean
Kilometroak
KMK10 Pasaia-Lezo da taldearen izena, eta bost kilometroko lasterketan Donostiako kaleak zeharkatuko dituzte
ERREDAKZIOA
Laster dator emakumeak kirolean duen tokia aldarrikatzeko eguna. Datorren igandean, hilaren 7an, 21. Lilaton Herri Lasterketa izango da Donostian. Kilometroek ere bere tokia izango dute lasterketa horretan, eta KMK10 Pasaia-Lezo izenarekin Donostiako kaleetan barrena ibiliko dira.

KMK10 Pasaia-Lezo taldeak kamiseta bereziak eramango ditu. Lasterketa hasi eta ordubete lehenago, 10:00etan, Boxtonekin jarri dute hitzordua, Alderdi Ederren, Andia kalearen parean, beroketa ariketak egiteko.

Lasterketaren webgunean (www.lilaton.com) informazio gehiago lor daiteke: ibilbidearen nondik-norakoak, nola izena eman eta joan diren urteetako argazkiak, besteak beste.

Eskualdeko beste taldeak ere Lilatonean

Bestalde, eskualdean ere beste hainbat emakume talde aterako dira Lilatonean. Oiartzundik, esaterako, Independentzia aurrera! taldea aterako da; eta Errenteria-Oreretatik, berriz, Gozatuz taldea.




http://www.diariovasco.com/v/20100306/pasaia-errenteria/centenar-mujeres-representaran-kilometroak-20100306.html

Un centenar de mujeres representarán al Kilometroak en la Lilaton de Donostia

06.03.10 - 02:31 -
Un centenar de mujeres han conformado el grupo Pasaia Lezo Kilometroak 2010, que participará en la Lilaton prevista para mañana, domingo, en San Sebastián. Todas ellas correrán los cinco kilómetros de los que consta su recorrido junto a 'Boxton', la mascota de esta nueva edición de la fiesta del euskera que organizará el próximo 3 de octubre Pasaia-Lezo Lizeoa. Así lo han informado sus responsables en un comunicado en el señalan, asimismo, que «las mujeres de que conformamos este grupo; amas, trabajadoras, alumnas y ex-alumnas del Liceo, queremos apoyar con esta iniciativa el Kilometroak y las cinco principales razones que tenemos para celebrarla; el euskera, nuestra cultura, la educación de nuestros hijos e hijas, el sistema propio de educación y la nueva ikastola de Lezo».
'En buena forma'
Las cien participantes se darán cita el domingo, a las 10.00 horas, en Alderdi Eder, donde les estará esperando 'Boxton' y de ahí, se dirigirán al punto de calentamiento para afrontar la carrera en buena forma. «Difundiremos nuestro 'Hona bostekoa!' (en castellano,'Dame la mano'), el lema del Kilometroak 2010, en las calles de Donostia. Ofrecemos nuestro 'Hona bostekoa!' a favor del trabajo por la igualdad», han asegurado.


http://lezo.hitza.info/paperekoa/2010-02-19/p00009001/Kilometroak_Lilatoian_izango_da_aurten.htm
Kilometroak Lilatoian izango da aurten
Kilometroak Pasaia-Lezo Lizeokoek KMK10 Pasaia-Lezo taldearen izenean lasterketan parte hartzera animatu dute jendea
erredakzioa
Aurtengo Lilaton Herri Lasterketan Kilometroek presentzia nabarmena izango dute, hori espero dute behintzat Pasaia-Lezo Lizeokoek. Horretarako, Lizeoko ikasleak, ikasle ohiak, langileak, amak, izebak eta emakumezko guztiak talde gisa lasterketan parte hartzera animatu dituzte.
Lilatoia bost kilometroko emakumezkoen herri lasterketa da. Banaka edo taldeka parte hartu daiteke, eta kasu honetan KMK10 Pasaia-Lezo izango da taldearen izena.
Aurtengoa, Lilatoiaren 21. aldia izango da, eta martxoaren 7an, igandea, egingo da. Donostiako Alderdi Ederretik aterako da 11:00etan, baina, lehenagotik animatzaile baten laguntzaz beroketa ariketak egiteko aukera izango da, lasterketa hasi baino lehenago.
Izena emateko
Lilaton lasterketan parte hartzeko Internet bidez eman daiteke izena (www.lilaton.com). Dena den, taldean izena eman nahi dutenei lana errazteko, Lizeoan bertan eman daiteke izena. Horrela, banatuko dituzten orrietan datuak jarri behar dira eta idazkaritzan utzi behar dira. Pertsona bat baino gehiagoren izena eman nahi izanez gero, orri desberdinetan jarri behar dira datuak.
Parte hartzeak hamar euro balio ditu. Horrez gain, lasterketan parte hartzeko prestatzen ari diren Kilometroetako kamiseta bereziak 15 euroko kostua du; denera, hortaz, 25 euro eman beharko dira izena ematerako orduan. Izena emateko azken eguna hilaren 24a da. Dortsalak Lizeoak jasoko ditu eta egunean bertan banatuko dituzte. 10:00etan jarri dute Boxtonekin zita Alderdi Ederren.



 http://www.pasaian.com/web/noticia/kilometroak-2010ek-taldeen-sari-berezia-lortu-zuen-donostiako-lilatonean/
Asteartea da, 2010ko Matxoaren 9a

Kilometroak 2010ek taldeen sari berezia lortu zuen Donostiako Lilatonean

Publicado el 08 de marzo de 2010
Kilometroak 2010ek taldeen sari berezia lortu zuen Donostiako Lilatonean
Martxoaren 7an Donostian izan zen Lilaton lasterketak KMK 2010 Pasaia-Lezo taldeari eman zion asri berezia. Taldea 106 emakumek osatu zuten; langile, ama, izeba, ikasle eta ikasle ohi eta baita Boxtonen beste makina bat lagunek ere. Eta parte-hartzaile gehien eduki zituen taldea izan zelako eman zioten sari hori.
Bost kilometrotako ibilbidea emakume bakoitzak bere martxan egin zuen eta bukaeran Alderdi Ederren elkartu ziren korrikalari guztiak aipatu saria jasotzeko. Boxtonek, KMK 2010eko logotipoaren pertsonaia biziak, goiz osoa eman zuen korrikalariak animatzen eta bertan zeuden umeekin jolasean. «Kilometroen atarikoa berotzen jarraitzeko goizpasa polita izan zen igandekoa. Zorionak korrikalari guztiei!», azaldu dute Pasaia-Lezo Lizeotik.


http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/03/11/vecinos/3-lilatoneko-taldeen-sari-berezia-kmk-2010entzat-pasaia-lezo-taldeari

Lilatoneko taldeen sari berezia KMK 2010entzat Pasaia Lezo taldeari

Jueves, 11 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 07:45h. 
Donostian izan zen Lilaton lasterketak KMK 2010 Pasaia Lezo taldeari eman zion taldeen sari berezia. Taldea 106 emakumek osatu zuten, langile, ama, izeba, ikasle eta ikasle ohi eta baita Boxtonen beste makina bat lagunek ere. Bost kilometrotako ibilbidea bakoitzak bere martxan egin zuen eta bukaeran, Alderdi Ederren elkartu ziren korrikalari guztiak aipatu saria jasotzeko. Boxtonek, KMK 2010eko logotipoaren irudi biziak, goiz osoa eman zuen korrikalariak animatzen eta bertan zeuden umeekin jolasean. Kilometroen atarikoa berotzen jarraitzeko goizpasa polita izan zen igandekoa. Zorionak korrikalari guztiei!


http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-03-09/p00004002/Lilatonean_taldeen_sari_berezia_Kilometroentzat.htm
Lilatonean, taldeen sari berezia Kilometroentzat
kirola  
Herenegun Donostian izan zen Lilaton lasterketak KMK 2010 Pasaia Lezo taldeari eman zion taldeen sari berezia. Taldea 106 emakumek osatu zuten: langileek, amek, izebek, ikasleek, ikasle ohiek eta baita Boxtonen beste makina bat lagunek ere. Bost kilometroko ibilbidea bakoitzak bere martxan egin zuen eta, bukaeran, Alderdi Ederren elkartu ziren korrikalari guztiak saria jasotzeko. Eskualdeko beste hainbat talde izan ziren Lilatonean: Oiartzungo Independentzia aurrera! eta Errenteria-Oreretako Gozatu taldea, kasu. Helmuga gurutzatu zuen eskualdeko lehenengo emakumea, berriz, Edurne Viñas oiartzuarra izan zen. Laugarren postuan iritsi zen helmugara.