2010-10-04

FESTA EGUN HANDIA

Kilometroak
Agustin Migeltorena: «Kilometroen arrakasta erabatekoa izan da»
Agustin Migeltorena: «Kilometroen arrakasta erabatekoa izan da»Lezora hurbildu ziren milaka euskaltzaleei eta ikastola zaleei «esker ona» azaldu diete antolakuntzatik
Pasaia-Lezo Lizeoko hezkuntza komunitateko arduradunek Kilometroak egunaren «balorazio positiboa» egin dute. Agustin Migeltorenak, Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak antolakuntza taldearen izenean hitz egin du eta esan du «arrakastatsua» izan zela atzoko jaia. Migeltorenak jakinarazitakoaren arabera, «jendetza izugarria» hurbildu zen ikastolen alde Lezon antolatutako jaira.
Kilometroetarako Pasaia-Lezo Lizeoak zituen aurreikuspenak goitik behera bete ziren. Eguraldia ez zen apartekoa izan, baina ez zuen apenas euririk egin. Horregatik, goiz-goizetik kilometrozale mordoa iristen joan zen Lezora: trenez batik bat (tren geltokira trena iristen zen bakoitzean jende uholdea sartzen zen zirkuituan), baina topoz, autobusez eta autoz ere euskaltzale asko eta asko bertaratu ziren. 13:00etan, esaterako, antolatzaileek Pasaiako portuan eta Gaintxurizketako industrialdean jarri zituzten aparkalekuak ia gainezka zeuden.

Goizetik giro ona
Goizean herrigunean (bertan zegoen lehenengo gunea), bigarren gunean eta hirugarrenean bildu zen batik bat jende gehien. Kilometrozale gehienek, iritsi ahala, mokadutxoa eta tragoska hartzeko aukera ez zuten galdu, eta beraz, gune horietako sukaldeetako langileak bor-bor aritu ziren lanean. Bazkaltzeko orduan, milaka otarteko zerbitzatu zituzten langile boluntarioek, eta Bekoerrota kiroldegian eta pilotalekuan zeuden bi jantokiak guztiz bete ziren.
Egunak aurrera egin ahala, laugarren gunean (Urrullo baserri ondokoan) eta bosgarren gunean bildu ziren festazaleak. Hala, bosgarren gunean (Algeposakoan), milaka eta milaka gazte bildu ziren arratsaldeko kontzertuetara.
Bigarren, hirugarren eta laugarren guneak ixten lehenak izan baziren ere, Algeposan eta herrigunean ilunabarrera arte jarraitu zuen giroak. Datu bat: beste guneetatik langileak eta edaria eraman behar izan zituzten, 16:00ak inguruan, Algeposara, bertakoak lanez gainezka zeudelako eta edariak ia bukatuta zeudelako.
Herriguneko eta Algeposako guneetako kontzertuak eta jarduerak bukatuta, Lezon bertan bildu ziren azken festazaleak. Asko izan ziren gauerdira arte Kilometroekin bat egin zutenek.

Azpeitira
Eguerdian, Don Inazio Esnali, Lezoko ikastola sortu zutenean orduan Lezon apaiz zenari, omenaldia egin zioten. Bertan esan zuten non egingo duten 2011ko Kilometroak: Azpeitin.
http://lezo.hitza.info/
2010-10-04 | 08:43:57
Lezon egin zuten atzo aurtengo Gipuzkoako ikastolen festa, Pasaia-Lezo Lizeoak antolatuta. Hain zuzen ere, beren helburuak bete direla agertu dute antolatzaileek
Eguraldia lagun milaka lagun batu ziren atzo Lezon, Kilometroetan, Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz. Goizean goizetik jendez gainezka iristen ziren Lezora zein Pasaiara EuskoTreneko zein Renfeko trenak; autobusek eta autoek, berriz, prestatutako aparkalekuak bete zituzten.

http://berria.info/albisteak/43926/milaka_lagun_kilometroetan.htm
IKASTOLEN FESTA
Milaka lagun Kilometroetan
Lezon egin zuten atzo aurtengo Gipuzkoako ikastolen festa, Pasaia-Lezo Lizeoak antolatuta. Hain zuzen ere, beren helburuak bete direla agertu dute antolatzaileek. Datorren urtean Azpeitian egingo da.
Berria.info   2010-10-04 - 10:21:32
Eguraldia lagun milaka lagun batu ziren atzo Lezon, Kilometroetan, Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz. Goizean goizetik jendez gainezka iristen ziren Lezora zein Pasaira Euskotreneko zein Renfeko trenak; autobusek eta autoek, berriz, prestatutako aparkalekuak bete zituzten.

Junkal Mintegia Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakariak atzo arratsean agertu zuenez, gune eta jantokietarako prestatuta zeuzkaten elikagai guztiak amaitu egin zitzaizkien, eta, ondorioz, antolatzaileek egindako jende aurreikuspenak gainditu egin zirela nabarmendu. Pozik zegoen MIntegia jasotako erantzunarekin.

Aurtengo Kilometroen helburua Lezon 0-5 urte arteko ikasleentzako ikastetxea zabaltzea da, Pasaiako eraikinera joan beharrik izan gabe herrian ikasteko aukera izan dezaten. Xede hori betetzeko itxaropena dutela aurreratu zuen Mintegiak.

Hainbat agintarik parte hartu zuten irekiera ekitaldian, hala nola, Javier Nogales Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko zuzendariak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Haritz Salaberria Lezoko alkateak eta Maider Ziganda Pasaiakoak. Azken horrek salaketa kutsuko hitzaldia egin zuen, eta Udalbiltza auzia eta torturak izan zituen gogoan.

Datorren urtean Ikasberri Azpeitiko Ikastolak hartuko du Pasaia-Lezo Lizeoaren lekukoa, eta han egingo dira Kilometroak. 1979an eta 2000an ere Azpeitian izan zen Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia.
Kilometroetako atzoko une bat.
Kilometroetako atzoko une bat. / Argazki Press

http://www.gara.net/paperezkoa/20101004/224402/eu/Jai-arrakastatsuaren-ondoren-Lezon-ikastola-izango-dute-urtebete-barru
GARA > Idatzia > Eguneko gaiak
KILOMETROAK 2010

Jai arrakastatsuaren ondoren, Lezon ikastola izango dute urtebete barru


p005_f0197445.jpg
Erabateko arrakastaz hitz egin zuten jaiaren antolatzaileek. Aurreikuspen guztiak betez, tren zerbitzuak zein aparkalekuak lepo bete ziren; guneetan ere jangairik gabe geratu arte aritu ziren lanean. «Hona Bostekoa!» lelopean ospatu zen Kilometroak jaiari esker, Lezon ikastolaren eraikin berria egin ahal izango dute. Pozarren agertu zen Haritz Salaberria alkatea, herriko txikienek ikastolara joateko laster ez dutela-eta herritik irten beharrik izango.

Janire ARRONDO | LEZO
Euskaltzaleek bostekoa eman diote euskarari. Bostekoa euskal kulturari, hezkuntzari eta Lezoko ikastolari. «Hona bostekoa» lelopean, bost gune eta bost helburu zituen aurtengo Pasaia-Lezo Lizeoak antolaturiko Kilometroak jaiak. Euskal Herriko txoko guztietatik gerturatu zen jendea; hitza, berba edo elea bakoitzak berea ahotan hartuta, euskarak busti zuen Lezoko jaia.
Bazkalondoan egindako lehen balorazioaren ondoren, antolatzaileek «arrakasta» hitza zuten ahotan. Arrakasta, letra larriz. Inguratu ziren guztiei eskerrak emateaz gain, lanean aritu ziren boluntarioei «merezitako errekonozimendua» eman nahi izan zieten.
Irrintzi eta adar soinu artean, 9.30ean, puntu-puntuan eman zioten hasiera 2010eko Kilometroak festa erraldoiari. Herri eta instituzioetako agintarien ekitaldia euskal hezkuntzaren aldeko mezuez gain, bestelako aldarriz beteta iritsi zen. Lezoko alkate Haritz Salaberriak azpimarratu zuen Lezon ikastolaren eraikin propioa izateko garrantzia. Hain justu, aurtengo Kilometroak jaiaren helburuetako bat horixe izango da, Lezon eraikin berria egitea. «Jo eta su aritu gara lanean, momentu on eta txarrekin. Baina, lezoarrentzat aukera bikaina da honakoa hemendik urtebetera haur txikiek ez baitute ikastolarako beste herri batera joan beharrik izango», zioen Salaberriak.
Hala, Lezora hurbildutako guztiei ongietorria eman zien alkateak, baina, Pasaia eta Lezo ingururako martxan dan kanpo portuaren proiektuak ere hartu zuen protagonismoa. «Gure altxorrak diren euskara eta ikastola jarri ditugu aitzakia hona gerturatzeko, baina, ibilbidean buelta bat ematean, gure beste altxor bat ezagutuko duzue: gure ingurunea». Hala, portuaren proiektuak altxor horiek arriskuan jartzen dituela salatu zuen Salaberriak. Txaloz hartu zituzten harreran bildutakoek alkatearen hitzak; Markel Olanok ez, ez zuen txalorik egin. Ahaldun nagusiak, ikastolek euskal hezkuntza sisteman duten garrantzia azpimarragarria dela esan zuen, eta «beharrezkotzat» jo zituen. Pasaiako alkate Maider Zigandak, berriz, Udalbiltzako auzipetuen aldeko hitzak izan zituen eta, manifestazioen debekuak zein atxilotuen torturak salatu zituen. Ahaldun nagusiaren aurrean, Aldundian ez daudela gipuzkoar guztiak ordezkatuta salatu zuen.
Euskaltzaleak protagonista
Saldisen izandako ekitaldi ofizialekin, agintarien txanda amaitu, eta Lezon bildu ziren milaka lagunek hartu zuten protagonismoa. Ibilbideko txoko guztietan, aurtengo Kilometroak jaietako abestia. Entzun gabe zuenak ere, inor baldin bazen behintzat, segituan hartuko zuen ahotan doinua, «Hona bostekoa, ona! euskara babesteko eta euskaraz jolasteko...».
Dantza, musika, magia eta pailazoen emanaldiek busti zuten atzo ibilbidea. Goizeko hamarretatik aurrera jendea uholdeka ari zen gerturatzen Lezo aldera. Dozenaka mila izan ziren trenez iritsi zirenak, eta auto zein autobusentzako prestatutako aparkalekuek ere gainezka egin zuten. Lehen gunean bezperatik burruntzian jarria zuten txekor errearen usaina urrutitik hartzen zen, eta bazkaltzeko plana orduantxe erabakiko zuen batek baino gehiagok.
Algeposa gunean, berriz, The lirium temen(do)s taldearen rock kontzertuarekin eman zioten hasiera egunari. Eguerdirako falta zen arren, sukaldeak martxan zeuden, hirugihar edo solomo ogitartekoak eta sagardo botilak eskutik eskura zebiltzan dagoeneko. Darietako bigarren gune alderantz ekin zion ibilbideari Lezoko fanfarreak hasiera ofizialaren ondoren, eta jende andana abiatu zen atzetik. Euri tanta potoloek eguna umeltzeko saiakera egin bazuten ere, euskararen jaiari enbarazu handirik ez zioten egin hodeiek.
Jaizkibel zaindari zela, Pasaiako badia eta Lezorantzako paraje ederrak ikusiz ibilbide atsegina zain zuten festara inguratu ziren milaka lagunek. Gazteenek hartua zuten ingurua, Des-kontrol talde arrasatearraren kontzertuaren zain; taldekide bat gaixo zen eta ez zuten jotzerik izan, ordea. Hala ere, aitzakiarik ez zen falta, eta eguerdian taula gaina hartu zuten Ze esatek taldearen doinuekin lehertu zen festa. Txan Magoak ere aho zabalik utzi zituen haurrak eta helduxeagoak. Zapi gorri eta berdeak aurrera eta atzera, esku jokoekin buruhauste bat baino gehiago eragin zuen magoak. Eguerditik aurrera berriz, gustu guztien neurrira prestatutako kontzertuak ziren aukeran, Gose, Betagarri, Anje Duhalde, Gozategi edo Esne Beltza, tartean.
Nabarmentzekoa izan zen, bestalde, aparkalekuetan edo guneetan antolatzaile lanetan zebiltzanen lana, baita, garbiketan zebiltzanena ere. Ibilbide bazterrak zein komunak txukun izate aldera, etengabe aritu ziren garbitze lanetan. Egunaren aurpegi iluna, berriz, osasun arreta puntuetan eta Lezoko anbulatorioan izan zuten, gehiegizko alkohol kontsumoagatik dozenaka artatu zituzten-eta.


http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/10/04/sociedad/euskadi/bostekoa-lezori
Kilometroak 2010

Bostekoa Lezori!

Pasaia-Lezo lizeoaren deialdiari erantzunez, milaka eta milaka lagunek bat egin zuten atzo Gipuzkoako ikastolen jaialdiarekin. Eguraldia lagun, giro ezinhobea izan zen egun osoan eta antolatzaileak "erabateko arrakastaz" mintzatu ziren.
 
Elene Arrazola - Lunes, 4 de Octubre de 2010 - Actualizado a las 04:29h.

Eguraldia lagun, egun guztian zehar jende ugari ibili zen bost guneetan barrena.
Eguraldia lagun, egun guztian zehar jende ugari ibili zen bost guneetan barrena. (Ainara Garcia)

Esan eta egin. Pasaia-Lezo lizeoak eskatu bezala, milaka euskaltzale hurbildu ziren atzo Lezora Gipuzkoako ikastolen festarekin bat egin eta ikastetxe berriaren proiektuari bostekoa ematera.
Eguraldia lagun, goiztiarrenak Saldise plazan bildu ziren zabaltze ekitaldia ikusteko, baina jende gehiena eguerdi aldera ailegatu zen, euri tantek festa mehatxatuko zutela zirudienean. Zorionez, lainoek euriari eutsi zioten eta giro aparta izan zen iluntzera arte.
Ohi bezala, lehenbiziko orduak lasaienak izan ziren eta familia mordoa zirkuitua egitera animatu zen. Bittor Goikoetxea, Maria, Ixiar, Iker eta Aitorrekin joan zen maldan gora Darieta gunerantz. Lezotarrak izanik, "pozik" zeuden festa handiarekin, "txikienentzako eskola berria egiteko balioko duelako".
Momentu horretan, Uk Bill taldea zegoen bigarren guneko oholtza gainean eta musikariei begira, Maite, Ariane, Irene, Leire eta Maitane gazteak. "Mungiatik etorri gara eta Des- Kontrolen kontzertua ikusteko irrikan gaude", esan zuten 17 urteko neskek.
Hauek bezala, ehunka gazte bildu ziren eguerdirako bigarren gunean eta baita bosgarrenean ere, Emon, Betagarri eta Esne Beltzaren ikuskizunek jende andana erakarri baitzuten herrira.
Horrelakoetan gertatzen den bezala, batzuk disfrutatzeko beste batzuk lan egin behar izan zuten eta atzokoan 1.500 bat boluntario aritu ziren beharrean. Pasaia-Lezo lizeoko ikasle ohiak izanik, Ane, Garbiñe, Udane eta Irunek beren buruak eskaini zituzten garbiketa lanetan aritzeko.
Hori dela eta, goiz osoa erratzak eta palak eskuartean hartuta zaborrak biltzen igaro zuten neskek. Baina, eguerdian zeregin horiek alde batera utzi eta dantzari arropak jantzi zituzten Lopene plazan gainerako Alkartasuna taldekoekin euskal dantzen ikuskizuna eskain-tzeko.
Bost gune ezberdin
Familia osoarentzako programa
Ibilbidea bost gunetan banatu zuten antolatzaileek eta bakoitza publiko bati zuzendua prestatu zuten. Lehenbizikoan, esaterako, txikienentzako aktibitatez bete zuten; haur jolasak, marrazketarako gunea, dantza ikuskizunak...
Arrakasta gehien, salto egiteko oheek lortu zuten, ehunka ume ausartu baitziren gorputzari soka lotu eta jauzika hastera. Hala ere, gaztetxoenek nahiago izan zuten marrazten gelditu. Bi urte eta erdiko Pasai Antxoko Junek, adibidez, behiak margotzen eman zuen goiza amona Arantzarekin eta "oso ondo" pasatu zuela adierazi zuen.
Metro eskasetara, Ataundik joandako talogileen koadrila jo eta su aritu zen arto opilak egiten. "Kilometroak Santo Tomas eguna ez den arren", Mila Aldasororen aurreikuspenak positiboak ziren goiz erdian: "Eguraldi ona egiten badigu 1.000 talo inguru saltzera ailegatu gaitezke".
Gipuzkoa osotik etorritako artisauak ere ikus zitezkeen erdigunean bitxi, jolas, jaki eta gainerakoak saltzen. Ziurrenik, hauek ere atzo ez zituzten urteko salmenta onenak lortuko, baina giro paregabeaz gozatu ahal izan zuten. Izan ere, kalean egote hutsa festan parte har-tzeko beste modu bat izan zen dultzaineroak, joaldunak, Tirri Tarra fanfarrea, Deiadar eta Alkarkide txarangak eta Ezkia kanta abesbatzak bat-bateko ikuskizunak eskaini baitzituzten bost guneetan.
Bilbotik etorritako Amaia, Gen-tzane, Haizea, Aida, Ane, Ariane, Laura, Arrate eta Sergiok primeran pasatu zuten alde batetik bestera ikuskizunekin gozatu eta parranda egiten. Bizkaitarrak izanik, Ibilaldia ere oso gogoko dute, "baina ikusi beharko da Kilometroakek gailentzen duen".
Done Jakue bidea ezagutarazteko asmoz, Amaia eta Unai erromesen arropekin jantzita joan ziren Lezora. Begira gelditzen zitzaien guztiei ibilbidearen berri eman eta kamiseta bana oparitzen zieten Done Jakue bidea egitera gonbidatuz.
"Erabateko Arrakasta"
Milaka lagun eta milaka auto
Kilometroak 2010eko balorazioa egiteko momentuan, antolatzaileek "erabateko arrakastaz" hitz egin zuten. Alde batetik, "milaka eta milaka" parte hartzaile izan zirela jakinarazi zuten eta horren seinale, Renfeko zerbitzua "hainbatetan kolapsatu" egin zela ziurtatu zuten. Bestalde, autoentzako atondu ziren aparkalekuak "gainezka" egon zirela informatu zuten eta Pasaiako portuaren eremu zabalean zeuden aparkatzeko tokiak ere bete zirela azaldu zuten.
Bazkari garaian bi jangelak ere "gainezka" egon zirela esan zuten, salmentara atera zituzten txartel guztiak amaitu egin baitziren. Euskal Label postuan, berriz, txala erre zuten eta eskaini zituzten 2.550 razioak eguerdirako amaitu ziren.

http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/513892/pasaia-lezok-kilometroak-2010-hartuko-du/

ALBISTEAK

Gipuzkoako ikastolen jaia

Pasaia-Lezok Kilometroak 2010 hartuko du gaur

Erredakzioa - 2010/10/03 |
Iruzkina egin

Sei kilometro eta bost gune ditu Pasaia-Lezo Lizeoak prestatutako ibilbideak. Besteak beste, Esne Beltza, Governors eta Gose taldeek kontzertua entzuteko aukera dute. Jarraian, egitaraua.


Gaur, urriaren 3an, Pasaia-Lezok Gipuzkoako ikastolen aldeko jai handia hartuko du 'Hona bostekoa' lelopean. Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu du aurtengo Kilometroak 2010.
Ibilbideak sei kilometro eta bost gune ditu: Arraintoki Saldise, Darieta, Amunttene, Urrullo eta Algeposa.
Goizeko bederatzi eta erdietan irekiko dute zirkuitua eta, arratsaldeko zazpi eta erdiak arte, hamaika ekitaldi izango dira bertan.
Kontzertuak
Kontzertu eskaintza zabala izango da Pasaia-Lezon bihar igandean. Musika jaun ta jabe izango da bigarren eta bosgarren guneetan.
Lehenengo gunean, adibidez, Anje Duhalde (16:00) eta Gozategi (17:30) arituko dira. Bigarrenean, Darietan, Des-kontrol taldearen kontzertua bertan behera geratu denez, Governors taldea izango da bertan (11:30) zuzeneko indartsua eskaintzen. Gune berean, Ze Esatek (13:00), Gose (14:30), Naizroxa (16:00) eta Yelow Page (17:30) taldeek ere joko dute. Hirugarrenean, Amunttene izenekoan, Kupela (16:00) eta Triki Ta Ke (17:30) egongo dira. Amaitzeko, bosgarren guneak Gasteizko Betagarri eta Esne Beltza taldeen zuzenekoak hartuko ditu, 15:00etan eta 17:00etan hurrenez hurren.
Haurren txokoa
Lagunekin, familiarekin eta haurrekin euskal giroan gozatzeko egun aproposa izango da Kilometroak 2010.
Haurrei zuzendutako ekitaldi nagusiak honakoak dira: Txan Magoa (1. gunea, 13:00), Betizuak diskofesta (3. gunea, 12:00), Hipo eta Tomax pailazoen ikuskizuna (3. gunea, 14:30) eta Poxpolo eta konpainia (4. gunea, 10:30).

http://www.diariovasco.com/v/20101004/al-dia-local/multitud-respalda-ikastolas-20101004.html








KILOMETROAK 2010

Una multitud respalda a las ikastolas








Decenas de miles de personas acudieron ayer a la fiesta del Kilometroak de Lezo. Los organizadores hacen «balance positivo» y dan las gracias a los 1.500 voluntarios

04.10.10 - 01:53 -


Decenas de miles de personas acudieron ayer a la fiesta del Kilometroak en Lezo, organizada por Pasaia-Lezo Lizeoa. El dinero recaudado se destinará a sufragar la construcción de un nuevo centro educativo para los niños de entre 0 y 5 años, que ahora deben ir hasta Pasaia.
La organización emitió por la tarde un comunicado en el que hacía un «balance positivo» y daba las gracias a las 1.500 personas que ayer ejercieron de voluntarios en las cinco áreas del circuito.
La fiesta de las ikastolas guipuzcoanas comenzó a las 9.15 de la mañana con los discursos habituales y el corte de la cinta. El primer acto de la mañana fue un toque de cuerno, y a continuación dos mujeres entonaron unos irrintzis. Previamente, unas dantzaris con unos remos habían acotado la zona.
Llamó la atención que no acudiera ninguna representante de alto nivel del Gobierno Vasco, y que fuera el director de gabinete del Departamento de Educación, Javier Nogales, quien ostentara la representación de Lakua. Los alcaldes de Lezo y Pasaia, Haritz Salaberria y Maider Ziganda, se refirieron a tres personas que están inculpadas en el caso Udabiltza -Xabier Alegria, Imanol Esnaola y Juan Carlos Alduntzin- por su calidad de ex padres y ex alumnos de la ikastola organizadora.
Luego, los chavales de la ikastola volvieron a ofrecer la coreografía de la canción oficial del Kilometroak. Como se sabe, la canción ha sido una creación del trikitilari hernaniarra Xabi Solano, y la coreografía ha sido diseñada por Gotzon Poza.
A lo largo del circuito se veían muchas cuadrillas de adolescentes, un sector de la población especialmente aficionado a esta fiesta, y que en bastantes casos acude provisto de garrafas de bebida. Los organizadores del Kilometroak se ven obligados todos los años a hacer un llamamiento contra el botellón.
Había varios puestos de venta de ropa, con mucho trajín. En el caso de las chicas, una prenda de mucha aceptación han sido los vestidos, y entre los chicos y hombres, las camisetas básicas. En las ropas a la venta predominaban los cinco colores presentes en el logotipo de la fiesta: verde (símbolo de Lezo), rojo (Pasai Antxo), azul (Trintxerpe), morado (Pasai San Pedro) y rosa (Pasai Donibane).
Durante toda la mañana paseó de un lado a otro el hombre-mascota, Boxton, que esta vez tenía acompañante: Boxtin. Ha sido un padre del Pasaia-Lezo Lizeoa quien ha encarnado a Boxton durante todo este año.
A las 12 del mediodía, en el polideportivo Bekoerrota, se llevó a cabo la ceremonia de traspaso del testigo del Kilometroak a la ikastola que lo organizará el próximo año. La Federación de Ikastolas de Gipuzkoa ha decidido que sea la ikastola Ikasberri quien asuma el Kilometroak 2011. Es la tercera vez que Azpeitia acoge la fiesta de las ikastolas. Anteriormente lo había hecho en los años 1979 y 2000.


http://www.diariovasco.com/

EL VIDEO DEL DÍA
Lezo fue una fiesta con el Kilometroak


http://www.elpais.com/diario/paisvasco/
Fotografia

(JAVIER HERNÁNDEZ )

ampliar ampliar


http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Masiva/respuesta/fiesta/Kilometroak/elpepiesppvs/20101004elpvas_3/Tes

Masiva respuesta a la

fiesta del 'Kilometroak'

04/10/2010

Decenas de miles de personas recorrieron ayer la ruta del Kilometroak, la fiesta de las ikastolas de Guipúzcoa, que se celebró en Lezo, en favor del centro Pasaia-Lezo Lizeoa. Según la responsable de este centro, Junkal Mintegia, los ingresos de ayer y del resto del año permitirán construir un nuevo edificio para los alumnos de cero a cinco años que actualmente tienen que desplazarse a Pasaia. El director de Educación del Gobierno vasco, Javier Nogales, inauguró el circuito de 6 kilómetros recordando en su discurso que "la educación vasca es un sistema muy rico, que tiene su ser en la autonomía de los centros escolares, reuniendo a proyectos educativos diversos".
Fiesta del 'Kilometroak'
Ampliar
Fiesta del 'Kilometroak'- JAVIER HERNÁNDEZ
Masiva respuesta a la fiesta del 'Kilometroak'

Decenas de miles de personas recorrieron ayer la ruta del Kilometroak, la fiesta de las ikastolas de Guipúzcoa, que se celebró en Lezo, en favor del centro Pasaia-Lezo Lizeoa. Según la responsable de este centro, Junkal Mintegia, los ingresos de ayer y del resto del año permitirán construir un nuevo edificio para los alumnos de cero a cinco años que actualmente tienen que desplazarse a Pasaia.







2010-09-23

Egunaren bezperakoak

http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-10-01/p00002003/kilometroak.htm
Kilometroak
Iritzia
Joseba Etxegoien
Lezo
Mila metroko zatiak, zehatz-mehatz. Ehun dezimetro, hamar dekametro, ehun mila zentimetro eta milioi bat milimetro, ikastolan ikasitakoaren arabera (attometro eta pikometro direlakoak Wikipedian ezagutu ditut). Neurriz, kilometro guztiak berdinak, hortaz.

Nahi duena esango du Nazioarteko Unitate Sistemak (eta ikastolako irakasleak), baina guk badakigu hori ez dela egia. Galdetu, bestela, Arditurriko bidegorrian gora eta behera dabilen edozein korrikalariri: kilometro berberak egun batetik bestera jasaten dituen aldaketez ariko zaizu. Eta nork ez du pairatu, autoz egindako bidaia luzeetan, hasierako kilometro ilusioz beteen eta bukaerako kilometro bukaezinen arteko aldea.

Neurriarekin gertatzen den gauza berbera gertatzen da festarekin ere. Eta honetan guztiz ados izango dira ikastolako maisu-maistrak, aurten egitea egokitu zaien lan pilak ez baitu aurreko urteetakoarekin zerikusi handirik izango.

Kilometroak guztietan izaten da gune ezberdinetan banatutako ibilbide bat, ados. Baita abestia, leloa eta logoa ere. Txan magoa eta Betagarri ere han izaten dira, beti. Baina ingurukoen esanei arreta jartzea nahikoa da, aurtengoak dituen ñabardura propioez jabetzeko.

Zeinen ondo, aurten herrian bertan egingo digute ikastolen aldeko jaia. Oholtza hau iaz toki hobean jarri genuen, soro honek lokaztuta bukatzeko arrisku handia du. Hau marka, egun bakarreko jaia eta asteburu osoan autoa ezin aparkatuz ibili behar! Oraingoan parranda barra barrutik ikusi beharko dugu; aukeran, goizez bakarrik, arratsaldean beste aldera pasatu ahal izateko. Hemen dira betikoak, diru eske; noiz etorriko zarete ematera? Litroak hartu eta ibilbidetik aldenduko gara, gurasoek harrapa ez gaitzaten. Haurren aulkitxoekin aterako gara koadrilakoak, bazkaria taperrean (edo zianbreran) hartuta. Motorrarekin ibiltzeko eman nuen izena diru-bilketan, baina ez nuen uste hamabi orduko turnoa egin beharko nuenik; hamabi ordu gunez gune! Eguraldi ona egin dezala, euririk ez mesedez, arren, erregu eta otoi... aitaren eta semearen eta...

Esan beharrik ez dago azken hitz hauek Kilometroak prestatzen buru-belarri ibili den baten ahotik entzun nituela. Aurreko esaldiak, berriz, harategian, Urrullo parean, lagunen bati, herriko taberna batean, ikasleei edo bizilagunei lapurtu dizkiet.

Tamalez, esaldi bat edo beste erredakzioan itzuli behar izan dut, euskara eskura izatea ez baita nahikoa. Haur txikienen ohiturak berreskuratzea komeni zaigu, euskara gehien haiek egin eta haiei egiten zaielako. Eta eskura duten guztia ahora eramaten dutelako.

http://lezo.hitza.info/

2010-10-02 | 15:55:57
Ordu batzuk besterik ez dira falta Kilometroetarako. Urte guztiko lanaren ondoren, dagoeneko dena prest dago Lezon. Guztira, sei kilometroko ibilbidea antolatu du Pasaia-Lezo Lizeoak, Kilometroak antolatzeko arduradunak, eta sei gune atondu. Bihar, eguraldi ona eta jendearen laguntza besterik ez dira beharko eguna borobiltzeko.
Aste hasieran biharko euria iragarri bazuten ere, Euskalmeten arabera, arrats partean egingo du eguraldiak okerrera bihar, baina egunean zehar ateri izango da, hego haizearekin. Haize ufadak zertxobait zakarrak izango direla iragarri du.
http://www.diariovasco.com/v/20101002/pasaia-errenteria/hona-bostekoa-espontaneo-garbera-20101002.html


PASAIA - ERRENTERIA

Un 'Hona bostekoa' espontáneo en Garbera

02.10.10 - 02:46 -
Más de 60 alumnos de Pasaia Lezo Lizeoa sorprendieron a cuantos a media tarde de ayer se encontraban en el Centro Comercial Garbera de San Sebastián con la coreografía de 'Hona bostekoa', la canción compuesta a modo de himno para el Kilometroak 2010. La música comenzó a sonar sin previo aviso en la zona de cafeterías y de inmediato, jóvenes y niños se lanzaron a bailar en grupo ante la mirada de quienes realizaban sus compras. Sobra decir que se ganaron el aplauso del improvisado público.
Un 'Hona bostekoa' espontáneo en Garbera
Niños y jóvenes bailaron el himno del Kilometroak en el centro comercial Garbera. :: ARIZMENDI

http://www.diariovasco.com/v/20101002/pasaia-errenteria/mascota-boxton-generado-corriente-20101002.html





Agustín Migeltorena, Director de Pasaia Lezo Lizeoa

«La mascota Boxton ha generado una corriente de simpatía»

02.10.10 - 03:00 -


«La mascota Boxton ha generado una corriente de simpatía»
Agustín Migeltorena. :: ARIZMENDI

A pocas horas de que el Kilometroak viva su pistoletazo de salida, en Pasaia Lezo Lizeoa ultiman los preparativos de una edición que invita a toda la comarca y al resto de Gipuzkoa a disfrutar de la fiesta del euskera. Su director, Agustín Migeltorena, realiza una valoración de la labor de equipo desarrollada hasta hoy.
- Cuando esta entrevista sea publicada restarán menos de 24 horas para la celebración del Kilometroak. Es el momento de hacer balance de esos 12 últimos meses de trabajo. ¿Qué sensación le queda?
- La sensación es doble. Por un lado, de cansancio por el trabajo que hemos llevado a cabo; y por otro, de satisfacción. Es una combinación de ambas. Pero tengo que destacar el 'auzolan', ese trabajo en conjunto que ha sido muy arduo. Empezamos a trabajar hace 18 meses, aunque fue hace 12 cuando se formó el primer núcleo de 120 personas que, en ocasiones, ha llegado hasta las 400; una cifra que se multiplicará el domingo. Coordinar a todas ellas y las variables que puedan surgir para que acaben bien atadas es algo difícil. Por suerte, tenemos la experiencia acumulada de muchos años y los informes elaborados por quienes nos han precedido en anteriores ediciones.
- Tampoco debe de ser tarea fácil reclutar a tantos voluntarios.
- El 'auzolan' ha sido una característica de los vascos, no digo que exclusiva, pero sí importante. Tenemos una impronta que hace que no nos quedemos en casa, a pesar de que la sociedad tienda al individualismo. Nuestra experiencia ha sido, en ese sentido, satisfactoria, porque hemos visto cómo la gente se implica y eso te hace sentir que no estás solo.
-La comunidad de Pasaia-Lezo Lizeoa ofrece, vista desde fuera, una imagen de cohesión. ¿Es real?
- Nos gustaría que fuese una característica bien potente. Es algo que buscamos. Ésta es una comunidad abierta y dinámica formada por padres, socios colaboradores y otros que vendrán detrás.
- Pese a ello, imagino que la labor que han llevado a cabo no habrá estado exenta de dificultades. ¿Cuáles ha sido las mayores a las que se han enfrentado en este último año?
- Tal vez los malentendidos y pequeños roces que hayan podido surgir en el trabajo de los voluntarios. El trabajo del 'auzolan' tiene también sus contradicciones. Con tantas personas es normal que surjan desencuentros. Todos somos humanos.
- La de 2010 es una edición en la que tiene especial simbolismo el número cinco. En el lema, en el número de poblaciones que engloba, en sus objetivos. Dígame cinco cosas con las que se quedaría de esta aventura.
- La primera, la cohesión. La segunda sería la satisfacción por ver la comunidad educativa en marcha impulsando los objetivos consensuados entre todos. La tercera, ver ese relevo generacional que se produce, el comprobar que existe. Quienes ayudaron en 1997 a que también organizáramos el Kilometroak, continúan echando una mano, pero ahora en segunda fila porque hay otra generación dispuesta a trabajar. La cuarta viene de la mano de los ex alumnos y la alegría que te produce que, estén donde estén, llaman para ofrecerse a echar una mano. Son detalles gratificantes.
- ¿Y la quinta? ¿Sería el reto de la nueva ikastola?
- Sí. Estamos satisfechos porque los objetivos económicos que nos habíamos marcado se han logrado a través de la venta de ropa y rifas, aunque aún queda un día, el más importante. No me olvido tampoco de nuestro logotipo. 'Boxton', al que han dado vida tres o cuatro personas, ha generado una corriente de simpatía.
- Otra característica de esta edición ha sido la utilización de internet y las redes sociales. ¿Será una seña de los nuevos tiempos que nos toca vivir?
- Es algo que ha venido de la mano de los más jóvenes. Para ellos, todo eso es más dinámico. Los mayores aún no estamos tan acostumbrados.

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/10/02/sociedad/euskadi/milaka-lagun-bilduko-dira-bihar-lezon-kilometroak-jaiari-bostekoa-emateko

Milaka lagun bilduko dira bihar Lezon Kilometroak jaiari bostekoa emateko

Batzen duen diruarekin Pasaia-Lezo Lizeoak lehen hezkuntzako azpiegitura hobetuko du
Zonaldeko ikastolen mugimendua abiatu zutenen izenean, Inazio Esnal apaizak omenaldia jasoko du eguerdian
E. Arrazola - Sábado, 2 de Octubre de 2010 - Actualizado a las 04:30h.
Donostia. Pasaia-Lezo lizeoak bigarrenez hartu du Gipuzkoako ikastolen jaialdia antolatzeko erronka eta 1997. urteko arrakasta lagun, biharkoan Pasaiako badiara milaka lagun hurbiltzea espero dute. Ohi bezala, antolatzaileek familia osoari zuzendutako programa zabala prestatu dute. Festarekin lortzen duten diruarekin Haur Hezkuntzako azpiegitura hobetuko dute.
Jaialdia goizean goiz hasiko da, 9.30ean, Lezoko Saldise plazan egingo duten irekiera ekitaldiarekin eta ordu erdi beranduago, musika ekitaldiak hasiko dira.
Goiztiarrenak, Amaren alabak, Uk Bill eta The Lirium tremen(do)s taldeak izango dira, eta haien atzetik Anje Duhalde, Gozategi, Gose, Kupela, Oskarbi, Betagarri eta Esne Beltzaren ikuskizunak izango dira, besteak beste.
Horiez gain, haurrei zuzendutako Txan magoa, Korri Xalto eta Briko, Betizuen saioak ere izango dira egun osoan zehar.
Ibilbidea bost gunetan banatu dute. Lehenengoa Arraintoki izango da, Berroeta kiroldegiaren parean abiatu eta Altamira auzoan barrena sartuko dena. Bigarrena, Darieta gunea, Lezoko futboi zelaian kokatuko da eta hurrengoa, Amuttenekoa, herriondo bailaran aurrera eginez aurkituko dute oinezkoek. Laugarren gunea, Urrullokoa, Jaizkibel mendian egongo da eta azkena, Algeposakoa, industriaunean.
Ibilbideak bost sarrera izango ditu eta hauetan haurren izen-abizenak idazteko pultserak banatuko dira, txikiak galduko balira gurasoek errazago aurki ditzaten.
Omenaldia Eguneko ekitaldi garrantzitsuenetariko bat zonaldeko ikastolen mugimendua abiatu zuen taldeari egingo zaion omenaldia izango da. Hitzordua 12.00etan izango da Lezoko kiroldegian eta oroigarria Inazio Esnal apaizak jasoko du guztien izenean.
Aukeratu duten (H)ona bostekoa! leloak ikastola osatzen duten Lezo eta Pasaiako lau barrutiei (Antxo, Donibane, Trintxerpe eta San Pedro) erreferentzia egiten die. Eta baita festara inguratzen direnei bostekoa luzatu ere.
Aurtengo abestia Esne Beltzak sortu du eta hori dela eta, bihar 17.00etatik aurrera, taldeak eskainiko duen kontzertuan entzun ahal izango da, Algeposa gunean.

http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-09-30/p00004002/igandean_autoak_eramango_ditu_garabiak_gaizki_aparkatuta_badaude.htm
Igandean autoak eramango ditu garabiak, gaizki aparkatuta badaude
Lezo 2010-09-29 | 16:54:41
Herriko bost kaletan ez aparkatzeko eskatu du Udalak, Kilometroak jaialdiak eragindako aldaketengatik
Erik Gartzia
«Udala zorrotza izango da igandean autoa lekuz mugitu ez dutenekin». Jon Legorburu zinegotziaren hitzak dira. Izan ere, igandean Kilometroak jaialdia ospatuko dute Lezon eta herriko hainbat kaletatik pasatuko da ibilbidea. Normalean kale horietan autoak aparkatzen dituzte eta egun horretan ez uzteko eskatu dute Udaletik. Bezperatik utzi behar dira libre edo, bestela, garabiak eramango ditu.

Herriko bost puntutan ezingo da utzi autoa: Polentzarrene kalean (euskaltegitik liburutegira); Arraintokin; Eugenio Otxoan (anbulatorioaren atzeko aldeko kalean); Altamirako Tomas Garbizu etorbidean eta Aralar kaleko aparkalekuan. Autoak Algeposan edo hilerriko aparkalekuan uzteko eskatu du Legorburuk eta Altamirako biztanleei, berriz, Altzate igerilekuen ondoan.

«Badakit ezerosoa dela kotxea lekuz aldatzea, baina urtean behin izaten da Kilometroak eta Lezon inoiz ez da izan. Denek jarri behar dugu gure zatitxoa ongi irten dadin», esan du Legorburuk. «Gainera, herritarren hobebeharrez da. 100.000 lagun pasatzen diren leku batean beti egongo da kaltea eragin dezakeen bat», gaineratu du.

Txosnak, 23:00ak arte

Bestalde, Goiko Plazan txosnagunea jarriko dute igandean, 23:00ak arte. «Astelehenean herritarrek ikastetxera edo lanera joan behar dute eta errespetatu egin behar zaie», argitu du zinegotziak.

http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-09-29/p00004005/do_you_know_kilometroak.htm 
'Do you know Kilometroak?'

Kilometroak
Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko hiru jokalari izan ziren atzo Lizeoan; ikasleek egin zizkieten galderei erantzun zieten, ingelesez
Erik Gartzia

«Do you know Kilometroak?» («Ezagutzen al duzue Kilometroak?»). Azken segundoan txapel bat jarri izan baliete bezala geratu ziren atzo goizean Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko hiru jokalari galdera hori entzun zutenean. Izan ere, Pasaia-Lezo Lizeora bisita egin zuten saskibaloi talde horretako hiru jokalarik: Nikoloz Tskitishvili georgiarra, Jimmy Baron estatubatuarra eta Domen Lorbek esloveniarra.

Aurtengo udaran iritsi dira Donostiako taldera hiru jokalari horiek. Beraz, Kilometroak jaialdia zer den jakiteko denbora gutxi izan dute. Hala ere, Lizeoan egin zuten egonaldiaren ondoren badakite zer den.

Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin izan ziren hiru jokalariak, haiek prestatutako (eta momentuan otu zitzaizkien) galderei erantzuteko. Elkarrizketa zuzena izan zen, ikasleek ingelesez egin baitzizkieten galderak, «maila onarekin», jokalariek eurek onartu zuten moduan.

Askotarikoak izan ziren galderak. NBAz galdetu zieten, bizitza pertsonalaz, euren jaioterrien gainean eta Euskal Herriaz ere galdetu zieten. Galdera bakarrari eman zioten erantzun berbera hiru jokalariek: ea nor zen eurek gehien miresten zuten jokalaria. «Michael Jordan» esan zuten, ia aho batez.

Chicago Bulls-eko izarra izan zenaren kontra jokatu ez bazuten arren, eurek miretsi izan dituzten beste hainbat jokalariren aurka jokatu izan dute: Shaquille O´Neal, Kobe Bryant... Euren aurka jokatu zuten lehenengo partidan «harrituta» geratu zirela esan zuten.

Taldeei dagokienez, Baronek zein Tskitishvili-k Chicagoko taldea gustukoen dutela onartu zieten Lizeoko liburutegian zeuden ikasleei. Lorbek esloveniarrak, aldiz, Bartzelona du gogoko. Aukera horretan beste arrazoi batek ere pisua baduela aitortu zuen Lorbek-ek: futbolak. Izan ere, kirol hori gustuko du Lorbek-ek eta oraindik ere, «ahal duenean», futbolean aritzen dela esan zuen.

Tortilla eta pintxoak

Duela denbora gutxi iritsi baziren ere, Donostialdeko tabernak ezagutzen dituztela igarri zitzaien. Baron-ek eta Lorbek-ek, euskal jakien gainean galdetu zietenean «pintxos» erantzun zieten ikasleei. Georgiarrak, berriz, tortilla gustuko duela esan zuen. Donostiako gaugiroa ere bai, «jende asko ibiltzen delako kalean». Euskal kulturaren gainean ere galdetu zieten. Georgiarrak entzuna zuen euskara eta jaioterriko hizkuntza lotuta zeuden teoria. Gainera, georgiar ahoskeraren antzeko abizena duen lagun gasteiztarra duela ere esan zuen Tskitishvilik.

Saskibaloi kantxan momentu batez protagonista izaten direnak ere izan zituzten hizpide ikasleak: cheerleader-ak. Lehen begiratzen ziela aitortu zuen Tskitishvili-k, «baina ezkondu nintzenetik ez».

Gustura aritu ziren jokalariak erantzuten, are gusturago ikasleak, galdera mordoa egin baitzieten. Galderak ere egin zizkieten ikasleei, ea norbait Amerikako Estatu Batuetan izan zen edo klaseko garaiena nor zen, esaterako. Saioaren bukaeran jokalarien sinadurak jaso ahal izan zituzten, baita eurekin argazkiak atera ere.

Baron-ek, Lurbek-ek eta Tskitishvili-k kantxan adierazi behar ez dizkieten urratsak egin zituzten, egungo bizitokia hobeto ezagutzeko. Ikasleek ere egin zituzten, ingelesa hobetze aldera. Euskararen aldeko urratsek, berriz, Kilometroak egingo dituzte igandean.

http://www.diariovasco.com/v/20100929/pasaia-errenteria/kilometroak-contara-cinco-zonas-20100929.html





LEZO

El Kilometroak contará con cinco zonas





Se han organizado actuaciones musicales, magia, payasos y se ofrecerán dos menús diferentes en el polideportivo y el frontón Bekoerrota. El circuito se desarrollará en buena parte por la zona rural

29.09.10 - 02:31 -


Lezo acogerá la edición de 2010 del Kilometroak, que se va a celebrar el próximo domingo, día 3 de octubre, sobre un extenso circuito que discurre en su integridad por el término municipal. El objetivo de esta edición es el de recaudar fondos que irán destinados al nuevo edificio que Pasaia-Lezo Lizeoa va a construir en el propio Lezo.
Tras numerosos actos previos, que se han venido desarrollando a lo largo del año para preparar la fiesta, por fin llega la hora de la verdad y Lezo se prepara para acoger el Kilometroak, que va a estar dividido en cinco zonas diferentes.
La apertura del mismo tendrá lugar a las 9.30 de la mañana en la zona más cercana al casco urbano, que será la de Arraintoki y Saldise. En dicha zona se sucederán actuaciones como las de los payasos Korri, Xalto Ta Brinko, el mago Txan, o el cantante Anje Duhalde.
La segunda zona, la de Darieta tiene programados conciertos de Des-Kontrol, Ze esatek o Gose.
La tercera zona, la de Amunttene acogerá la diskofesta de Betizu y a los payasos Hipo eta Tomax.
La cuarta, la de Urrullo, también contempla la presencia de los payasos Poxpolo ta Konpainia y una actuación del grupo Oskarbi. Por último la quinta zona, la de Algeposa, acogerá la presencia de Betagarri o Esne Beltza, entre otros.
El final de la fiesta se anuncia para las 19.00 horas.
Dos menús distintos
Desde la organización han indicado que para los que quieran comer calientes se han preparado dos menús distintos, uno conocido como menú Kilometroak, se servirá en el polideportivo Bekoerrota ubicado en la primera zona, por un precio de 15 euros. También en la primera zona habrá otro menú de sidrería por 23 euros, que se podrá degustar en el frontón del polideportivo de Bekoerrota.
En la Plaza Saldise también se instalará una tómbola y por el precio de un euro cada boleto dará derecho a participar en un sorteo de numerosos y varios premios, que se llevará a cabo a lo largo de la jornada dominical.
El Kilometroak contará con cinco zonas
Kilometroak 2010. Jugadores del GBC con alumnos de Pasaia-Lezo Lizeoa. :: ARIZMENDI

http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-09-23/p00004002/kilometroen_egunean_aldaketak_egingo_dituzte_kaleetan.htm
Kilometroen egunean aldaketak egingo dituzte kaleetan
Kilometroak
Hainbat kaletan ezingo da kotxea utzi eta Polentzarrene kaletik bideratuko dute Donibanerako trafikoa
E. Gartzia
Hamar egun eskas geratzen dira Lezon Kilometroak ospatzeko eta egun horretan dena ondo ateratzeko neurriak hartzen ari dira antolatzaileak. Horietako neurri bat da ibilgailuek ibilbidean eta inguruetan trabarik ez egitea.

Horregatik, egun horretarako Lezoko hainbat kaletako trafikoa eta aparkalekuak moldatuko dituzte. Trafikoari dagokionez, ezingo da kotxerik erabili Lezon, ibilbidea erdigunetik pasatuko baita. Hala ere, Donibanera doazen autoak (baita bertatik datozenak ere) Polentzarrene kaletik pasatuko dira. H1 lineako autobusak ere bertatik igaroko dira. Bi noranzko izango ditu urriaren 3an kale horrek.

Bi noranzko izateko baina, kale horretan aparkatzen duten autoak beste leku batera eraman beharko dira. Hori bezperan egin beharko dute autoen jabeek. Hala ere, Polentzarrene ez da autoz hustuko duten kale bakarra izango. Beste lau kaleri ere eragingo die neurriak: Eugenio Otxoa kaleari, Arraintoki inguruari, Altamira auzoko Tomas Garbizu etorbideari eta Elias Salaberria kaleari.

Horren ordez, autoak Algeposa inguruan uzteko proposamena egin du Lezoko Udalak. «Enpresak gune bat utziko digu egun horretan autoek aparka dezaten», esan du Jon Legorburu Hiriginza, Obra eta Zerbitzu zinegotziak. Ildo horretan, itxiko diren kaleetan ez aparkatzeko eskatu du zinegotziak, «garabia erabiliko baitugu bestela».

Bandoak, abisua emateko

Legorburuk jakinarazi duenez, datozen egunetan bandoen bitartez emango diete abisua bizilagunei, «ahalik eta ondoen informatzeko». Hala ere, herritarrek zalantzarik badute, Udaltzaingora deitzeko eskatu du.

Kilometroak jaialdiaren antolakuntzaren izenean, Igor Elortza koordinatzaileak eskerrak eman zizkien bai Lezoko zein inguruko herrietako udalei, baita antolakuntzan laguntzen ari zaien erakundeei ere. Horrez gain, egun horretan larrialdirik izanez gero, ohiko telefonora (112ra) deitzeko eskatu du Elortzak. Kilometroen beste koordinatzaile Lorea Muguruzak barkamena eskatu die herritarrei eragozpenengatik.

http://www.eitb.com/gaztea/musika/osoa/507097/esne-beltza-des-kontrol-eta-betagarri-kilometroak-ikastolen-festan/

Urriaren 3an, Pasaia-Lezon

Esne Beltza, Des-kontrol eta Betagarri, Kilometroak ikastolen festan

L.Z. - 2010/09/22 | Erredakzioa |

Gainera, Ze Esatek, Gose eta Gozategi taldeen kontzertuak ere hartuko ditu Gipuzkoako ikastolen aldeko festak. Hemen duzue egitaraua:


Datorren urriaren 3an, igandea, Kilometroen jaia hartuko du Pasaia-Lezok eta, beti bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du Gipuzkoako ikastolen aldeko festan.
Ibilaldia bost gunetan egongo da banatuta eta goizetik hasita, hainbat kontzertu izango dira gune gehienetan.
Lehenengo gunean adibidez, Anje Duhalde eta Gozategi arituko dira. Bigarrenean, berriz, Des-kontrol, Ze Esatek, Gose eta Naizroxa taldeek joko dute eta hirugarrenean, Kupelak eta Triki Ta Kek. Amaitzeko, bosgarren guneak Betagarri eta Esne Beltza taldeen zuzenekoak hartuko ditu.

http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2010-09-24/013/007/aurten_bostekoa_emango_diote_kilometroetara_joaten_denari_aurten_pasaia_lezo_lizeoak_antolatu_du_gipuzkoako_ikastolen_jaialdia.htm2010-09-24
Aurten bostekoa emango diote Kilometroetara joaten denari
Aurten Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu du Gipuzkoako ikastolen jaialdia; urriaren 3an ospatuko da, Lezon
Samara Velte.
Donostia
Pasaia-Lezo Lizeoak azken urteotan izan duen matrikula hazkundea dela medio, eraikin berri bat egiten ari dira Lezon (Gipuzkoa), eta proiektu hori finantzatzeko hartu dute bertako arduradunek aurtengo Kilometroak jaia antolatzeko ardura. Urriaren 3an ospatuko da, Lezon, eta atzo aurkeztu zuten egitaraua ikastetxeko ordezkariek eta jaiaren antolatzaileek. Izan ere, ikastolak orain arte Lezoko haurrak hartzen bazituen ere, 25 urtean ez du eraikinik izan herri horretan. Junkal Mintegia Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakariak honela azaldu zuen: «Gero eta nabarmenagoa zen Lezoko hezkuntza komunitatearen eskaera, haurrak etxetik gertu edukitzeko. Beraz, eraikin berriarekin hazkundearen beharrari erantzuten ari gara, baita gurasoen eskaerari ere».

Gainera, beste helburu batzuk ditu lizeoak jaiari begira: haurren euskarazko hezkuntza, euskal hiztun aktiboak izan daitezen, eta euskal curriculuma aurrera ateratzea, gainerako ikastolekin bat eginda. Beraz, antolatzaileek bost helburu nagusi dituzte, bost auzotan daude ikastolaren eraikinak, eta bost hamarkada bete ditu duela gutxi Pasaia-Lezo Ikastolak. Hortik dator aurtengo leloa: (h)ona bostekoa.

Ikastolako hezkuntza komunitatea «bizia» denez, irudiari ere bizia ematea erabaki dute; horregatik, Boxton izeneko maskota erabili dute jaia promozionatzeko. Festako abestia Esne Beltza taldeak egin du; eta horren koreografia, Gotzon Poza ikastolako ikasle ohiak.

Garraio publikoaren alde

Ibilbidea sei kilometro luze izango da, eta «samurra, erraza eta polita», Kilometroetako koordinatzaile Igor Elorzaren esanetan. «Berdeguneak baditugu, eta, paisaia aldetik, ingurune ikusgarria da; Jaizkibel mendia bertatik bertara ikusten da, baita Aiako Harria ere». Bide guztia asfalto edo hormigoizkoa da.

Hainbat modu daude bertaratzeko. «Prestatuta gaude 5.000 auto inguru hartzeko, baina jendeak garraio publikoa erabiltzea nahi genuke». Jaialdirako, Renfek bagoi kopurua bikoiztu egingo du, eta ia hogei minutuan behin aterako dira trenak Lezo-Errenteriako geltokira. Lurraldebusek ere zerbitzu berezia eskainiko du Donostiatik, Oiartzundik, Irundik eta Hondarribitik.


http://noticiasdegipuzkoa.com/2010/09/24/sociedad/euskadi/dena-prest-lezon-urriaren-3an-ospatuko-duten-kilometroak-ikastolen-festarako
Pasaia Lezo Lizeoa

Dena prest Lezon urriaren 3an ospatuko duten Kilometroak ikastolen festarako

Pasaia Lezo Lizeoa da aurtengo antolatzailea, bere 50. urteurrenean
Garraio publikoa erabiltzeko deialdia egin dute, horretarako tren eta autobus eskaintza zabala eskainiz
A. ARAMBARRI - Viernes, 24 de Septiembre de 2010 - Actualizado a las 04:30h.

Antolatzaileak, ekitaldiaren aurkezpenean.
Antolatzaileak, ekitaldiaren aurkezpenean. (Javi Colmenero)

DONOSTIA. Dena prest dago 2010eko Kilometroak festarako. Gipuzkoako ikastolek urtero ospa-tzen duten jaialdia hurrengo igandean ospatuko da, urriak 3, Lezon. Pasaia Lezo Lizeoa da aurtengo antolatzailea eta bigarrengoz egiten du gainera, 1997koaren ostean. Edizio honetan Kilometroak festak bere 34. urtebetetzea ospatuko du.
Bost zenbakia izango da aurtengo Kilometroetako protagonista nagusia. Izan ere, edizio honetako osagai guztiek gordetzen dute zenbaki honekin erlaziorik: lau barrutik -Antxo, Donibane, Trintxerpe eta San Pedro- eta herri batek antolatzen du, bost gune egongo dira, Pasaia Lezo Lizeoak bost hamarkada betetzen dituelako... Leloa ere (H)ona bostekoa! da eta maskotak Boxton du izena.
Antolatzaileek aditzera eman dutenez, helburuak ere bost izango dira: lehenik eta behin, seme-alaben hezkuntzan ahal den heinean laguntzea; euskara da bigarren helburuko protagonista, eta euskal kultura hirugarrenekoa; laugarrena, Euskal Herriko eskola eredu propioaren aldeko apustuarekin jarraitzea da eta bosgarrena Lezoko ikastola berriaren eraikuntza sustatzen jarraitzea.
"BISTA IKUSGARRIAK" Aurtengo zirkuituak sei kilometro inguru ditu, eta Lezo eta bere inguruetan kokatzen da. Antolatzaileen esanetan, bidea adin guztietako jendeak egiteko modukoa da, eta zoru "egokia" du ibiltzeko, guztia hormigonaturik baitago. Gainera, apenas dago aldaparik, "Altamira auzora igotzen den bidea salbu". Jaizkibel, Aiako Harria, Pasaiako badia... Igor Elortza Kilometroetako koordinatzailearen hitzetan, bidean zehar bista "ikusgarriez" gozatzeko parada egongo da.
Bertara heltzeko ere ez da inongo arazorik izango. Festaren sustatzaileek garraio publikoaren aldeko apustua egin dute, eta bisitariei dei egin diete trenez edo autobusez bidaiatzeko. Renfek zerbitzu bereziak jarriko ditu: trenak 20 minuturo irtengo dira, eta euren garraio edukiera bikoiztu egingo dute, bagoi gehiago egokituz. Kilometroetara hurbildu nahi dutenek Errenteria-Lezo geltokian jaitsi beharko dute.
Autobusez ere egongo da mugi-tzeko aukera. Lurraldebus enpresak zerbitzu bereziak prestatu ditu Donostialdea, Oiartzun, Hondarribia eta Irun aldetik etorriko diren bisitarientzat. Gainera, aparkaleku zabalak ere izango dituzte kotxez edo antolatutako autobusez bidaiatzen duen jendearentzat. Autoak Lezoko kaian edo Sagasti industrigunean aparka-tzeko aukera egongo da, eta gutxi gorabehera 5.000 kotxe eta 300 autobusentzako tokia dagoela uste dute.
50 URTE Aurtengo Kilometroak antolatzen dituen ikastolak badu zer ospaturik. Izan ere, Pasaia Lezo Lizeoak aurten 50 urte betetzen ditu. Hori dela eta eguerdi partean On Inazio Esnal omenduko dute, ikastolen mugimenduarekin hasi zen belaunaldiaren izenean.
Lizeoak Pasaian eta Jaizkibel mendiaren magalean ditu azpiegiturak, eta gaur egun Lezon bertan ari da eraikin berri bat altxatzen. Junkal Mintegia Pasaia Lezo Lizeoko lehendakariak azaldu duenez, azpiegitura berri hau eraikitzearen zergatiak bi dira: ikastolak Lezon presentzia fisikoa izatea, eta eskaera akademiko gero eta zabalago bati erantzutea.


 GARA > Idatzia > Euskal Herria

Aurtengo Kilometroak jaiak bost gune izango ditu Lezon barrena

Boxton izango da Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu duen 2010eko Kilometroak jaiaren ikurra datorren urriaren 3an. Ikastolen jaiak Lezon eraikin berri bat sortzeko balioko du, baita euskal hezkuntza bultzatzeko ere. Bost gunetan banatutako ibilbidea Lezon dago bere osotasunean.
p013_f02_ONA.jpg

Nagore BELASTEGI
Kilometroak euskararen aldeko jai bat da, batik bat Gipuzkoako ikastolen aldekoa. Ideia hori azpimarratu zuen Arantxa Manterolak, Gipuzkoako ikastolen elkarteko lehendakariak, Ikastolen Etxean emandako prentsaurrekoan. Urriaren 3an ospatuko da ikastolen festa, eta, azken txanpa honetan, lehendakariak eskerrak eman nahi izan zizkien azken urteotan ikastolen hezkuntza proiektuaren alde lan egin dutenei, bereziki aurten Kilometroak antolatzea tokatu zaion Pasaia-Lezo Lizeoako kideei.
Pasaia-Lezo Lizeoan 1.200 ikasle inguru daude, eta, gainera, urtetik urtera ikasle gehiago dituzte. Hala, eraikina txiki gelditu zaie eta egokitze lanetan ari dira. Horrez gain, ikastolak Lezon egoitzarik ez duenez, 25 urte eta gero bertan ere eraikin bat egitea erabaki dute. Hain zuzen ere, Kilometroak jaian jasotako diruarekin egingo dituzte lan horiek.
Aurtengo Kilometroetako ibilbideak sei kilometro izango ditu eta Lezon izango da bere osotasunean, herrigunean zein auzoetan zehar hedatuko delarik. Bost gunetan banatutako ibilbidea oso samurra da; hala, aldapa bakarra lehen gunetik bigarrenera bidean izango da. Gainera, ibilbide oso-osoa asfaltatuta dago. Beraz, bisitariek ez dute inolako nekerik igaro beharko Altamirako auzoko bistekin gozatu ederra hartzeko.
Ohi bezala, gune guztiak ondo hornituta izango dira; arropa dendak, komunak, txartelak erosteko lekuak... ez dira faltako. Ekitaldiak ere, noski, barra-barra izango dira. Esandakoaren erakusle, lehenengo gunean sagardotegi menua edo Kilometroak menua dastatzeko aukera emango duten bi jantoki jarriko dituzte; hirugarrenen haurrentzako puzgarriak izango dira; laugarrenean, Eneko Sein Lizeoko ikaslea izango da bere astoekin; eta, azkenik, bosgarren gunearen amaieran, Saldise plazan, Eusko Label gunea izango da nahi duenak kalitatezko pintxoak jan ditzan.
Aparkaleku ugari prestatu dituzten arren, antolatzaileek Lezora heltzeko garraio publikoa erabiltzea oso erosoa dela gogoratu zuten, herria oso ondo komunikatuta baitago. Gipuzkoako barnealdetik iristeko modurik onena trena hartzea izango dela nabarmendu zuten, Renfek edukiera handiko trenak erabiliko baititu eta trenon maiztasuna ere handituko baitu. Gainera, txartelak aldez aurretik erosteko aukera izango da lehen aldiz. Donostialdetik gerturatzen direnek, aldiz, autobusez egin dezakete.
Aurtengo omenaldia On Inazio Esnal apaiz eta irakasle ohiak jasoko du ikastola sortu zen urteetan emandako laguntzagatik.

http://www.diariovasco.com/v/20100923/pasaia-errenteria/kilometroak-provocara-varios-cambios-20100923.html

El Kilometroak provocará varios cambios en el tráfico

23.09.10 - 03:20 -


Con motivo de la celebración el domingo, 3 de octubre, del Kilometroak-2010 en Lezo, el Ayuntamiento y responsables de la organización del mismo dieron a conocer ayer las variaciones que se van a producir en el tráfico por Lezo en dicha jornada.
La responsable de la organización Lorea Muguruza explicó que el circuito se ha establecido a partir de la rotonda de Altamira y discurrirá en buena parte por Gaintxurizketa.
Dado que la carretera comarcal GI-2638 estará cerrada al tráfico rodado, se ha habilitado un recorrido alternativo para dirigirse a Pasai Donibane por la calle Polentzarrene, que se convertirá en vía de dos sentidos con lo que no se podrá aparcar en la misma los días 2 y 3 de octubre. El autobús de línea también se desviará por este recorrido.
El Ayuntamiento ha editado un bando informativo en el que se da a conocer esta circunstancia y en el que también se pide que el día 3 de octubre no se circule en coche por Lezo y si se produce alguna incidencia se llame al teléfono 112.
El 2 y el 3 los coches no podrán aparcar en las calles Polentzarrene, Elías Salaberria, Eugenio Otxoa, Tomás Garbizu en Altamira y en el aparcamiento de Arraintoki.
En su lugar se han establecido lugares de aparcamiento alternativos especialmente en la campa de Algeposa, así como en la zona de las psicinas de Altamira y en el cementerio. Los coches que incumplan esta prohibición serán retirados por la grúa. Para solventar las dudas los vecinosas de Lezo pueden llamar también a la Policía Local.
Los organizadores piden a los vecinos que disculpen las molestias de esos dos días y agradecen a los ayuntamientos de Lezo y Pasaia por su buena disposición, así como a la Autoridad Portuaria, la Cofradía de Pescadores y la agencia Oarsoaldea que también instalará un puesto informativo en el circuito.
El mismo estará dividido en cinco zonas que serán Arraintoki-Saldise, Darieta, Amunttene, Urrullo y Algeposa, con servicios de todo tipo como restaurantes, puestos de bebida y de helados, tiendas, zonas onas wifi, baños, etcétera.
Lorea Muguruza explicó los cambios del tráfico. :: ARIZMENDI

http://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=1&que=39&id=66538&L_Id=148&idioma=eu
Kilometroak 2010
Ikastolen jaia, Euskararen aldekoa. Aurtengo edizioa urriaren 3an Lezo-Pasaian ospatuko da "HONA BOSTEKOA" lemapean, bertako Pasaia-Lezo Lizeoari laguntzeko.

Ekitaldiaren foiletoa
KILOMETROAK jaiak badu beste helbururik ere:
  • Ikastolen mugimendua eta bere proiektuak ezagutzera ematea.
  • Euskara indartzea eta normalizazio mailan urrats bat gehiago ematea.
  • Euskal kulturaren transmisioan laguntzea.
  • Erdal hiztunak euskara hurbiltzeko bideak jartzea.
Kilometroak-09ko ibilbideak bost gune ikusgarri izango ditu eta bertara sartzeko lau sarrera.
EGITARAUA:
  • 1. Gunea: Arraintoki Saldise.




    • 09:30etan: Zirkuitu irekiera
    • 10:00etan: Amaren alabak
    • 11:30etan: Korri Xalto ta Brinko
    • 13:00etan: Txan magoa
    • 14:30etan: Arrabots
    • 16:00etan: Anje Duhalde
    • 17:30etan: Gozategi
    • 19:00etan: AMAIERA
  • 2. Gunea: Darieta.




    • 10:00etan: UK Bill
    • 11:30etan: Des-Kontrol
    • 13:00etan: Ze esatek
    • 14:30etan: Gose
    • 16:00etan: Naiz Roxa
    • 17:30etan: Yelow Page
    • 19:00etan: AMAIERA
  • 3. Gunea: Amunttene.




    • 10:30etan: Patata Tropikala
    • 12:00etan: Betizuak: diskofesta
    • 14:30etan: Hipo eta Tomax
    • 16:00etan: Kupela
    • 17:30etan: Triki ta Ke
    • 19:00etan: AMAIERA
  • 4. Gunea: Urrullo.




    • 10:30etan: Poxpolo ta konpainia
    • 12:00etan: Oskarbi
    • 13:30etan: Iñaki Plaza eta Ion Garmendia
    • 15:00etan: Korrontzi eta Oinkari dantza taldea
    • 17:00etan: Xarnege
    • 19:00etan: AMAIERA
  • 5. Gunea: Algeposa.




    • 10:00etan: The lirium tremen(do)s
    • 11:30etan: Harrika
    • 13:00etan: Emon
    • 15:00etan: Betagarri
    • 17:00etan: Esne Beltza
    • 19:00etan: AMAIERA
  • Egun Guztian Zehar Ibilbidean:




    • Eneko 5ein eta bere astoak
    • Zo-zongó
    • Dultzaineroen alardea
    • Joaldunak
    • Tirri-Tarra fanfarrea
    • Deiadar eta Alkarkide txarangak
    • Ezkia Kanta abesbatza
    • Murixka eta Alkartasuna dantza taldeak
Lotura interesgarriak
http://www.diariovasco.com/v/20100921/pasaia-errenteria/presentacion-20100921.html





PASAIA - ERRENTERIA

Presentación del KMK





21.09.10 - 02:55 -
A pocos días de que se celebre el Kilometroak 2010, sus organizadores ofrecerán este jueves la última rueda de prensa, en la que se presentarán los objetivos de la fiesta del euskera prevista para el 3 de octubre, su programa, el circuito y otros detalles de interés. Comparecerán Arantxa Manterola, presidenta de Gipuzkoako Ikastolen Elkartekoa; Junkal Mintegia, presidenta de Pasaia Lezo Lizeoa; Agustin Migeltorena, director de Pasaia Lezo Lizeoa; los coordinadores de la edición actual, Lorea Muguruza e Igor Elorza. No faltará la mascota Boxton.

    2010-09-08

    Joseba Tapiaren kontzertua


    Oarsoaldea
    2010-09-15 | 17:13:13
    "Ez nuen esperientziarik metalezko haizezko instrumentuekin, baina ikasketa ona izan da"
    Joseba Tapiak disko berria sortu du eta larunbatean aurkeztuko du Errenteria-Oreretan, Kilometroen ekitaldien harira
    Liberalen eta karlisten abesti zaharrak bildu ditu disko berria egiteko Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964) musikariak. Eta tira eta tunba diskoa osatu du Tapiak. Haizezko instrumentuekin lan egiten duen lehen aldia dela esan du Tapiak, "kosta zait, ez da oso erraza izan". Lan egiteko modu berria erabili du. Horrela, abestiak (22 guztira) "zatika" idatzi beharrean, "goitik behera" egin ditu.
    Lan horren emaitza datorren larunbatean, hilaren 18an, entzun ahal izango da Errenteria Hiria kulturgunean, 22:30ean. Kilometroen aldeko kontzertua izango da eta sarrerak honako leku hauetan daude salgai, 10 euroren truke: Arkaitza tabernan eta Xenpelar kulturdendan (Errenteria-Oreretan); San Pedroko Begi Haundin; Donibaneko Pari berrin; Lezoko estankoan eta Antxoko Patxi estankoan.

    http://www.diariovasco.com/v/20100916/pasaia-errenteria/concierto-joseba-tapia-favor-20100916.html

    Concierto de Joseba Tapia a favor del Kilometroak en Errenteria


    Ya están a la venta las entradas para la actuación que tendrá lugar el sábado

    16.09.10 - 02:03 -


    El concierto de presentación del nuevo trabajo discográfico de Joseba Tapia, previsto para este sábado en Errenteria, tendrá un cariz especial y es que el conocido trikitilari ha decidido organizarlo a favor del Kilometroak 2010, la fiesta del euskera que Pasaia Lezo Lizeo celebrará el próximo 3 de octubre en la comarca.
    Bajo el título 'eta tira eta tunba', el disco refleja el sonido de la lucha entre los carlistas y liberales. Se trata de «un repertorio lleno de humor, de ironía, de escarnio, es una charanga que se mueve de trinchera a trinchera cantando lo de unos y otros».
    Tapia asegura que su última creación «muestra aspectos inéditos y olvidados de nuestra tradición, recuperando para el gran público coplas y versos que, en parte, aún siguen vivos en la tradición oral».
    Calificado como «cercano, conmovedor, especial, único y muy actual», el disco es «un documento, pero un documento de nuestra época, porque interpreta la historia desde este aquí y desde este hoy, invitándonos a reflexionar sobre nuestras luchas políticas».
    'Eta tira eta tunba' es el trabajo de un artista que se inserta «sin estridencias y sin complejos» en la música popular, «ofreciéndonos una gran romería donde se mezclan burlas, amenazas, esperanzas y frustraciones».
    Los asistentes al concierto disfrutarán, además de la trikitixa de Tapia, de instrumentos de viento como trompeta, trombón, saxofón y tuba y la jazpana. La actuación comenzará a las 22.30 horas, en el centro Errenteri Hiria Kulturgunea.
    Las entradas para el concierto están a la venta al precio de 10 euros en los siguientes puntos: en Donibane, en Pari Berri; en Lezo, en el estanco de la plaza; en Errenteria, en Arkaitza y Xenpelar Kultur denda; en Antxo, en Patxi estankoa; en Trintxerpe, en O'Fardel taberna; y en San Pedro, en Begihaundi taberna. También podrán adquirirse en taquilla, el sábado, por 15 euros.

    http://errenteria-orereta.hitza.info/paperekoa/2010-09-03/p00004004/joseba_tapiak_kontzertua_emango_du_hilaren_18an.htm 
    Joseba Tapiak kontzertua emango du hilaren 18an
    Kilometroak Errenteria Hiria kulturgunean izango da; Pasaia-Lezo Lizeoak antolatutako jaialdiaren alde izango da
    ERREDAKZIOA
    Kilometroen aldeko jarduerek ez dute etenik, ezta jaialdia hurbil dagoen egunetan ere. Horrela, hilaren 18an, Joseba Tapia trikitilariak kontzertua emango du Errenteria-Oreretan. Bertako kulturgunean, Errenteria Hirian, izango da kontzertua. 22:30ean izango da. Sarrerak honako lekuetan salduko dituzte hamar eurogatik: Begihaundi ta bernan (San Pedro); Pari Berrin (Donibane); Lezoko estankoan; Antxoko Patxi estankoan; O'Fardel-en (Trintxerpe) eta Oreretan Arkaitza tabernan eta Xenpelar kulturdendan.

    Lagun Aroren partida

     http://www.diariovasco.com/v/20100923/pasaia-errenteria/animado-partido-favor-galtzaraborda-20100923.html


    PASAIA - ERRENTERIA

    Animado partido a favor del KMK en Galtzaraborda


    23.09.10 - 03:24 -
    Lagun Aro Gipuzkoa Basket y Pau Orthez disputaron ayer en Errenteria un amistoso en apoyo al Kilometroak 2010. El graderío del polideportivo de Galtzaraborda vibró cuando los jugadores salieron a la pista y también en el descanso, cuando un grupo de alumnos de Pasaia Lezo Lizeoa cantó y bailó a ritmo de 'Hona bostekoa', la canción oficial de la fiesta del euskera.
    Animado partido a favor del KMK en Galtzaraborda
    Los alumnos de Pasai Lezo Lizeoa bailaron en el descanso junto a la mascota del Kilometroak. :: ARIZMENDI

    http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/09/23/deportes/baloncesto/el-gbc-recupera-la-sonrisa

    El GBC recupera la sonrisa

    El Lagun Aro remonta al Pau Orthez tras el descanso
    Los donostiarras ganaron por 18 puntos el partido en favor del Kilometroak 2010
    n.g. - Jueves, 23 de Septiembre de 2010 - Actualizado a las 04:33h.

    Miralles trata de superar a un jugador del Pau Orthez.
    Miralles trata de superar a un jugador del Pau Orthez. (Ruben Plaza)
    Incidencias Unos 700 espectadores en el polideportivo Galtzaraborda de Errenteria. La recaudación será en beneficio del Kilometroak 2010.
    Donostia. Después de que las tres derrotas contra equipos de la ACB sembraran inquietud en el entorno del Lagun Aro, el equipo se despojó ayer de las dudas con una victoria contundente ante el Pau Orthez, en un partido disputado en Errenteria en favor del Kilometroak 2010.

    http://www.oarsoaldekohitza.info/albisteak/73330/lagun_arok_eta_pau_orthezek_partida_jokatuko_dute_asteazkenean_errenteria_oreretan.htm
    2010-09-17 | 13:13:35
    Kilometroak
    Lagun Arok eta Pau-Orthezek partida jokatuko dute asteazkenean, Errenteria-Oreretan
    Kilometroen aldeko partidarako sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, Galtzarabordako kiroldegian
    Goi mailako saskibaloi partida jokatuko dute datorren asteazkenean Errenteria-Oreretan. Izan ere, Lagun Aro Gipuzkoa Basketek eta Pau-Orthezek partida jokatuko dute. Aitzakia ez da makala, Kilometroen aldeko partida izango baita hilaren 22koa.
    Arratsaldeko 19:30ean hasiko da partida, Galtzarabordako kiroldegiko kantxa nagusian. Asteazkenean bertan salduko dituzte sarrerak, kiroldegiko tabernaren ondoan dagoen areto batean, goizean eta arratsaldean. 11:00tatik 13:00etara izango da salmentaren lehen txanda eta bigarrena, berriz, 16:00etatik partidaren hasierara arte. Sei urte arteko haurrentzako hiru euro balio ditu eta gainontzeko ikusleentzako bost.
    Lagun Arok eta Pau-Orthezek partida jokatuko dute asteazkenean, Errenteria-Oreretan
    Kilometroen, Errenteriako Udalaren eta Lagun Aro Gipuzkoa Basketen ordezkariak, partidaren aurkezpenean.

    http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-09-21/p00002002/lagun_arok_eta_pau_orthezek_partida_jokatuko_dute_bihar_.htm
    Lagun Arok eta Pau-Orthezek partida jokatuko dute bihar
    Kilometroak
    Kilometroen aldeko partida Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian jokatuko dute
    Erik Gartzia
    Jautiketa libreak, bikoak eta hirukoak. Horiek osatzen dute saskibaloiko saskiratzeen puntuazioa. Bihar, aldiz, bostekoa gehituko zaie horiei. Izan ere, Kilometroen aldeko saskibaloi partida jokatuko dute arratsaldean Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegiko kantxa nagusian, 19:30ean. Parte-hartzaileak, berriz, goi mailako bi talde: Lagun Aro Gipuzkoa Basket eta Pau-Orthez.

    Partidarako sarrerak bihar bertan jarriko dituzte salgai, Galtzarabordako kiroldegiko kafetegiaren ondoan dagoen gela batean. Goizean 11:00tatik 13:00etara eskuratu ahal izango dira. Arratsaldean, berriz, 16:30etik partida hasi arte erosi ahal izango dira. Sei urte arteko haurrek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek, sei.

    Partida «berezia»

    Kilometroen koordinatzaile Lorea Muguruzaren arabera, biharko partida «berezia» izango da, jaialdiaren aldeko partida «maila handikoa» izango delako.

    Saskibaloi partidaren beraren ikuskizunaz gain, atsedenaldian ere izango da zer ikusi. Izan ere, Pasaia-Lezo Lizeoko 50 bat ikaslek Kilometroen abestiaren koreografia dantzatuko dute kantxan.

    Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko ordezkari Nekane Arzallusek gogorarazi duenez, saskibaloi taldeak eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatuta dute, elkarlanerako. Horrela, biharko partidaz gain, beste hainbat jarduera egingo dituzte elkarlanean. Arzallusek jakinarazi duenez, Kilometroen egunean puzgarriak jarriko dituzte haurrentzako eta jokalariak bertan izango direla aurreratu du. Pasaia-Lezo Lizeora ere bisita egingo dute.

    Errenteriako Udal Kirol Patronatuko presidente Jose Angel Rodriguezek esan duenez, eurek ere «interesa» zuten saskibaloi partida bat antolatzeko: «Guk saskibaloia sustatu nahi dugu herrian, eta Kilometroek zuten interesa ikusita, bi aldeen interesek bat egin eta partida antolatu dugu». Zaleak Galtzarabordako kiroldegira hurbiltzeko deia egin du aldi berean zinegotziak.

    http://www.diariovasco.com/v/20100820/deportes/mas-baloncesto/lagun-orthez-jugaran-errenteria-20100820.html 
    Lagun Aro y Pau Orthez jugarán en Errenteria a favor del Kilometroak
    20.08.10

    El Lagun Aro GBC se enfrentará al Pau Orthez en Errenteria, el próximo día 22 de septiembre a las 19:30, en un partido a favor del Kilometroak. El club anunció ayer este nuevo partido de pretemporada, que se suma a los siete ya programados a partir del 4 de septiembre. El encuentro entre el Bilbao Bizkaia Basket y el Lagun Aro, que servirá de inauguración del complejo deportivo de Miribilla, se traslada al día 26 de septiembre. DV

    http://www.diariovasco.com/v/20100922/deportes/gipuzkoa-basket/orthez-penultimo-ensayo-lagun-20100922.html



    GBC

    Pau Orthez, penúltimo ensayo del Lagun Aro



    Se miden hoy (19.30) en Errenteria, en un partido en apoyo al Kilometroak, con las bajas de Panko y Baron en el GBC

    22.09.10 - 02:23 -


    Lagun Aro GBC recibe esta tarde (19.30) en el Polideportivo Galtzaraborda de Errenteria al Pau Orthez, un histórico que acaba de regresar a la primera división francesa, en un encuentro amistoso en apoyo al Kilometroak 2010. Será el octavo partido de la pretemporada para el conjunto guipuzcoano -cuatro victorias y tres derrotas hasta hoy-, el penúltimo antes de que arranque la Liga, el domingo 3 de octubre (12.30), en Fuenlabrada.
    «Estas dos próximas semanas son muy importantes para afinar algunos aspectos de cara al primer partido de Liga», afirmaba Pablo Laso el lunes. Por tanto, los ensayos cada vez van teniendo más valor a medida que se acerca el estreno liguero. La afición guipuzcoana tendrá, así una buena oportunidad de comprobar el estado del equipo a pocas fechas de que los resultados comiencen a contar. Y mucho.
    Eso sí, será necesario medir las sensaciones. El Lagun Aro sigue con bajas. Baron, con un esguince de tobillo, y Panko, recuperándose de una operación en un dedo de la mano izquierda, no serán de la partida. Sí estará, en principio, Tskitishvili, cuya llegada a Donostia estaba prevista para hoy, tras haber viajado a Georgia con motivo de su reciente paternidad.
    De esta forma, Laso tendrá a su disposición a su juego interior, una de las parcelas más reforzadas del equipo durante el verano, al completo, aunque no podrá contar con sus estadounidenses y, quizás, sus dos principales puntales en el apartado ofensivo. De hecho, Baron está siendo el máximo anotador de la pretemporada, con 15,1 puntos por choque. Será, por tanto, la ocasión para que otros jugadores asuman mayor protagonismo en la parcela ofensiva.
    El encuentro estará enmarcado en un ambiente festivo, con motivo de la promoción del Kilometroak 2010, que será organizado por el Lizeo Pasai-Lezo el día 3 de octubre. Durante el descanso, alrededor de cincuenta niños y niñas animarán la jornada bailando la canción oficial de la fiesta, 'Hona bostekoa'.
    Teledeporte, dos partidos
    Teledeporte tomará el relevo de La2 en la retransmisión de partidos de la ACB. Lo hará manteniendo el encuentro de los sábados por la tarde (18.00) y añadiendo otro adicional los domingos, también a las 18.00. Teledeporte escogerá este segundo partido después de las diferentes autonómicas.
    Pau Orthez, penúltimo ensayo del Lagun Aro
    Tskitishvili podrá jugar esta noche contra el Pau Orthez. :: MICHELENA

    http://www.diariovasco.com/v/20100918/pasaia-errenteria/colaboracion-altura-para-kilometroak-20100918.html





    OARSOALDEA

    Colaboración de altura para el Kilometroak 2010





    18.09.10 - 02:29 -
    Mientras la cuenta atrás para la celebración del Kilometroak ya ha empezado, Boxton continúa haciendo amigos. Los últimos los ha encontrado en el Lagun Aro Gipuzkoa Basket, que el miércoles juega un amistoso con el Pau Orthez, a las 19.30 horas, en el polideportivo de Galtzaraborda, que el Ayuntamiento de Errenteria ha cedido para la ocasión. Los responsables de esta iniciativa dieron a conocer ayer los detalles del encuentro, cuyas entradas se pondrán a la venta ese mismo día, a partir de las 11.30, al precio de 5 euros y de 3 para los menores de 6 años.

    Colaboración de altura para el Kilometroak 2010
    Directivos y autoridades muestran el cartel del partido Lagun Aro-Pau Orthez de Galtzaraborda. ::ARIZMENDI



    El Polideportivo Galtzaraborda de Errenteria se viste de fiesta el miércoles. A las 19.30, Lagun Aro GBC y Pau Orthez disputarán un encuentro amistoso en apoyo al Kilometroak 2010, que este año organiza el Lizeo Pasai-Lezo. Las entradas, a la venta el mismo día del encuentro en el Polideportivo, costarán cinco euros, tres euros para los menores de seis años.
    Kilometroak y baloncesto, unidos en Errenteria
    Responsables del Lagun Aro GBC y del Kilometroak, en la presentación del partido. :: ARIZMENDI


    http://www.europapress.es/deportes/baloncesto-00163/noticia-baloncesto-pau-orthez-sera-rival-lagun-aro-gbc-kilometroak-20100819173024.html
    Baloncesto

    El Pau Orthez será el rival del Lagun Aro GBC en el 'Kilometroak'

    SAN SEBASTIÁN, 19 Ago. (EUROPA PRESS) -
       El Lagun Aro GBC continúa perfilando sus amistosos de pretemporada y confirmó esta tarde que el Pau Orthez será su rival en el partido del 'Kilometroak' en la fiesta de las ikastolas guipuzcoanas que tendrá lugar el 22 de septiembre a partir de las 19.30 en Rentería.


    http://www.gara.net/paperezkoa/20100820/216550/es/Lagun-Aro-GBC-perfila-su-calendario-partidos-amistosos-pretemporada
    GARA > Idatzia > Kirolak> Saskibaloia

    Lagun Aro GBC perfila su calendario de partidos amistosos de pretemporada


    GARA | BILBO
    Lagun Aro GBC oficializó su lista de partidos de pretemporada. Así, los de Laso arrancarán el día 4 de setiembre ante el Grupo Iruña Navarra de LEB Oro en la capital navarra, para seguir con el Autocid Burgos en la ciudad castellana el día 8.
    El primer rival ACB será el CAI Zaragoza, un partido que se jugará el día 11 en Azpeitia. El 16, Lagun Aro GBC jugará en Valladolid, ante el Estudiantes en Madrid al día siguiente, y frente al Fuenlabrada el 19.
    El 22 de setiembre el cuadro donostiarra disputará en Errenteria el partido en favor de Kilometroak, frente al Pau Orthez galo, y terminará la ronda de choques anteriores a la Liga ACB con el derbi ante Bilbao Basket, a disputarse el día 26.


     http://www.gipuzkoabasket.com/noticias/renovacion-del-convenio-con-clubes-guipuzcoanos-N1343.php
    BAILE DE MIEMBROS DE LA IKASTOLA PASAIA-LEZO LIZEOA
    50 niños de la ikastola Pasaia-Lezo Lizeoa bailarán la canción oficial del próximo Kilometroak 2010 en el que colaborará San Sebastián Gipuzkoa Basket dentro de sus campañas de apoyo al fomento del euskera.


    http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/09/21/deportes/otros-deportes/el-lagun-aro-tratara-de-resarcirse-ante-el-pau-orthez

    El Lagun Aro tratará de resarcirse ante el Pau Orthez

    Los donostiarras se mediran mañana en Errenteria al conjunto galo
    El encuentro, que tendrá lugar a partir de las 19.30 horas, estará dentro de los actos del Kilometroak 2010
    N.G. - Martes, 21 de Septiembre de 2010 - Actualizado a las 04:34h.
    Lander Lasa intenta frenar la internada de un jugador del Iruña.Donostia.
    El Lagun Aro GBC tratará de resarcirse ante el Pau Orthez de las tres derrotas que encajó la semana pasada ante equipos de la Liga ACB. El equipo donostiarra tendrá mañana, a partir de las 19.30 horas en el Polideportivo Galtzaraborda de Errenteria, la oportunidad de olvidar las malas sensaciones ofrecidas ante Valladolid, Estudiantes y Fuenlabrada, aunque es cierto que las bajas mermaron sensiblemente a la plantilla que dirige Pablo Laso.
    Cabe recordar que el técnico alavés no ha podido contar en estos encuentros con Andy Panko, que se recupera de la operación a la que fue sometido en una mano, ni tampoco en todos los partidos con el pívot georgiano Tskitishvili, que ha acudido a su país por su reciente paternidad, ni con Domen Lorbek, que está rehabilitándose de la fractura de los huesos propios de la nariz que sufrió en un encontronazo. Además, a estos contratiempos hay que unir la lesión que Jimmy Baron (un esguince de tobillo), que está siendo uno de los hombres más en forma de la pretemporada, sufrió el domingo en Fuenlabrada.
    en favor del Kilometroak El encuentro de mañana entre el Lagun Aro y el Pau Orthez se enmarca dentro de los actos previos al Kilometroak 2010 que organiza el Lizeo Pasaia-Lezo. El club donostiarra y el Ayuntamiento de Errenteria se han unido por esta causa e invitan a todos los aficionados al baloncesto a acudir a este partido. Las entradas costarán 5 euros para los adultos y 3 euros para los menores de 6 años. En las oficinas del club, en el Paseo de Anoeta de Donostia, se pueden comprar hoy de 9.30 a 13.30 horas y de 16.30 a 18.30. Mañana las entradas estarán a la venta en el Polideportivo Galtzaraborda de Errenteria.