Kilometroak
Iritzia
Joseba Etxegoien
Lezo
Mila metroko zatiak, zehatz-mehatz. Ehun dezimetro, hamar dekametro, ehun mila zentimetro eta milioi bat milimetro, ikastolan ikasitakoaren arabera (attometro eta pikometro direlakoak Wikipedian ezagutu ditut). Neurriz, kilometro guztiak berdinak, hortaz.
Nahi duena esango du Nazioarteko Unitate Sistemak (eta ikastolako irakasleak), baina guk badakigu hori ez dela egia. Galdetu, bestela, Arditurriko bidegorrian gora eta behera dabilen edozein korrikalariri: kilometro berberak egun batetik bestera jasaten dituen aldaketez ariko zaizu. Eta nork ez du pairatu, autoz egindako bidaia luzeetan, hasierako kilometro ilusioz beteen eta bukaerako kilometro bukaezinen arteko aldea.
Neurriarekin gertatzen den gauza berbera gertatzen da festarekin ere. Eta honetan guztiz ados izango dira ikastolako maisu-maistrak, aurten egitea egokitu zaien lan pilak ez baitu aurreko urteetakoarekin zerikusi handirik izango.
Kilometroak guztietan izaten da gune ezberdinetan banatutako ibilbide bat, ados. Baita abestia, leloa eta logoa ere. Txan magoa eta Betagarri ere han izaten dira, beti. Baina ingurukoen esanei arreta jartzea nahikoa da, aurtengoak dituen ñabardura propioez jabetzeko.
Zeinen ondo, aurten herrian bertan egingo digute ikastolen aldeko jaia. Oholtza hau iaz toki hobean jarri genuen, soro honek lokaztuta bukatzeko arrisku handia du. Hau marka, egun bakarreko jaia eta asteburu osoan autoa ezin aparkatuz ibili behar! Oraingoan parranda barra barrutik ikusi beharko dugu; aukeran, goizez bakarrik, arratsaldean beste aldera pasatu ahal izateko. Hemen dira betikoak, diru eske; noiz etorriko zarete ematera? Litroak hartu eta ibilbidetik aldenduko gara, gurasoek harrapa ez gaitzaten. Haurren aulkitxoekin aterako gara koadrilakoak, bazkaria taperrean (edo zianbreran) hartuta. Motorrarekin ibiltzeko eman nuen izena diru-bilketan, baina ez nuen uste hamabi orduko turnoa egin beharko nuenik; hamabi ordu gunez gune! Eguraldi ona egin dezala, euririk ez mesedez, arren, erregu eta otoi... aitaren eta semearen eta...
Esan beharrik ez dago azken hitz hauek Kilometroak prestatzen buru-belarri ibili den baten ahotik entzun nituela. Aurreko esaldiak, berriz, harategian, Urrullo parean, lagunen bati, herriko taberna batean, ikasleei edo bizilagunei lapurtu dizkiet.
Tamalez, esaldi bat edo beste erredakzioan itzuli behar izan dut, euskara eskura izatea ez baita nahikoa. Haur txikienen ohiturak berreskuratzea komeni zaigu, euskara gehien haiek egin eta haiei egiten zaielako. Eta eskura duten guztia ahora eramaten dutelako.

http://lezo.hitza.info/
2010-10-02 | 15:55:57
Aste hasieran biharko euria iragarri bazuten ere, Euskalmeten arabera, arrats partean egingo du eguraldiak okerrera bihar, baina egunean zehar ateri izango da, hego haizearekin. Haize ufadak zertxobait zakarrak izango direla iragarri du.
- Egitaraua
- Egun guztian zehar
- Janari begetarianoa banatuko duen postua jarriko dute Kilometroetan
- Tren bereziak Kilometroetara joateko
- Ezker Batuak bat egin du biharko Kilometroekin
PASAIA - ERRENTERIA
Un 'Hona bostekoa' espontáneo en Garbera
02.10.10 - 02:46 -
Más de 60 alumnos de Pasaia Lezo Lizeoa sorprendieron a cuantos a media tarde de ayer se encontraban en el Centro Comercial Garbera de San Sebastián con la coreografía de 'Hona bostekoa', la canción compuesta a modo de himno para el Kilometroak 2010. La música comenzó a sonar sin previo aviso en la zona de cafeterías y de inmediato, jóvenes y niños se lanzaron a bailar en grupo ante la mirada de quienes realizaban sus compras. Sobra decir que se ganaron el aplauso del improvisado público.

Niños y jóvenes bailaron el himno del Kilometroak en el centro comercial Garbera. :: ARIZMENDI
http://www.diariovasco.com/v/20101002/pasaia-errenteria/mascota-boxton-generado-corriente-20101002.html
Agustín Migeltorena, Director de Pasaia Lezo Lizeoa
«La mascota Boxton ha generado una corriente de simpatía»
02.10.10 - 03:00 -
![]() |
Agustín Migeltorena. :: ARIZMENDI |
- Cuando esta entrevista sea publicada restarán menos de 24 horas para la celebración del Kilometroak. Es el momento de hacer balance de esos 12 últimos meses de trabajo. ¿Qué sensación le queda?
- La sensación es doble. Por un lado, de cansancio por el trabajo que hemos llevado a cabo; y por otro, de satisfacción. Es una combinación de ambas. Pero tengo que destacar el 'auzolan', ese trabajo en conjunto que ha sido muy arduo. Empezamos a trabajar hace 18 meses, aunque fue hace 12 cuando se formó el primer núcleo de 120 personas que, en ocasiones, ha llegado hasta las 400; una cifra que se multiplicará el domingo. Coordinar a todas ellas y las variables que puedan surgir para que acaben bien atadas es algo difícil. Por suerte, tenemos la experiencia acumulada de muchos años y los informes elaborados por quienes nos han precedido en anteriores ediciones.
- Tampoco debe de ser tarea fácil reclutar a tantos voluntarios.
- El 'auzolan' ha sido una característica de los vascos, no digo que exclusiva, pero sí importante. Tenemos una impronta que hace que no nos quedemos en casa, a pesar de que la sociedad tienda al individualismo. Nuestra experiencia ha sido, en ese sentido, satisfactoria, porque hemos visto cómo la gente se implica y eso te hace sentir que no estás solo.
-La comunidad de Pasaia-Lezo Lizeoa ofrece, vista desde fuera, una imagen de cohesión. ¿Es real?
- Nos gustaría que fuese una característica bien potente. Es algo que buscamos. Ésta es una comunidad abierta y dinámica formada por padres, socios colaboradores y otros que vendrán detrás.
- Pese a ello, imagino que la labor que han llevado a cabo no habrá estado exenta de dificultades. ¿Cuáles ha sido las mayores a las que se han enfrentado en este último año?
- Tal vez los malentendidos y pequeños roces que hayan podido surgir en el trabajo de los voluntarios. El trabajo del 'auzolan' tiene también sus contradicciones. Con tantas personas es normal que surjan desencuentros. Todos somos humanos.
- La de 2010 es una edición en la que tiene especial simbolismo el número cinco. En el lema, en el número de poblaciones que engloba, en sus objetivos. Dígame cinco cosas con las que se quedaría de esta aventura.
- La primera, la cohesión. La segunda sería la satisfacción por ver la comunidad educativa en marcha impulsando los objetivos consensuados entre todos. La tercera, ver ese relevo generacional que se produce, el comprobar que existe. Quienes ayudaron en 1997 a que también organizáramos el Kilometroak, continúan echando una mano, pero ahora en segunda fila porque hay otra generación dispuesta a trabajar. La cuarta viene de la mano de los ex alumnos y la alegría que te produce que, estén donde estén, llaman para ofrecerse a echar una mano. Son detalles gratificantes.
- ¿Y la quinta? ¿Sería el reto de la nueva ikastola?
- Sí. Estamos satisfechos porque los objetivos económicos que nos habíamos marcado se han logrado a través de la venta de ropa y rifas, aunque aún queda un día, el más importante. No me olvido tampoco de nuestro logotipo. 'Boxton', al que han dado vida tres o cuatro personas, ha generado una corriente de simpatía.
- Otra característica de esta edición ha sido la utilización de internet y las redes sociales. ¿Será una seña de los nuevos tiempos que nos toca vivir?
- Es algo que ha venido de la mano de los más jóvenes. Para ellos, todo eso es más dinámico. Los mayores aún no estamos tan acostumbrados.
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/10/02/sociedad/euskadi/milaka-lagun-bilduko-dira-bihar-lezon-kilometroak-jaiari-bostekoa-emateko
Milaka lagun bilduko dira bihar Lezon Kilometroak jaiari bostekoa emateko
Batzen duen diruarekin Pasaia-Lezo Lizeoak lehen hezkuntzako azpiegitura hobetuko du
Zonaldeko ikastolen mugimendua abiatu zutenen izenean, Inazio Esnal apaizak omenaldia jasoko du eguerdian
E. Arrazola - Sábado, 2 de Octubre de 2010 - Actualizado a las 04:30h.
Donostia. Pasaia-Lezo lizeoak bigarrenez hartu du Gipuzkoako ikastolen jaialdia antolatzeko erronka eta 1997. urteko arrakasta lagun, biharkoan Pasaiako badiara milaka lagun hurbiltzea espero dute. Ohi bezala, antolatzaileek familia osoari zuzendutako programa zabala prestatu dute. Festarekin lortzen duten diruarekin Haur Hezkuntzako azpiegitura hobetuko dute. Jaialdia goizean goiz hasiko da, 9.30ean, Lezoko Saldise plazan egingo duten irekiera ekitaldiarekin eta ordu erdi beranduago, musika ekitaldiak hasiko dira.
Goiztiarrenak, Amaren alabak, Uk Bill eta The Lirium tremen(do)s taldeak izango dira, eta haien atzetik Anje Duhalde, Gozategi, Gose, Kupela, Oskarbi, Betagarri eta Esne Beltzaren ikuskizunak izango dira, besteak beste.
Horiez gain, haurrei zuzendutako Txan magoa, Korri Xalto eta Briko, Betizuen saioak ere izango dira egun osoan zehar.
Ibilbidea bost gunetan banatu dute. Lehenengoa Arraintoki izango da, Berroeta kiroldegiaren parean abiatu eta Altamira auzoan barrena sartuko dena. Bigarrena, Darieta gunea, Lezoko futboi zelaian kokatuko da eta hurrengoa, Amuttenekoa, herriondo bailaran aurrera eginez aurkituko dute oinezkoek. Laugarren gunea, Urrullokoa, Jaizkibel mendian egongo da eta azkena, Algeposakoa, industriaunean.
Ibilbideak bost sarrera izango ditu eta hauetan haurren izen-abizenak idazteko pultserak banatuko dira, txikiak galduko balira gurasoek errazago aurki ditzaten.
Omenaldia Eguneko ekitaldi garrantzitsuenetariko bat zonaldeko ikastolen mugimendua abiatu zuen taldeari egingo zaion omenaldia izango da. Hitzordua 12.00etan izango da Lezoko kiroldegian eta oroigarria Inazio Esnal apaizak jasoko du guztien izenean.
Aukeratu duten (H)ona bostekoa! leloak ikastola osatzen duten Lezo eta Pasaiako lau barrutiei (Antxo, Donibane, Trintxerpe eta San Pedro) erreferentzia egiten die. Eta baita festara inguratzen direnei bostekoa luzatu ere.
Aurtengo abestia Esne Beltzak sortu du eta hori dela eta, bihar 17.00etatik aurrera, taldeak eskainiko duen kontzertuan entzun ahal izango da, Algeposa gunean.

http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-09-30/p00004002/igandean_autoak_eramango_ditu_garabiak_gaizki_aparkatuta_badaude.htm
Igandean autoak eramango ditu garabiak, gaizki aparkatuta badaude
Lezo 2010-09-29 | 16:54:41
Herriko bost kaletan ez aparkatzeko eskatu du Udalak, Kilometroak jaialdiak eragindako aldaketengatik
Erik Gartzia
«Udala zorrotza izango da igandean autoa lekuz mugitu ez dutenekin». Jon Legorburu zinegotziaren hitzak dira. Izan ere, igandean Kilometroak jaialdia ospatuko dute Lezon eta herriko hainbat kaletatik pasatuko da ibilbidea. Normalean kale horietan autoak aparkatzen dituzte eta egun horretan ez uzteko eskatu dute Udaletik. Bezperatik utzi behar dira libre edo, bestela, garabiak eramango ditu.
Herriko bost puntutan ezingo da utzi autoa: Polentzarrene kalean (euskaltegitik liburutegira); Arraintokin; Eugenio Otxoan (anbulatorioaren atzeko aldeko kalean); Altamirako Tomas Garbizu etorbidean eta Aralar kaleko aparkalekuan. Autoak Algeposan edo hilerriko aparkalekuan uzteko eskatu du Legorburuk eta Altamirako biztanleei, berriz, Altzate igerilekuen ondoan.
«Badakit ezerosoa dela kotxea lekuz aldatzea, baina urtean behin izaten da Kilometroak eta Lezon inoiz ez da izan. Denek jarri behar dugu gure zatitxoa ongi irten dadin», esan du Legorburuk. «Gainera, herritarren hobebeharrez da. 100.000 lagun pasatzen diren leku batean beti egongo da kaltea eragin dezakeen bat», gaineratu du.
Txosnak, 23:00ak arte
Bestalde, Goiko Plazan txosnagunea jarriko dute igandean, 23:00ak arte. «Astelehenean herritarrek ikastetxera edo lanera joan behar dute eta errespetatu egin behar zaie», argitu du zinegotziak.

http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-09-29/p00004005/do_you_know_kilometroak.htm
'Do you know Kilometroak?'
Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko hiru jokalari izan ziren atzo Lizeoan; ikasleek egin zizkieten galderei erantzun zieten, ingelesez
Erik Gartzia
«Do you know Kilometroak?» («Ezagutzen al duzue Kilometroak?»). Azken segundoan txapel bat jarri izan baliete bezala geratu ziren atzo goizean Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko hiru jokalari galdera hori entzun zutenean. Izan ere, Pasaia-Lezo Lizeora bisita egin zuten saskibaloi talde horretako hiru jokalarik: Nikoloz Tskitishvili georgiarra, Jimmy Baron estatubatuarra eta Domen Lorbek esloveniarra.
Aurtengo udaran iritsi dira Donostiako taldera hiru jokalari horiek. Beraz, Kilometroak jaialdia zer den jakiteko denbora gutxi izan dute. Hala ere, Lizeoan egin zuten egonaldiaren ondoren badakite zer den.
Batxilergoko bigarren mailako ikasleekin izan ziren hiru jokalariak, haiek prestatutako (eta momentuan otu zitzaizkien) galderei erantzuteko. Elkarrizketa zuzena izan zen, ikasleek ingelesez egin baitzizkieten galderak, «maila onarekin», jokalariek eurek onartu zuten moduan.
Askotarikoak izan ziren galderak. NBAz galdetu zieten, bizitza pertsonalaz, euren jaioterrien gainean eta Euskal Herriaz ere galdetu zieten. Galdera bakarrari eman zioten erantzun berbera hiru jokalariek: ea nor zen eurek gehien miresten zuten jokalaria. «Michael Jordan» esan zuten, ia aho batez.
Chicago Bulls-eko izarra izan zenaren kontra jokatu ez bazuten arren, eurek miretsi izan dituzten beste hainbat jokalariren aurka jokatu izan dute: Shaquille O´Neal, Kobe Bryant... Euren aurka jokatu zuten lehenengo partidan «harrituta» geratu zirela esan zuten.
Taldeei dagokienez, Baronek zein Tskitishvili-k Chicagoko taldea gustukoen dutela onartu zieten Lizeoko liburutegian zeuden ikasleei. Lorbek esloveniarrak, aldiz, Bartzelona du gogoko. Aukera horretan beste arrazoi batek ere pisua baduela aitortu zuen Lorbek-ek: futbolak. Izan ere, kirol hori gustuko du Lorbek-ek eta oraindik ere, «ahal duenean», futbolean aritzen dela esan zuen.
Tortilla eta pintxoak
Duela denbora gutxi iritsi baziren ere, Donostialdeko tabernak ezagutzen dituztela igarri zitzaien. Baron-ek eta Lorbek-ek, euskal jakien gainean galdetu zietenean «pintxos» erantzun zieten ikasleei. Georgiarrak, berriz, tortilla gustuko duela esan zuen. Donostiako gaugiroa ere bai, «jende asko ibiltzen delako kalean». Euskal kulturaren gainean ere galdetu zieten. Georgiarrak entzuna zuen euskara eta jaioterriko hizkuntza lotuta zeuden teoria. Gainera, georgiar ahoskeraren antzeko abizena duen lagun gasteiztarra duela ere esan zuen Tskitishvilik.
Saskibaloi kantxan momentu batez protagonista izaten direnak ere izan zituzten hizpide ikasleak: cheerleader-ak. Lehen begiratzen ziela aitortu zuen Tskitishvili-k, «baina ezkondu nintzenetik ez».
Gustura aritu ziren jokalariak erantzuten, are gusturago ikasleak, galdera mordoa egin baitzieten. Galderak ere egin zizkieten ikasleei, ea norbait Amerikako Estatu Batuetan izan zen edo klaseko garaiena nor zen, esaterako. Saioaren bukaeran jokalarien sinadurak jaso ahal izan zituzten, baita eurekin argazkiak atera ere.
Baron-ek, Lurbek-ek eta Tskitishvili-k kantxan adierazi behar ez dizkieten urratsak egin zituzten, egungo bizitokia hobeto ezagutzeko. Ikasleek ere egin zituzten, ingelesa hobetze aldera. Euskararen aldeko urratsek, berriz, Kilometroak egingo dituzte igandean.

http://www.diariovasco.com/v/20100929/pasaia-errenteria/kilometroak-contara-cinco-zonas-20100929.html
LEZO
El Kilometroak contará con cinco zonas
Se han organizado actuaciones musicales, magia, payasos y se ofrecerán dos menús diferentes en el polideportivo y el frontón Bekoerrota. El circuito se desarrollará en buena parte por la zona rural
29.09.10 - 02:31 -
Lezo acogerá la edición de 2010 del Kilometroak, que se va a celebrar el próximo domingo, día 3 de octubre, sobre un extenso circuito que discurre en su integridad por el término municipal. El objetivo de esta edición es el de recaudar fondos que irán destinados al nuevo edificio que Pasaia-Lezo Lizeoa va a construir en el propio Lezo.
Tras numerosos actos previos, que se han venido desarrollando a lo largo del año para preparar la fiesta, por fin llega la hora de la verdad y Lezo se prepara para acoger el Kilometroak, que va a estar dividido en cinco zonas diferentes.
La apertura del mismo tendrá lugar a las 9.30 de la mañana en la zona más cercana al casco urbano, que será la de Arraintoki y Saldise. En dicha zona se sucederán actuaciones como las de los payasos Korri, Xalto Ta Brinko, el mago Txan, o el cantante Anje Duhalde.
La segunda zona, la de Darieta tiene programados conciertos de Des-Kontrol, Ze esatek o Gose.
La tercera zona, la de Amunttene acogerá la diskofesta de Betizu y a los payasos Hipo eta Tomax.
La cuarta, la de Urrullo, también contempla la presencia de los payasos Poxpolo ta Konpainia y una actuación del grupo Oskarbi. Por último la quinta zona, la de Algeposa, acogerá la presencia de Betagarri o Esne Beltza, entre otros.
El final de la fiesta se anuncia para las 19.00 horas.
Dos menús distintos
Desde la organización han indicado que para los que quieran comer calientes se han preparado dos menús distintos, uno conocido como menú Kilometroak, se servirá en el polideportivo Bekoerrota ubicado en la primera zona, por un precio de 15 euros. También en la primera zona habrá otro menú de sidrería por 23 euros, que se podrá degustar en el frontón del polideportivo de Bekoerrota.
En la Plaza Saldise también se instalará una tómbola y por el precio de un euro cada boleto dará derecho a participar en un sorteo de numerosos y varios premios, que se llevará a cabo a lo largo de la jornada dominical.

Kilometroak 2010. Jugadores del GBC con alumnos de Pasaia-Lezo Lizeoa. :: ARIZMENDI
http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2010-09-23/p00004002/kilometroen_egunean_aldaketak_egingo_dituzte_kaleetan.htm
Kilometroak
Hainbat kaletan ezingo da kotxea utzi eta Polentzarrene kaletik bideratuko dute Donibanerako trafikoa
E. Gartzia
Hamar egun eskas geratzen dira Lezon Kilometroak ospatzeko eta egun horretan dena ondo ateratzeko neurriak hartzen ari dira antolatzaileak. Horietako neurri bat da ibilgailuek ibilbidean eta inguruetan trabarik ez egitea.
Horregatik, egun horretarako Lezoko hainbat kaletako trafikoa eta aparkalekuak moldatuko dituzte. Trafikoari dagokionez, ezingo da kotxerik erabili Lezon, ibilbidea erdigunetik pasatuko baita. Hala ere, Donibanera doazen autoak (baita bertatik datozenak ere) Polentzarrene kaletik pasatuko dira. H1 lineako autobusak ere bertatik igaroko dira. Bi noranzko izango ditu urriaren 3an kale horrek.
Bi noranzko izateko baina, kale horretan aparkatzen duten autoak beste leku batera eraman beharko dira. Hori bezperan egin beharko dute autoen jabeek. Hala ere, Polentzarrene ez da autoz hustuko duten kale bakarra izango. Beste lau kaleri ere eragingo die neurriak: Eugenio Otxoa kaleari, Arraintoki inguruari, Altamira auzoko Tomas Garbizu etorbideari eta Elias Salaberria kaleari.
Horren ordez, autoak Algeposa inguruan uzteko proposamena egin du Lezoko Udalak. «Enpresak gune bat utziko digu egun horretan autoek aparka dezaten», esan du Jon Legorburu Hiriginza, Obra eta Zerbitzu zinegotziak. Ildo horretan, itxiko diren kaleetan ez aparkatzeko eskatu du zinegotziak, «garabia erabiliko baitugu bestela».
Bandoak, abisua emateko
Legorburuk jakinarazi duenez, datozen egunetan bandoen bitartez emango diete abisua bizilagunei, «ahalik eta ondoen informatzeko». Hala ere, herritarrek zalantzarik badute, Udaltzaingora deitzeko eskatu du.
Kilometroak jaialdiaren antolakuntzaren izenean, Igor Elortza koordinatzaileak eskerrak eman zizkien bai Lezoko zein inguruko herrietako udalei, baita antolakuntzan laguntzen ari zaien erakundeei ere. Horrez gain, egun horretan larrialdirik izanez gero, ohiko telefonora (112ra) deitzeko eskatu du Elortzak. Kilometroen beste koordinatzaile Lorea Muguruzak barkamena eskatu die herritarrei eragozpenengatik.
http://www.eitb.com/gaztea/musika/osoa/507097/esne-beltza-des-kontrol-eta-betagarri-kilometroak-ikastolen-festan/
Datorren urriaren 3an, igandea, Kilometroen jaia hartuko du Pasaia-Lezok eta, beti bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du Gipuzkoako ikastolen aldeko festan.
Ibilaldia bost gunetan egongo da banatuta eta goizetik hasita, hainbat kontzertu izango dira gune gehienetan.
Lehenengo gunean adibidez, Anje Duhalde eta Gozategi arituko dira. Bigarrenean, berriz, Des-kontrol, Ze Esatek, Gose eta Naizroxa taldeek joko dute eta hirugarrenean, Kupelak eta Triki Ta Kek. Amaitzeko, bosgarren guneak Betagarri eta Esne Beltza taldeen zuzenekoak hartuko ditu.
http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2010-09-24/013/007/aurten_bostekoa_emango_diote_kilometroetara_joaten_denari_aurten_pasaia_lezo_lizeoak_antolatu_du_gipuzkoako_ikastolen_jaialdia.htm2010-09-24
Pasaia-Lezo Lizeoak azken urteotan izan duen matrikula hazkundea dela medio, eraikin berri bat egiten ari dira Lezon (Gipuzkoa), eta proiektu hori finantzatzeko hartu dute bertako arduradunek aurtengo Kilometroak jaia antolatzeko ardura. Urriaren 3an ospatuko da, Lezon, eta atzo aurkeztu zuten egitaraua ikastetxeko ordezkariek eta jaiaren antolatzaileek. Izan ere, ikastolak orain arte Lezoko haurrak hartzen bazituen ere, 25 urtean ez du eraikinik izan herri horretan. Junkal Mintegia Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakariak honela azaldu zuen: «Gero eta nabarmenagoa zen Lezoko hezkuntza komunitatearen eskaera, haurrak etxetik gertu edukitzeko. Beraz, eraikin berriarekin hazkundearen beharrari erantzuten ari gara, baita gurasoen eskaerari ere».
Gainera, beste helburu batzuk ditu lizeoak jaiari begira: haurren euskarazko hezkuntza, euskal hiztun aktiboak izan daitezen, eta euskal curriculuma aurrera ateratzea, gainerako ikastolekin bat eginda. Beraz, antolatzaileek bost helburu nagusi dituzte, bost auzotan daude ikastolaren eraikinak, eta bost hamarkada bete ditu duela gutxi Pasaia-Lezo Ikastolak. Hortik dator aurtengo leloa: (h)ona bostekoa.
Ikastolako hezkuntza komunitatea «bizia» denez, irudiari ere bizia ematea erabaki dute; horregatik, Boxton izeneko maskota erabili dute jaia promozionatzeko. Festako abestia Esne Beltza taldeak egin du; eta horren koreografia, Gotzon Poza ikastolako ikasle ohiak.
Garraio publikoaren alde
Ibilbidea sei kilometro luze izango da, eta «samurra, erraza eta polita», Kilometroetako koordinatzaile Igor Elorzaren esanetan. «Berdeguneak baditugu, eta, paisaia aldetik, ingurune ikusgarria da; Jaizkibel mendia bertatik bertara ikusten da, baita Aiako Harria ere». Bide guztia asfalto edo hormigoizkoa da.
Hainbat modu daude bertaratzeko. «Prestatuta gaude 5.000 auto inguru hartzeko, baina jendeak garraio publikoa erabiltzea nahi genuke». Jaialdirako, Renfek bagoi kopurua bikoiztu egingo du, eta ia hogei minutuan behin aterako dira trenak Lezo-Errenteriako geltokira. Lurraldebusek ere zerbitzu berezia eskainiko du Donostiatik, Oiartzundik, Irundik eta Hondarribitik.
http://noticiasdegipuzkoa.com/2010/09/24/sociedad/euskadi/dena-prest-lezon-urriaren-3an-ospatuko-duten-kilometroak-ikastolen-festarako

http://www.diariovasco.com/v/20100923/pasaia-errenteria/kilometroak-provocara-varios-cambios-20100923.html
http://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=1&que=39&id=66538&L_Id=148&idioma=eu
Horregatik, egun horretarako Lezoko hainbat kaletako trafikoa eta aparkalekuak moldatuko dituzte. Trafikoari dagokionez, ezingo da kotxerik erabili Lezon, ibilbidea erdigunetik pasatuko baita. Hala ere, Donibanera doazen autoak (baita bertatik datozenak ere) Polentzarrene kaletik pasatuko dira. H1 lineako autobusak ere bertatik igaroko dira. Bi noranzko izango ditu urriaren 3an kale horrek.
Bi noranzko izateko baina, kale horretan aparkatzen duten autoak beste leku batera eraman beharko dira. Hori bezperan egin beharko dute autoen jabeek. Hala ere, Polentzarrene ez da autoz hustuko duten kale bakarra izango. Beste lau kaleri ere eragingo die neurriak: Eugenio Otxoa kaleari, Arraintoki inguruari, Altamira auzoko Tomas Garbizu etorbideari eta Elias Salaberria kaleari.
Horren ordez, autoak Algeposa inguruan uzteko proposamena egin du Lezoko Udalak. «Enpresak gune bat utziko digu egun horretan autoek aparka dezaten», esan du Jon Legorburu Hiriginza, Obra eta Zerbitzu zinegotziak. Ildo horretan, itxiko diren kaleetan ez aparkatzeko eskatu du zinegotziak, «garabia erabiliko baitugu bestela».
Bandoak, abisua emateko
Legorburuk jakinarazi duenez, datozen egunetan bandoen bitartez emango diete abisua bizilagunei, «ahalik eta ondoen informatzeko». Hala ere, herritarrek zalantzarik badute, Udaltzaingora deitzeko eskatu du.
Kilometroak jaialdiaren antolakuntzaren izenean, Igor Elortza koordinatzaileak eskerrak eman zizkien bai Lezoko zein inguruko herrietako udalei, baita antolakuntzan laguntzen ari zaien erakundeei ere. Horrez gain, egun horretan larrialdirik izanez gero, ohiko telefonora (112ra) deitzeko eskatu du Elortzak. Kilometroen beste koordinatzaile Lorea Muguruzak barkamena eskatu die herritarrei eragozpenengatik.
http://www.eitb.com/gaztea/musika/osoa/507097/esne-beltza-des-kontrol-eta-betagarri-kilometroak-ikastolen-festan/
Urriaren 3an, Pasaia-Lezon
Esne Beltza, Des-kontrol eta Betagarri, Kilometroak ikastolen festan
L.Z. - 2010/09/22 | Erredakzioa |
Gainera, Ze Esatek, Gose eta Gozategi taldeen kontzertuak ere hartuko ditu Gipuzkoako ikastolen aldeko festak. Hemen duzue egitaraua:
Datorren urriaren 3an, igandea, Kilometroen jaia hartuko du Pasaia-Lezok eta, beti bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du Gipuzkoako ikastolen aldeko festan.
Ibilaldia bost gunetan egongo da banatuta eta goizetik hasita, hainbat kontzertu izango dira gune gehienetan.
Lehenengo gunean adibidez, Anje Duhalde eta Gozategi arituko dira. Bigarrenean, berriz, Des-kontrol, Ze Esatek, Gose eta Naizroxa taldeek joko dute eta hirugarrenean, Kupelak eta Triki Ta Kek. Amaitzeko, bosgarren guneak Betagarri eta Esne Beltza taldeen zuzenekoak hartuko ditu.
http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2010-09-24/013/007/aurten_bostekoa_emango_diote_kilometroetara_joaten_denari_aurten_pasaia_lezo_lizeoak_antolatu_du_gipuzkoako_ikastolen_jaialdia.htm2010-09-24
Aurten bostekoa emango diote Kilometroetara joaten denari
Aurten Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu du Gipuzkoako ikastolen jaialdia; urriaren 3an ospatuko da, Lezon
Samara Velte.
Donostia Gainera, beste helburu batzuk ditu lizeoak jaiari begira: haurren euskarazko hezkuntza, euskal hiztun aktiboak izan daitezen, eta euskal curriculuma aurrera ateratzea, gainerako ikastolekin bat eginda. Beraz, antolatzaileek bost helburu nagusi dituzte, bost auzotan daude ikastolaren eraikinak, eta bost hamarkada bete ditu duela gutxi Pasaia-Lezo Ikastolak. Hortik dator aurtengo leloa: (h)ona bostekoa.
Ikastolako hezkuntza komunitatea «bizia» denez, irudiari ere bizia ematea erabaki dute; horregatik, Boxton izeneko maskota erabili dute jaia promozionatzeko. Festako abestia Esne Beltza taldeak egin du; eta horren koreografia, Gotzon Poza ikastolako ikasle ohiak.
Garraio publikoaren alde
Ibilbidea sei kilometro luze izango da, eta «samurra, erraza eta polita», Kilometroetako koordinatzaile Igor Elorzaren esanetan. «Berdeguneak baditugu, eta, paisaia aldetik, ingurune ikusgarria da; Jaizkibel mendia bertatik bertara ikusten da, baita Aiako Harria ere». Bide guztia asfalto edo hormigoizkoa da.
Hainbat modu daude bertaratzeko. «Prestatuta gaude 5.000 auto inguru hartzeko, baina jendeak garraio publikoa erabiltzea nahi genuke». Jaialdirako, Renfek bagoi kopurua bikoiztu egingo du, eta ia hogei minutuan behin aterako dira trenak Lezo-Errenteriako geltokira. Lurraldebusek ere zerbitzu berezia eskainiko du Donostiatik, Oiartzundik, Irundik eta Hondarribitik.
http://noticiasdegipuzkoa.com/2010/09/24/sociedad/euskadi/dena-prest-lezon-urriaren-3an-ospatuko-duten-kilometroak-ikastolen-festarako
Pasaia Lezo Lizeoa
Dena prest Lezon urriaren 3an ospatuko duten Kilometroak ikastolen festarako
Pasaia Lezo Lizeoa da aurtengo antolatzailea, bere 50. urteurrenean
Garraio publikoa erabiltzeko deialdia egin dute, horretarako tren eta autobus eskaintza zabala eskainiz
A. ARAMBARRI - Viernes, 24 de Septiembre de 2010 - Actualizado a las 04:30h.

Antolatzaileak, ekitaldiaren aurkezpenean. (Javi Colmenero)
DONOSTIA. Dena prest dago 2010eko Kilometroak festarako. Gipuzkoako ikastolek urtero ospa-tzen duten jaialdia hurrengo igandean ospatuko da, urriak 3, Lezon. Pasaia Lezo Lizeoa da aurtengo antolatzailea eta bigarrengoz egiten du gainera, 1997koaren ostean. Edizio honetan Kilometroak festak bere 34. urtebetetzea ospatuko du.
Bost zenbakia izango da aurtengo Kilometroetako protagonista nagusia. Izan ere, edizio honetako osagai guztiek gordetzen dute zenbaki honekin erlaziorik: lau barrutik -Antxo, Donibane, Trintxerpe eta San Pedro- eta herri batek antolatzen du, bost gune egongo dira, Pasaia Lezo Lizeoak bost hamarkada betetzen dituelako... Leloa ere (H)ona bostekoa! da eta maskotak Boxton du izena.
Antolatzaileek aditzera eman dutenez, helburuak ere bost izango dira: lehenik eta behin, seme-alaben hezkuntzan ahal den heinean laguntzea; euskara da bigarren helburuko protagonista, eta euskal kultura hirugarrenekoa; laugarrena, Euskal Herriko eskola eredu propioaren aldeko apustuarekin jarraitzea da eta bosgarrena Lezoko ikastola berriaren eraikuntza sustatzen jarraitzea.
"BISTA IKUSGARRIAK" Aurtengo zirkuituak sei kilometro inguru ditu, eta Lezo eta bere inguruetan kokatzen da. Antolatzaileen esanetan, bidea adin guztietako jendeak egiteko modukoa da, eta zoru "egokia" du ibiltzeko, guztia hormigonaturik baitago. Gainera, apenas dago aldaparik, "Altamira auzora igotzen den bidea salbu". Jaizkibel, Aiako Harria, Pasaiako badia... Igor Elortza Kilometroetako koordinatzailearen hitzetan, bidean zehar bista "ikusgarriez" gozatzeko parada egongo da.
Bertara heltzeko ere ez da inongo arazorik izango. Festaren sustatzaileek garraio publikoaren aldeko apustua egin dute, eta bisitariei dei egin diete trenez edo autobusez bidaiatzeko. Renfek zerbitzu bereziak jarriko ditu: trenak 20 minuturo irtengo dira, eta euren garraio edukiera bikoiztu egingo dute, bagoi gehiago egokituz. Kilometroetara hurbildu nahi dutenek Errenteria-Lezo geltokian jaitsi beharko dute.
Autobusez ere egongo da mugi-tzeko aukera. Lurraldebus enpresak zerbitzu bereziak prestatu ditu Donostialdea, Oiartzun, Hondarribia eta Irun aldetik etorriko diren bisitarientzat. Gainera, aparkaleku zabalak ere izango dituzte kotxez edo antolatutako autobusez bidaiatzen duen jendearentzat. Autoak Lezoko kaian edo Sagasti industrigunean aparka-tzeko aukera egongo da, eta gutxi gorabehera 5.000 kotxe eta 300 autobusentzako tokia dagoela uste dute.
50 URTE Aurtengo Kilometroak antolatzen dituen ikastolak badu zer ospaturik. Izan ere, Pasaia Lezo Lizeoak aurten 50 urte betetzen ditu. Hori dela eta eguerdi partean On Inazio Esnal omenduko dute, ikastolen mugimenduarekin hasi zen belaunaldiaren izenean.
Lizeoak Pasaian eta Jaizkibel mendiaren magalean ditu azpiegiturak, eta gaur egun Lezon bertan ari da eraikin berri bat altxatzen. Junkal Mintegia Pasaia Lezo Lizeoko lehendakariak azaldu duenez, azpiegitura berri hau eraikitzearen zergatiak bi dira: ikastolak Lezon presentzia fisikoa izatea, eta eskaera akademiko gero eta zabalago bati erantzutea.

Aurtengo Kilometroak jaiak bost gune izango ditu Lezon barrena
Boxton izango da Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu duen 2010eko Kilometroak jaiaren ikurra datorren urriaren 3an. Ikastolen jaiak Lezon eraikin berri bat sortzeko balioko du, baita euskal hezkuntza bultzatzeko ere. Bost gunetan banatutako ibilbidea Lezon dago bere osotasunean.
Nagore BELASTEGI
Kilometroak euskararen aldeko jai bat da, batik bat Gipuzkoako ikastolen aldekoa. Ideia hori azpimarratu zuen Arantxa Manterolak, Gipuzkoako ikastolen elkarteko lehendakariak, Ikastolen Etxean emandako prentsaurrekoan. Urriaren 3an ospatuko da ikastolen festa, eta, azken txanpa honetan, lehendakariak eskerrak eman nahi izan zizkien azken urteotan ikastolen hezkuntza proiektuaren alde lan egin dutenei, bereziki aurten Kilometroak antolatzea tokatu zaion Pasaia-Lezo Lizeoako kideei.
Pasaia-Lezo Lizeoan 1.200 ikasle inguru daude, eta, gainera, urtetik urtera ikasle gehiago dituzte. Hala, eraikina txiki gelditu zaie eta egokitze lanetan ari dira. Horrez gain, ikastolak Lezon egoitzarik ez duenez, 25 urte eta gero bertan ere eraikin bat egitea erabaki dute. Hain zuzen ere, Kilometroak jaian jasotako diruarekin egingo dituzte lan horiek.
Aurtengo Kilometroetako ibilbideak sei kilometro izango ditu eta Lezon izango da bere osotasunean, herrigunean zein auzoetan zehar hedatuko delarik. Bost gunetan banatutako ibilbidea oso samurra da; hala, aldapa bakarra lehen gunetik bigarrenera bidean izango da. Gainera, ibilbide oso-osoa asfaltatuta dago. Beraz, bisitariek ez dute inolako nekerik igaro beharko Altamirako auzoko bistekin gozatu ederra hartzeko.
Ohi bezala, gune guztiak ondo hornituta izango dira; arropa dendak, komunak, txartelak erosteko lekuak... ez dira faltako. Ekitaldiak ere, noski, barra-barra izango dira. Esandakoaren erakusle, lehenengo gunean sagardotegi menua edo Kilometroak menua dastatzeko aukera emango duten bi jantoki jarriko dituzte; hirugarrenen haurrentzako puzgarriak izango dira; laugarrenean, Eneko Sein Lizeoko ikaslea izango da bere astoekin; eta, azkenik, bosgarren gunearen amaieran, Saldise plazan, Eusko Label gunea izango da nahi duenak kalitatezko pintxoak jan ditzan.
Aparkaleku ugari prestatu dituzten arren, antolatzaileek Lezora heltzeko garraio publikoa erabiltzea oso erosoa dela gogoratu zuten, herria oso ondo komunikatuta baitago. Gipuzkoako barnealdetik iristeko modurik onena trena hartzea izango dela nabarmendu zuten, Renfek edukiera handiko trenak erabiliko baititu eta trenon maiztasuna ere handituko baitu. Gainera, txartelak aldez aurretik erosteko aukera izango da lehen aldiz. Donostialdetik gerturatzen direnek, aldiz, autobusez egin dezakete.
Aurtengo omenaldia On Inazio Esnal apaiz eta irakasle ohiak jasoko du ikastola sortu zen urteetan emandako laguntzagatik.

El Kilometroak provocará varios cambios en el tráfico
23.09.10 - 03:20 -
Con motivo de la celebración el domingo, 3 de octubre, del Kilometroak-2010 en Lezo, el Ayuntamiento y responsables de la organización del mismo dieron a conocer ayer las variaciones que se van a producir en el tráfico por Lezo en dicha jornada.
La responsable de la organización Lorea Muguruza explicó que el circuito se ha establecido a partir de la rotonda de Altamira y discurrirá en buena parte por Gaintxurizketa.
Dado que la carretera comarcal GI-2638 estará cerrada al tráfico rodado, se ha habilitado un recorrido alternativo para dirigirse a Pasai Donibane por la calle Polentzarrene, que se convertirá en vía de dos sentidos con lo que no se podrá aparcar en la misma los días 2 y 3 de octubre. El autobús de línea también se desviará por este recorrido.
El Ayuntamiento ha editado un bando informativo en el que se da a conocer esta circunstancia y en el que también se pide que el día 3 de octubre no se circule en coche por Lezo y si se produce alguna incidencia se llame al teléfono 112.
El 2 y el 3 los coches no podrán aparcar en las calles Polentzarrene, Elías Salaberria, Eugenio Otxoa, Tomás Garbizu en Altamira y en el aparcamiento de Arraintoki.
En su lugar se han establecido lugares de aparcamiento alternativos especialmente en la campa de Algeposa, así como en la zona de las psicinas de Altamira y en el cementerio. Los coches que incumplan esta prohibición serán retirados por la grúa. Para solventar las dudas los vecinosas de Lezo pueden llamar también a la Policía Local.
Los organizadores piden a los vecinos que disculpen las molestias de esos dos días y agradecen a los ayuntamientos de Lezo y Pasaia por su buena disposición, así como a la Autoridad Portuaria, la Cofradía de Pescadores y la agencia Oarsoaldea que también instalará un puesto informativo en el circuito.
El mismo estará dividido en cinco zonas que serán Arraintoki-Saldise, Darieta, Amunttene, Urrullo y Algeposa, con servicios de todo tipo como restaurantes, puestos de bebida y de helados, tiendas, zonas onas wifi, baños, etcétera.

Lorea Muguruza explicó los cambios del tráfico. :: ARIZMENDI |
http://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=1&que=39&id=66538&L_Id=148&idioma=eu
Kilometroak 2010 |
![]() |
Ikastolen jaia, Euskararen aldekoa. Aurtengo edizioa urriaren 3an Lezo-Pasaian ospatuko da "HONA BOSTEKOA" lemapean, bertako Pasaia-Lezo Lizeoari laguntzeko.![]()
EGITARAUA:
|
Lotura interesgarriak |
http://www.diariovasco.com/v/20100921/pasaia-errenteria/presentacion-20100921.html
|