
Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizun berezia eskaini zuten apirilaren 18an Lezoko kiroldegian.
Berezia oso, Pasaia-Lezo Lizeoak antolatuko duen Kilometroak 2010 festaren aldeko ekitaldia izan zelako eta kolaboratzaile ugari igo zirelako oholtza gainera. Pasaia eta Lezoko herrien neurrira egindako "Irrien lagunak" ikuskizuna izan zen, beraz.
Trintxer Mendi Taldeko kideak, Allerru Txirrindulari Taldekoak, Lizeoko gurasoak, Alkartasuna Dantza Taldeko neska-mutilak, San Pedro eta Koxtapeko arraunlariak, Korri, Xalto eta Brinko lezoar pailazoak, Inauterietako Trapujale eta Kilometroak '10ek sortutako Boxton pertsonaiak izan ziren, besteak beste, Porrotx eta Marimototsekin dantzan eta abesten. Pirritx pailazoak ezin izan zuen Lezora hurbildu, haurdun dagoela eta. Argazkiak ikusteko sakatu http://www.flickr.com/photos/pasaian/sets/72157623762866197/show/
Berezia oso, Pasaia-Lezo Lizeoak antolatuko duen Kilometroak 2010 festaren aldeko ekitaldia izan zelako eta kolaboratzaile ugari igo zirelako oholtza gainera. Pasaia eta Lezoko herrien neurrira egindako "Irrien lagunak" ikuskizuna izan zen, beraz.
Trintxer Mendi Taldeko kideak, Allerru Txirrindulari Taldekoak, Lizeoko gurasoak, Alkartasuna Dantza Taldeko neska-mutilak, San Pedro eta Koxtapeko arraunlariak, Korri, Xalto eta Brinko lezoar pailazoak, Inauterietako Trapujale eta Kilometroak '10ek sortutako Boxton pertsonaiak izan ziren, besteak beste, Porrotx eta Marimototsekin dantzan eta abesten. Pirritx pailazoak ezin izan zuen Lezora hurbildu, haurdun dagoela eta. Argazkiak ikusteko sakatu http://www.flickr.com/photos/pasaian/sets/72157623762866197/show/
http://www.pasaian.com/web/noticia/lezo-eta-pasaiako-elkarteetako-kideek-porrotx-eta-marimototsekin-bat-egin-zuten-kilometroak-festaren-alde/
Lezo eta Pasaiako elkarteetako kideek Porrotx eta Marimototsekin bat egin zuten Kilometroak festaren alde
Publicado el 19 de abril de 2010
Trintxer Mendi Taldeko kideak, Allerru Txirrindulari Taldekoak, Lizeoko gurasoak, Alkartasuna Dantza Taldeko neska-mutilak, San Pedro eta Koxtapeko arraunlariak, Korri, Xalto eta Brinko lezoar pailazoak, Inauterietako Trapujale eta Kilometroak '10ek sortutako Boxton pertsonaiak izan ziren, besteak beste, Porrotx eta Marimototsekin dantzan eta abesten. Pirritx pailazoak ezin izan zuen Lezora hurbildu, haurdun dagoela eta. http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-04-15/p00004004/Boxton_eta_lagunak_ikusteko_50_sarrera_salduko_dituzte_igandean.htm
Boxton eta lagunak ikusteko 50 sarrera salduko dituzte igandean
Kilometroak
Porrotx, Pirritx eta Mari Mototsek ikastolen jaialdiaren aldeko emanaldia eskainiko dute etzidamu Bekoerrotan
E. Gartzia
Igandean Lezon hitzordua jarri dute Kilometroen alde. Izan ere, jaialdiaren irudi bizidunak, Boxtonek, bere lagunekin emanaldia eskainiko du Bekoerrotan. Sarrerak azkar asko saldu dira bai Lezon bertan baita Pasaiako lau barrutietan ere. Hala ere, igandean 50 jarriko dituzte salgai Bekoerrotako leihatiletan, 15:00etatik aurrera.
Emanaldia 17:00etan hasiko da eta Boxtonekin batera Porrotx, Pirritx eta Mari Motots pailazoak egongo dira. Horiekin batera beste hainbat lagun: Lezoko Allerru txirrindulari eskola; Mikel Astarloza eta Iñigo Chaurreau txirrindulariak; Korri, Xalto ta Brinko pailazoak; Trapujale; Pasaia Musikaleko trikiti irakasle Iker Goenaga eta bere ikasleak; Eneko Sein astozaina; Zabarre pirata eta bere segizioa; Sanpedrotarra taldeko neskak eta San Juan trainerako gizonak; Lezoko txistulariak; Txinparta abesbatza; Trintxer Mendi Taldekoak; Antxoko Alkartasuna dantza taldekoak eta Lizeoko ikasleak eta gurasoak.
Emanaldia 17:00etan hasiko da eta Boxtonekin batera Porrotx, Pirritx eta Mari Motots pailazoak egongo dira. Horiekin batera beste hainbat lagun: Lezoko Allerru txirrindulari eskola; Mikel Astarloza eta Iñigo Chaurreau txirrindulariak; Korri, Xalto ta Brinko pailazoak; Trapujale; Pasaia Musikaleko trikiti irakasle Iker Goenaga eta bere ikasleak; Eneko Sein astozaina; Zabarre pirata eta bere segizioa; Sanpedrotarra taldeko neskak eta San Juan trainerako gizonak; Lezoko txistulariak; Txinparta abesbatza; Trintxer Mendi Taldekoak; Antxoko Alkartasuna dantza taldekoak eta Lizeoko ikasleak eta gurasoak.
http://pasaia.hitza.info/paperekoa/2010-03-26/p00006007/Pirritx_Porrotx_eta_Mari_Motots_apirilaren_18an_Kilometroen_alde.htmPirritx, Porrotx eta Mari Motots apirilaren 18an, Kilometroen alde
Erik Gartzia
Trintxerpeko Pantalan ontziralekuan zeuden haurrek etengabe galdetzen zieten Pasaia-Lezo Lizeoko irakasleei Porrotx noiz etorriko zen. 12:45ean ziren iristekoak Porrotx eta Mari Motots, baina atzeratu egin ziren. Bitartean, haurrak Ciudad de San Sebastian ontzira igo ziren, irakasleek lagunduta. Bai, atzo Kontxako badia etxetzat duen ontzia badiaz aldatu eta, egun batez, Pasaiara joan zen.
Porrotx eta Mari Motots iritsi zirenean, baina, trintxerpetarrak konturatu ziren: haur guztiak oihuka hasi ziren bi pailazoen izenak esaten. Ez ziren bakarrik iritsi, ordea. Ongi prestatuta iritsi ziren. Izan ere, Porrotxek flotagailua eraman zuen eta Mari Mototsek flotagailu forma zuen Kuakua ahatea. Ontzian zeudenak baino prestatuago zeuden.
Pailazoak igo eta berehala abiatu zen Ciudad de San Sebastian Pasaiako badiara, ikasle, irakasle, guraso, argazkilari eta eskifaiarekin. Boxtonek ezta ez zuen hutsik egin. Porrotxek, Mari Mototsek eta haurrek kaiko langileak, beste ontzietako langileak eta baita kaioak ere agurtu zituzten.
Iragarpena, badiaren erdian
Ontzia San Pedro eta Donibane artera iritsi zenean egin zuten iragarpena Kilometroen koordinatzaile Igor Elortzak eta Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakari Junkal Mintegiak. Apirilaren 18an, igandea, 17:00etan, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Lezoko Bekoerrota kiroldegian ariko dira, Kilometroen alde. Kosta zitzaien, hala ere, iragartzea. Izan ere, San Pedroko haurrek agurtu zituzten ontzikoak eta agurra itzuli behar. Gainera, haur batek Pirritxengatik galdetu zien pailazoei eta bi haur edukiko dituela erantzun zien Porrotxek. «Gero nik emango diet titia», gaineratu zuen.
Pirritx Lezon izango dela iragarri zuten, baina. Eta hiru pailazoekin batera Lezoko eta Pasaiako hainbat eragile izango direla adierazi zuen Kilometroetako koordinatzaileak. Izan ere, apirilaren 18ko emanaldiaren izena Porrotx, Mari Motots eta Boxtonen lagunak da. Hauek izango dira bertan izango direnak: Iñigo Chaurreau eta Mikel Astarloza txirrindulariak; Allerru txirindulari eskola; Zabarre pirata eta piratatxoak; Iker Goenaga Pasaia Musikaleko irakaslea eta bertako trikitixa ikasleak; Alkartasuna taldeko dantzariak; Sanpedrotarra eta San Juan arraun elkarteetako neskak eta mutilak, hurrenez hurren; Lezoko txistulariak; Trintxer eta Txinparta abesbatzak; Trapujale; Korri, Xalto eta Brinko pailazoak eta Lizeoko ikasle eta gurasoak. Horiekin guztiekin batera, noski, Boxton Kilometroen irudi biziduna ere izango da apirilaren 18ko zitan.
Porrotxek azaldu zuenez, «emanaldi berezia» izango da hiru aste barru egingo dutena. Adierazi zuenez, ez da ohiko emanaldia izango, Kilometroak ere «berezia» delako eta jaialdira egokitu dute emanaldia. Porrotxek gogorarazi zuenez, orain dela 22 urte hasi zen Takolo eta Pirritxekin batera. «Euskaraz eta laguntasunaz gain, baloreak ere helaraztea da gure helburua. Euskal Herrikoak garenez, euskara garrantzitsua da eta horrela ariko gara Lezon», esan zuen, bere modura betiere.
Apirilaren 18rako emanaldirako sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai Lezon eta Pasaian, honako lekuetan: Trintxerpen, Erdibana tabernan; Begihaundi tabernan, San Pedron; Donibaneko Pariberrin eta Antxon, Patxi estankoan. Lezoko estankoan ere eros daitezke. Sarrera bakoitzak sei euro balio ditu eta antolataileek «lehenbailehen erosteko» aholkatu dute. Bi urte baino gutxiago dituzten haurrek ez dute ordaindu beharko. Porrotxek esan zuen bezala, «burua pentsatzeko, bihotza sentitzeko eta eskua Boxton egiteko» aukera izango dute datorren hileko 18an, Kilometroen alde.http://www.diariovasco.com/v/20100414/pasaia-errenteria/pirritx-porrotx-marimotots-preparan-20100414.html
Pirritx, Porrotx y Marimotots preparan su encuentro con Boxton
Los payasos ofrecerán un espectáculo en apoyo al KMK este domingo en Lezo
14.04.10 -
Los payasos Pirritx, Porrotx eta Marimotots ultiman durante estos días los preparativos de su inminente visita a Lezo, donde tienen previsto mostrar todo su apoyo a la próxima edición del Kilometroak con la puesta en marcha de un festival. Los asistentes a su actuación, prevista para este domingo, a partir de las 17.00 horas, en el polideportivo Bekoerrota del citado municipio de Oarsoaldea, tendrán ocasión de conocer su nuevo espectáculo 'Irrien lagunak'.
En el escenario, los payasos celebrarán junto a todos los espectadores que se den cita en la función el Día de los Sudurgorris, o lo que es lo mismo, de las Narices Rojas, y llevarán a cabo un repaso de esos momentos que tanto les han hecho reír durante estos años.
Así, poco a poco, completarán un puzzle «con lo que vivimos, sentimos y aprendemos cada día» y todo ello entre risas, canciones y bailes. La música en directo será una de las innovaciones de este año, pero no la única. El festival a favor del Kilometroak 2010, que fue presentado el pasado 25 de marzo por sus protagonistas y una representación de Pasaia-Lezo Lizeoa a bordo del barco 'Ciudad de San Sebastián', contará con la participación de Boxton, su mascota, y otros muchos amigos, entre los que destacan diversas asociaciones y personalidades del mundo de la cultura y el deporte.
Entre quienes han confirmado su presencia se encuentran los integrantes de la escuela de ciclismo Allerru de Lezo; los ciclistas Mikel Astarloza e Iñigo Chaurreau; el pirata lezoarra Zabarre y sus pequeños amigos piratas; el profesor de Pasaia Musikal Iker Goenaga, junto a sus alumnos y alumnas de trikitixa; el grupo de baile antxotarra Alkartasuna; varios remeros, las chicas de San Pedro y los chicos de Koxtape; los txistularis de Lezo; la coral Txinparta del mismo municipio; el personaje de los carnavales lezoarras Trapujale, acompañado de los payasos Korri, Xalto ta Brinko; y los padres y madres y alumnos del Liceo.
Según explicaron en su presentación, la actividad «será especial, ya que el espectáculo está diseñado especialmente para el Kilometroak 2010. '(H)ona bostekoa' (en castellano, 'Dame la mano!') es el lema de este año y los sobradamente conocidos payasos han querido ayudar en este empeño de trabajo en equipo con los pueblos de Pasaia y Lezo».
Las entradas están a la venta al precio de 6 euros en Erdibana taberna en Trintxerpe, Pariberri taberna en Donibane, Patxi estankoa en Antxo, Begihandi taberna en San Pedro y el estanco de Lezo.
GARA > Idatzia > Euskal Herria
KRONIKA Kilometroak 2010
«Hona bostekoa», euskararen eta gure nortasunaren alde
Aurtengo Kilometroen baitan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emanaldi berezia eskainiko dute apirilaren 18an. Itsasontzia hartuta, Pasaiako badian barrena egin zuten atzo pailazoek ikuskizunaren aurkezpena. Haurren barre-algarek iragarri zuten egun horretan gozamena ziurtatuta dagoela.
Oihane LARRETXEA
Urriaren 3a egun handia izango da Pasaia-Lezo Lizeoarentzat, egun horretan ospatuko baitu Kilometroak 2010 jaialdia. Testuinguru hori hizpide hartuta, «Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Boxtonen lagunak» ikuskizuna aurkeztu zuten atzo pailazoek. Antolatzaileen arabera emanaldi «berezia» izango dena Donostiako «Ciudad San Sebastian» itsasontzitik aurkeztu zuten.
Porrotx eta Marimototsekin batera nabigatzeko asmoz Pasaia-Lezo Lizeoko 6. mailako ikasleak bertaratu ziren. Baten ile urdinak eta bestearen koloredun gonak noiz ikusiko zain, urduritasuna handitzen zihoan denborak aurrera egin ahala.
Irakasleak zeruari begira hasi ziren, une batetik bestera zeru-sabai gris hartatik euri tantak erortzear zeudelako. Eta haurrek, bestalde, eguraldiari jaramon handirik egin gabe, oihu batean «Non daude?» galdetzen zuten, saltoka, zutik geldirik ezin egonik zeudela. «Lasai, lasai!», agintzen zieten irakasleek giroa apur bat lasaitzeko ahaleginean.
Baretasunak gutxi iraun zuen «Katxiporreta!» ozenaren atzetik heldu baitziren pailazoak. «Ba al dakizue igeri egiten?» galderaren aurrean, aho batez «baaai!» erantzun zuten umeek. Arrapaladan itsasontzira sartu ondoren, kapitainak sokak askatu eta badian barrena abiatu ziren.
Motorrak martxan jarri bezain laster, pailazoen eta txikien artean jai giro bikaina sortu zen. Abesti, txantxa eta barre algara artean Igor Elortzak, Kilometroetako koordinatzaileak, eman zituen jakitera ikuskizunaren nondik norakoak. «`Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Boxtonen lagunak' emanaldia polita izango da, Kilometroetarako bereziki egokitu baita ikuskizuna», adierazi zuen.
Euskara oinarri
«Hezkuntza proiektua badiaren inguruan garatu dugu, badiak elkartu gaitu, eta horregatik, agerraldi hau badian bertan ospatzea aukera ezin hobea zela pentsatu genuen», argitu zuen Junkal Mintegiak, Lizeoko lehendakariak. Pailazoen ikuskizun berria, euskararen aldeko bultzada gisa deskribatu zuten bertan bildu zirenek. «Guraso garen aldetik, seme-alaben heziketaren alde egiten dugu -gaineratu zuen-, eta heziketa horretan euskara dugu oinarri». Ildo horretatik, Mintegiak nabarmendu zuen, Pasaiako eragile, hezitzaile eta kultura elkar-teek elkarlanean jardun dutela «euskaraz eta gure kulturaz gozatzeko».
«Gora euskara!» oihuaz borobildu zituen Porrotxek Mintegiaren hitzak. Horren ondotik, «gora ikastola!» eta «gora Euskal Herria!» entzun ziren, baita momentuko zirrarak eraginda, Marimototsek bota zuen «gora Olentzero!» ere.
Une txiki batez txantxak alde batera utzita, «euskara, alaitasuna eta ikastolak zabaltzeko jaioak» direla esan zuen Porrotxek, eta jaialdian «kantu, dantza, brinko eta irrintzi» asko egingo dela iragarri zuen.
Elortzak adierazi zuen ikuskizuna apirilaren 18an, 17.00etan, izango dela, Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Dena den, sarrerak martxoaren 29tik aurrera salgai izango dira, besteak beste, Trintxerpeko Erdibana, San Pedroko Begihaundi eta Donibaneko Pariberri tabernetan.
Emanaldi horrekin gertuago izango da Kilometroak ospatzeko eguna, nahiz eta aurretik egiteko asko dagoen. Esaterako, Boxton pertsonaiak duena, berea baita «Hona bostekoa!» leloa lau haizetara zabaltzeko ardura. Olatu kulunken artean, «Bostekoa euskarari!» eta «bostekoa gure nortasunari!» oihuez haurrek Boxton lagundu zuten, badia atzean txiki egin zen arte.
http://euskaltube.com/play.php?vid=6127
Porrotx eta Marimototx pailazoak Pasaiako badian egon dira Pasaia-Lezo Lizeoaren aldeko Kilometroak 2010 jaiaren alde.
http://euskaltube.com/play.php?vid=6127
Porrotx eta Marimototx pailazoak Pasaiako badian egon dira Pasaia-Lezo Lizeoaren aldeko Kilometroak 2010 jaiaren alde.